Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2026ko apirilaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
1485

AGINDUA, 2026ko martxoaren 25ekoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez zuzentzen baita 2026ko martxoaren 18ko Agindua, Bisubi, Bizkaiko Sukaldarien Bilkura Fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzekoa.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak agindua eman du 2026ko martxoaren 18an, Bisubi, Bizkaiko Sukaldarien Bilkura Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa inskribatzeko

Agindu horretan akats bat antzeman denez, zuzendu egin behar da.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio akatsak zuzentzeko espediente hau agindu bidez ebaztea, xedapen hauetan ezarritakoaren arabera: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua (18/2024 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena); eta urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 3.1 artikulua (317/2024 Dekretua, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak honako hau xedatzen du:

«Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».

Aipatutako aginduan akatsa atzeman denez, bidezkoa da ofizioz zuzentzea.

Era horretako hutsa atzeman 2026ko martxoaren 18ko sailburuaren Aginduan, ebazpeneko lehenengoan eta, beraz, honela zuzentzen da:

Fundación AIC Automotive Intelligence Center Fundazioa dioen lekuan Bisubi, Bizkaiko Sukaldarien Bilkura Fundazioa esan behar du.

Aurreko guztiagatik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bisubi, Bizkaiko Sukaldarien Bilkura Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa inskribatzen duen 2026ko martxoaren 18ko Aginduan antzemandako akatsa zuzentzea.

Honakoa dioen lekuan:

«Fundación AIC Automotive Intelligence Center Fundazioa»

Honako hau esan behar du:

«Bisubi, Bizkaiko Sukaldarien Bilkura Fundazioa»

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 25a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala