Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2026ko apirilaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1484

AGINDUA, 2026ko martxoaren 17koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena. 2026ko ekitaldian kultura-arloko sorkuntza-lanetarako dirulaguntzak emateko oinarriak ezarri eta dirulaguntza horien deialdia iragartzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren arabera, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eskumenekoak dira artearen eta kulturaren arloko jarduerak eta horien zabalkundea. Eskumen horiek Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzari esleitzen dizkio azaroaren 26ko 389/2024 Dekretuak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duenak.

Ildo horretan, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari jardun-arlotzat jotzen zaizkion ahalmenen esparruan (eta kontuan hartuta, alde batetik, sormen-sektoreak egungo gizartean duen garrantzia, eta, bestetik, haren garapenak mesede egiten diola kokatzen den komunitatearen aberaste kulturalari eta ekonomikoari), interesgarritzat jo da sorkuntza artistikoa sustatzeko laguntza-neurriekin jarraitzea. Jardun-eremuak honako hauek izango dira: antzerki-testuak, zinema-gidoiak, musika-konposizioak, literatura-testuak, koreografiak eta ilustrazioak. Horretarako, dirulaguntzak emango dira sortzaileen lana sustatzeko, euskaraz zein gaztelaniaz.

Aipatzekoa da agindu honek sormen artistikoaren kontzeptua bere adiera zabalenean ulertzen duela, eta eremu horren ikuspegi orokorra hartzen duela oinarri. Hori dela eta, deialdi honetan irudi-sorkuntzarako laguntzak ere txertatzen dira (orain arte, modalitate horiek aparte eta berariazko aginduen bidez kudeatzen ziren). Ondorioz, guztira, zortzi jardun-arlo edo modalitate ezartzen dira: alde batetik, aurreko Kultura Sorkuntzako Aginduetan jasotako sei modalitateak (antzerki-testuak; zinema-gidoiak; musika-konposizioak; euskarazko gazte literatura; euskarazko ipuinak eta eleberri motzak; eta koreografiak); eta, bestetik, orain arte Irudi Sorkuntzarako Aginduen bidez kudeatzen ziren bi modalitateak (bata, komikia eta eleberri grafikoa, eta bestea, irudidun album edo liburua).

Dirulaguntza hauen bidez, sortzaileen lana sustatu nahi da, euskaraz zein gaztelaniaz. Eta Euskal Autonomia Erkidegoan kulturaren ikuspegitik hain garrantzitsua eta beharrezkoa den sormen-sektorea sendotzea da azken helburua.

Bestalde, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginean ezarritakoarekin bat etorriz (martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen), agindu honetan neurri espezifikoak hartzen dira kultura-sorkuntzaren eremuan dauden sexuan oinarritutako desberdinkeriak ezabatzeko edo murrizteko eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planaren helburuak betetzeko.

Agindu hau Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailaren 2025-2028 aldiko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota dago. Plan hori Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak onartu zuen, 2025eko otsailaren 27ko Aginduaren bidez. Eta sail horren webgunean dago argitaratuta.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Agindu honen I. eranskinean jasotako oinarri arautzaileak onartzea eta 2026an kultura-sorkuntzako programetarako dirulaguntzak emateko deialdia egitea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 17a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.

I. ERANSKINA
DIRULAGUNTZAK ARAUTZEN DITUZTEN OINARRIAK
I KAPITULUA
ARAU OROKORRAK

1. artikulua.– Xedea.

Oinarri hauen xedea 2026. urtean egindako sorkuntza-prozesu espezifikoetarako dirulaguntzak arautzea eta horietarako deialdia egitea da; zehazki, honako prozesu hauetarako: antzerki-testuak, zinema-gidoiak, musika-konposizioak, gazteei zuzendutako euskarazko literatura-testuak, euskarazko ipuin eta eleberri motzak, koreografiak eta ilustrazioak sortzeko prozesuak (komiki, eleberri grafiko, irudidun album edo liburu formatuko argitalpen-lan bat osatzen dutenak).

