Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2026ko apirilaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1491

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 4. plazan izapidetzen ari den 30/2026 prozedura arruntean interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko auzien atalera (4. Plaza) bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

30/2026 Prozedura Arrunta, 2025eko abenduaren 10eko ebazpenaren bidez deitutako (EHAA 3. zk., 2026ko urtarrilaren 7koa) zeinaren bidez hautaketa-prozedurarako deialdia egiten baita, oposizio-sistemaren bidez, bitarteko udaltzainen kontratazio-poltsa bat sortzeko (oinarrizko eskala eta C-1 sailkapen-taldea), kidego horietan aldi baterako zerbitzua emateko. Errekurritutako jarduketa 2025eko abenduaren 10eko ebazpena da, hautaketa-prozeduraren deialdia egiten duena.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko auzien atalean (4. Plaza) bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2026ko martxoaren 12a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

JON GURUTZ GOMEZ GOICOLEA.


Azterketa dokumentala