
64. zk., 2026ko apirilaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
EQUIPOS DE PANIFICACION, S. COOP.
1502
IRAGARKIA, Equipos de Panificación, S. Coop. sozietatea sozietate mugatu bihurtzeari buruzkoa.
Eukadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legeak 89.1.c) artikuluan xedatutakoarekin bat, jakinarazten da Equipos de Panificación, S. Coop. sozietateak, 2026ko martxoaren 27an egindako ezohiko batzar orokorrean, onartu duela erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzea eta, aurrerantzean, Equipos de Panificación, Sociedad Limitada deitzea.
Honako hau jakinarazten da berariaz: (I) eraldatzeko erabakia aho batez hartu zuten bertaratutakoek, hargatik eragotzi gabe batzarrean egon ez ziren bazkideek bereizteko duten eskubidea; (ii) ez daude eskubide bereziak dituzten titularrak, kapital sozialaren ekarpenek ematen dituztenez aparte; (iii) eraldaketak ez du sozietatearen kapital sozialaren kopurua aldatuko, hala ere, alda daiteke bazkideren batek bereizteko eskubidea gauzatzea erabakitzen badu.
Ohartarazten da sozietatearen bazkideek eta hartzekodunek eskubidea dutela hartutako erabakiaren testu osoa eta aurkeztutako eraldaketa-balantzea eskuratzeko.
Zizurkil, 2026ko martxoaren 27a.
Equipos de Panificación, S. Coop. sozietatearen Artezkaritza Kontseiluko idazkaria,
Fernando Rojo Muguruza.
RSS