2. artikulua.– Modalitateak eta baliabide ekonomikoak.

1.– Guztira, 646.750 euro bideratuko dira dirulaguntza horietara.

2.– Zenbateko hori honela banatuko da, deialdi honek barne hartzen dituen zortzi laguntza-modalitateen artean (eta, printzipioz, aurrez zehaztutako laguntza-kopuru baten bidez).

a) 108.000 euro, antzerki-testuak sortzeko (laguntza-kopurua: 12).

b) 156.000 euro, zinema-gidoiak sortzeko (laguntza-kopurua: 12).

c) 82.000 euro, musika-konposizioak sortzeko (laguntza-kopurua: ikus IV. kapitulua).

d) 54.000 euro, gazteentzako euskarazko literatura-testuak sortzeko (laguntza-kopurua: 6).

e) 54.000 euro, euskarazko ipuinak eta eleberri motzak sortzeko (laguntza-kopurua: 6).

f) 54.000 euro, koreografiak sortzeko (laguntza-kopurua: 6).

g) 69.375 euro, komikiak eta eleberri grafikoak sortzeko (laguntza-kopurua: 5).

h) 69.375 euro, irudidun album edo liburuetarako sorkuntza grafikorako (laguntza-kopurua: 5).

3.– Eskabiderik ez egoteagatik edo baldintzak ez betetzeagatik edo aurkeztutako proiektuen kalitate kaskarragatik modalitateetako batean ezarritako zenbatekoa agortzen ez bada, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendariak proposatu ahal izango dio Kulturako sailburuordeari soberako kopurua oraindik ebatzi gabe dagoen beste modalitate batera eskualdatzea.

Horretarako, hurrengo prozedura aplikatuko da:

Soberakina d) modalitatean sortzen bada, e) modalitatera pasatuko da, eta alderantziz. Soberakina g) modalitatean sortzen bada, h) modalitatera pasatuko da, eta alderantziz.

Batetik, d) eta e) modalitateen eta, bestetik, g) eta h) modalitateen arteko eskualdatzeak egin ondoren, lehentasuna emango zaio eskatutako zenbateko globalaren eta hasierako zuzkiduraren arteko desoreka handiena duen modalitateari.

Beste modalitate batzuei dagozkien laguntzen kopurua handitu ahal izango da, betiere deialdi honetako laguntzen guztizko kopurua errespetatzen bada.

3. artikulua.– Onuradun izateko bete beharreko baldintzak.

Eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte onuraduna izan ahal izateko.

1.– Pertsona fisikoa izatea, adinez nagusia, Euskal Autonomia Erkidegoan jaioa, edo erkidego horretako udalerriren batean erroldatua, urtebeteko antzinatasuna duela gutxienez. Adinaren eta erroldatzearen baldintzetarako, eskabideak aurkezteko epearen amaiera-data hartuko da erreferentziatzat.

Hala ere, jatorriz euskaraz idatzitako testuak (antzerki-testuak, zinema-gidoiak, gazte-literatura eta ipuinak edo eleberri motzak) sortzeko proiektuak aurkezten dituzten eskatzaileek ez dituzte bete beharko aurreko paragrafoan jaiolekuari eta erroldatzeari buruz ezarritako baldintzak.

2.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Era berean, egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak. Biak bete beharko dira bai dirulaguntza emateko unean bai hura ordaintzeko unean.

3.– Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak jasotzeko, eskatzaileak ez du izan behar dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zigor administratibo edo penalik, ezta dirulaguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriaren ondoriozkoak barne, bat etorriz Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 23. artikuluarekin (testu bategin hori martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen).

4.– LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatu ez izana, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne (trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua).

5.– Ez egotea Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako egoeraren batean.

6.– Aurreko urteko deialdian modalitate berean onuradun izan ez izana.

