Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2026ko apirilaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1490

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Intelektualaren erregistratzailearen ebazpen bat, interesdunek atzera egin dutela jotzeko eta espedienteak artxibatzeko dena.

Jakinarazpena egiten saiatu arren, ezinezkoa izan da. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da EAEko Jabetza Intelektualaren Lurralde erregistratzailearen ebazpena jakinarazteko, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. Artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazitako ebazpenean, ulertuko da eskabideetan atzera egin dutela eranskinean jasotako interesdunek.

Ebazpenaren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendariari, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112 eta 121. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 27a.

Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendaria,

URKIRI SALABERRIA GRACIA.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala