
64. zk., 2026ko apirilaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1500
IRAGARKIA, Irungo udalerrian (Gipuzkoa), Gabiria industrialdearen eta Jaizubiaren artean bizikleta eta oinezkoentzako bidea eraikitzeko obrak, Andrearriaga errekaren (Jaitzubia) bi ertzetako ibilguen polizia-eremuan, eta errekaren gainean pasabide bat eraikitzeko lanen espedientea jendaurreko informazioan jartzen duena.
Espedientea: AO-G-2026-0082.
Eskatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.
Ibilgua/k: Andrearriaga (Jaitzubia).
Udalerria y lurralde historikoa: Irun (Gipuzkoa).
Jarduketa-eremua (koordenatuak UTM (30N ETRS89)): X = 595150; Y = 4797979.
Lan hauen bidez, Irungo (Gipuzkoa) Gabiria poligonotik Jaizubia etorbideraino, suhiltzaile-etxearen atzealderaino, 800 metroko luzera eta 4 metroko zabalera izango duen oinezkoentzako eta bizikletentzako bide bat gauzatu nahi da. Obra horien barruan, oinezkoentzako pasabide bat egingo da Andrearriaga errekastoaren gainean, 11 metro luze eta 4 metro zabalerakoa.
Hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 53. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, kaltetua izan daitekeen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduetan, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atarian, Informazio Publikoa atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 30a.
Zuzendari nagusia.
EE (2026ko otsailaren 20ko Ebazpena).
Lan-baimenen arduraduna,
MARÍA JOSÉ GUERRERO VERDEJO.
RSS