Proiektuei eta eskabideei dagokienez:

7.– Modalitate bakoitzaren barruan, gehienez ere bi eskabide aurkeztu ahal izango dira pertsona bakoitzeko. Pertsona batek bi eskabide baino gehiago aurkezten baditu modalitate berean, lehenengo eta bigarren eskabideak baino ez dira onartuko. Sarrera-erregistroaren data eta ordua hartuko dira erreferentziatzat. Hala ere, zinema-gidoien modalitatean, eskabide bakarra onartuko da pertsona bakoitzeko.

8.– Pertsona berak modalitate desberdinetarako eskabideak aurkezten baditu, modalitateetako bakar batean lehendabizi aurkeztutako eskabideak bakarrik onartuko dira izapidetzeko. Modalitate bakoitzeko eskabideen sarrera-erregistroaren eguna eta ordua hartuko dira erreferentziatzat.

9.– Ezingo da aurkeztu zinema-gidoirik, baldin eta kultura-sorkuntzarako deialdian bi aldiz edo gehiagotan aurkeztu badira.

10.– Sorkuntza grafikoko modalitateetan (komikia eta eleberri grafikoak nahiz irudidun album eta liburuak), pertsona bat edo bi izan daitezke sortzaileak. Bi pertsona izanez gero, bi pertsonek bete beharko dituzte aginduaren baldintza guztiak, eta, gainera, horietako bakoitzak sortze-prozesuan duen partaidetza-ehunekoa adierazi beharko dute eskabidean.

11.– Pertsona bakoitzak aurkeztutako eskabide-kopurua edozein dela ere, proiektu bakar batek jaso ahal izango du dirulaguntza onuradun bakoitzeko.

12.– Azkenik, artikulu honetan jasotako baldintza orokorrez gain, onuradunak hurrengo kapituluetan modalitate bakoitzerako ezarritako baldintza espezifikoak bete beharko ditu.

4. artikulua.– Laguntzak kudeatzea.

Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzea.

5. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Interesdunek aurrez aurre edo bitarteko elektronikoz aurkeztu ditzakete eskaerak:

a) Aurrez aurre, toki hauetan aurkez daitezke:

– Zuzenean zerbitzua.

– EAEko erregistro osagarriak (Herritarrei arreta integral eta multikanala emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izateko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuan jasotakoak).

– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako erregistroak, establezimenduak eta bulegoak.

b) Bitarteko elektronikoz, berriz, honela:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez (artikulu honen 4. apartatuan adierazitako helbideen bidez). Egoitza horretan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

3.– Eskabidea izapidetzeko eta dokumentazioa aurkezteko bide bat edo bestea erabiltzeak (aurrez aurrekoa edo elektronikoa) ez du behartzen aurrerantzean ere prozedurako gainerako izapideak egiteko bide bera erabiltzera, eta edozein unetan alda daiteke.

4.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak aurrez aurre edo elektronikoki nola izapidetu jakiteko xehetasunak euskadi.eus-eko egoitza elektroniko hauetan eskura daitezke:

a) Antzerki-testuak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1025042

b) Zinema-gidoiak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1025043

c) Musika konposizioa: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1025044

d) Euskarazko gazte literatura: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1025045

e) Euskarazko ipuin eta eleberri motzak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1025046

f) Koreografia sorkuntza: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1025047

g) Irudi sorkuntza (komikiak eta eleberri grafikoak): https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1025048

h) Irudi sorkuntza (irudidun album edo liburuak): https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1025049

Eskabidearen osteko izapideak, bide elektronikoz, helbide honetan egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

5.– Hizkuntzari dagokionez, eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dute eskabidea (erantsitako egiaztagiriekin batera). Halaber, eskabidetik eratorritako jarduketetan, eta prozedura osoan, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da (Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluak).

Organo kudeatzaileak beti errespetatuko du eskatzaileak aukeratutako hizkuntza. Hala ere (Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak hizkuntza-normalizazioarekin duen konpromisoaren esparruan), organo horrek jarrera proaktiboa hartuko du administrazioan euskararen presentzia areagotzeko (zerbitzu-hizkuntza), batez ere azken helburua euskaraz idatzitako lan bat sortzea duten modalitateetan (d) modalitatea: gazteentzako euskarazko literatura; eta e) modalitatea: euskarazko ipuin eta eleberri motzak).

6.– Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla eranskin honetako oinarrietan zehaztutako baldintzak.

6. artikulua.– Eskakizunak egiaztatzea eta eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.– Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du dirulaguntzen eskatzaileen nortasunari, jaiolekuari, erroldatzeari eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzeari buruzko informazioa, eskatzaileen baimenik behar izan gabe (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikulua). Eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori; kasu horretan, aipatutako egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

Kontuan hartuko da Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritakoa (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).

2.– Proiektuak jatorrizko bertsioan aurkeztu beharko dira, ezin izango dira itzulpenak izan, eta 2026an hasi beharko dira. Sortze-prozesuan, ezingo da adimen artifizialeko softwarerik erabili.

3.– Proiektuari buruzko dokumentazioa:

a) Modalitate bakoitzean zehazten den proiektuari buruzko dokumentazioa formatu elektronikoan aurkeztu beharko da, eskabidea aurkezteko erabilitako bidea edozein dela ere (aurrez aurrekoa edo elektronikoa).

7. artikulua.– Erantzukizunpeko adierazpenak.

Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, eskatzaileak erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko ditu inguruabar hauek:

a) Ez duela administrazio- edo zigor-zehapenik, laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera kentzen dionik, eta ez duela laguntza horiek jasotzeko legezko debekurik.

b) Jatorrizko proiektua dela eta orain arte ez dela garatu.

c) Eskabideko eta harekin batera doan dokumentazioko datuak egiazkoak direla, eta deialdi honetan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako betekizunak betetzen dituela.

d) Ez dela jasotzen ari helburu bererako dirulaguntzarik erakunde publiko edo pribatuetatik.

e) Diruz lagundutako proiektua euskarazko testua bada, jatorriz euskaraz idatziko dela.

f) Ez duela adimen artifizialean oinarritutako softwarerik erabiliko ideia garatzeko prozesuan, ez eta deialdi honetara aurkezten den proiektua sortzeko prozesuan ere.

8. artikulua.– Akatsak zuzentzea.

Eskabidea izapidetzea onartzeko eskatzen diren dokumentu batzuk falta badira, edo horietan forma-akatsak badaude, edo baloratzeko aurkeztutako dokumentazioan akatsak badaude, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko dokumentuak aurkezteko, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egiten ez badu, eskabidean atzera egin duela edo izapidetzeko eskubidea galdu duela joko dela ebazpen baten bidez.

9. artikulua.– Balorazio-batzordeak.

1.– Modalitate guztietan aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da modalitate bakoitzeko, sorkuntza grafikoko bi modalitateetan izan ezik, horiek biak balorazio-batzorde berak baloratuko baititu. Sortzen diren balorazio-batzorde guztiek osaera hau izango dute:

a) Presidentea: Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria. Halakorik ezean, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 19. artikuluan aurreikusitakoaren arabera jardungo da.

b) Batzordekideak: 3 eta 5 kide artean, Kulturako sailburuordeak izendatuak, oinarri hauetan jasotako modalitate bakoitzeko gaian adituak diren pertsonen artean.

Batzordeko idazkari gisa, hitzarekin baina botorik gabe, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzako teknikari bat arituko da, Kulturako sailburuordeak izendatua.

2.– Kulturako sailburuordeak ebazpena emango du balorazio-batzordeko kideak izendatzeko eta batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko. Argitalpen hori eratu aurretik egingo da, edozein interesdunek errekusazio-eskubidea erabili ahal izan dezan legez ezarritako kasu eta baldintzetan.

3.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 8.5 artikuluan xedatutakoa betez, diruz lagundu daitezkeen prozeduretan, behar diren neurriak hartuko dira eskabideen balorazioan edo halako prozeduren ebazpenean parte hartzen duten pertsona guztien interes-gatazkak saihesteko. Era berean, balorazio-batzordeko kideek adierazpen bat aurkeztu beharko dute, non zin egiten duten, besteak beste, ez daudela 40/2015 Legean aurreikusitako abstentzio-kausetan.

4.– Balorazio-batzordea eratzean, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 3.10 artikuluan ezarritakoa beteko da.

5.– Prozedura bakoitzean, balorazio-batzordeak, ezarritako adjudikazio-irizpideen aplikazioa oinarri hartuta, txosten bat egingo du, eta bertan jasoko ditu ematea proposatzen diren dirulaguntzak, honako hauek adierazita: onuradun izateko proposatutako pertsonen identitatea, balorazio-fasean lortutako puntuazioa eta dirulaguntza emateko proposatzen den proiektua, bai eta ukatzea proposatzen direnak ere, ukatzeko arrazoiak adierazita. Halaber, adieraziko da zer eskabide ez diren onartu.

6.– Balorazio-batzordeak egokitzat jotzen dituen argibide guztiak eskatu ahal izango dizkie eskatzaileei, aurkeztutako eskabideak behar bezala ebaluatu ahal izateko beharrezkotzat jotzen duenean.

7.– Organo kudeatzaileak, espedientea eta balorazio-batzordearen txostena ikusita, behin betiko ebazpen-proposamena egingo du.

10. artikulua.– Emateko prozedura.

1.– Deialdi hau lehiaketa-prozeduraren bidez ebatziko da 2.2 artikuluan zerrendatutako dirulaguntza-lerro bakoitzean; hala, ezarritako gehieneko dirulaguntza-muga errespetatuz, ezarritako ebaluazio-irizpideak aplikatuta puntuazio handiena lortzen duten eskabideei soilik emango zaie dirulaguntza. Musika-konposizioaren modalitatea salbuespena izango da, 28.3.a) artikuluan jasotakoaren arabera ebatziko baita.

Aurrekoa gorabehera, kontuan hartuko da oinarri hauen 20.3, 24.3, 28.3, 32.2, 36.2, 41.2, 45.2 eta 49.2 artikuluetan ezarritakoa, bermatzeko diruz lagunduko dela artikulu horietan ezarritako adinetik beherako pertsonek eta emakumeek euskaraz egindako proiektuen gutxieneko kopuru bat.

2.– Modalitate bakoitzean aurkeztutako proiektuen balorazioa bi fasetan egingo da. Lehenengo fasean proiektua bera baloratuko da; bigarrenean, berriz, eskatzailearen ibilbidea.

Lehenengo fasean, eskabideek hurrengo fasera igarotzeko gutxieneko puntuazio hau lortu beharko dute:

a) Antzerki-testuak sortzeko modalitatea, 45 puntu, 85 puntu gehienez.

b) Zinema-gidoiak sortzeko modalitatea: 50 puntu, 95 puntu gehienez.

c) Musika-konposizioak sortzeko modalitatea: 38 puntu, 70 puntu gehienez.

d) Gazteentzako euskarazko literatura-testuak sortzeko modalitatea: 45 puntu, 85 puntu gehienez.

e) Euskarazko ipuinak eta eleberri motzak sortzeko modalitatea: 45 puntu, 85 puntu gehienez.

f) Koreografiak sortzeko modalitatea, 45 puntu, 85 puntu gehienez.

Hala ere, sorkuntza grafikoaren bi modalitateetan, balorazioa fase bakarrean egingo da. Eta gutxienez 60 puntu lortzen dituzten eskabideek bakarrik jasoko dute dirulaguntza.

11. artikulua.– Ebazpena eta jakinarazpena.

1.– Organo kudeatzaileak egindako proposamenak ikusita, eta gehienez ere 6 hilabeteko epean (deialdi hau indarrean jartzen denetik aurrera), Kulturako sailburuordeak dirulaguntzak emateko ebazpenak emango ditu, eta, ondorioz, eskatutako dirulaguntzak baietsi edo ezetsi egingo dira.

Ebazpen horietan, besteak beste, honako hauek jasoko dira: onartutako eskabideen zerrendak, onartu ez direnak eta baztertu direnak, eskatzaileak, aurkeztutako proiektua, ebaluazio-prozesuan lortutako puntuazioa eta eskabideak ez onartzeko edo baztertzeko arrazoiak.

2.– Ebazpen horiek banan-banan jakinaraziko zaizkie interesdunei, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira. Lehenik egin den jakinarazpenarena hartuko da jakinarazpen-datatzat.

3.– Ebazpen-epea igarota, eskatzaileari ebazpena jakinarazi ez bazaio, eskabidea ezetsi zaiola ulertu ahal izango du pertsona horrek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.2 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

4.– Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak).

12. artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateraezinak dira beste erakunde publiko edo pribatu batzuek helburu bererako ematen dituztenekin.

Zinema-gidoiak sortzeko b) modalitateko dirulaguntzak bateraezinak izango dira Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2026ko ikus-entzunezko proiektuak garatzeko ematen dituen laguntzen deialdiarekin.

d) modalitateko Gazteentzako euskarazko literatura-testuak sortzeko eta e) modalitateko Euskarazko ipuin eta eleberri motzak sortzeko dirulaguntzak bateraezinak izango dira 2026ko Euskarazko Literatura Sorkuntzarako Xabier Lete Bekarekin.

13. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Oinarri hauetan araututako dirulaguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean onuradunek berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.

b) Dirulaguntza zertarako eman den, horretarako erabili beharko dute; gainera, obra bukatuta eta Jabetza Intelektualaren Erregistroan inskribatuta entregatu beharko diote Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzari, VII. kapituluan jasotako modalitatean izan ezik.

c) Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dirulaguntzen fiskalizazio-lanetan behar duten informazio guztia ematea. Era berean, g) eta h) modalitateetan, sortutako lanaren ale bat bidali behar da Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzara.

d) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak proiektuari emandako dirulaguntza berariaz aipatzea.

e) Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan izandako aldaketa oro jakinaraztea. Aldaketen berri idatziz jakinarazi beharko zaio Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzari, jakin bezain laster, eta, nolanahi ere, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta gehienez ere hilabeteko epean. Baldintzak aldatzen badira, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da; edonola ere, ezinbestekoa izango da Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluan ezarritako betekizunak betetzea.

f) Era berean, onuradunek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. eta 42. artikuluetan jasotako gainerako betebeharrak bete beharko dituzte.

14. artikulua.– Proiektua aldatzea.

1.– Aurkeztutako proiektuan aldaketaren bat eginez gero, idatziz jakinarazi beharko zaio Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzari, gehienez hilabeteko epean, esleipen-ebazpena onuradunari jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Proiektua aldatu ahal izango da, baldin eta oinarri hauetan dirulaguntza eskuratzeko ezarritako baldintzak betetzen jarraitzen bada.

15. artikulua.– Dirulaguntzak ordaintzea.

1.– Emandako dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira, honela:

a) Lehen ordainketa (dirulaguntzaren % 75). Esleipen-ebazpena eman ondoren ordainduko da, oinarrien 13.a) artikuluan ezarritako epea dirulaguntzari uko egin gabe igaro bada.

b) Bigarren ordainketa (gainerako % 25a). Laguntzak justifikatu ondoren ordainduko da, betiere 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera. Laguntza justifikatzeko, onuradunak epe barruan bidali beharko ditu diruz lagundutako sorkuntza eta Jabetza Intelektualaren Erregistroko inskripzioa. Koreografia modalitateko laguntzetan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzak sorkuntza benetan egin dela egiaztatuko du. Sorkuntza grafikoko bi modalitateetan, edizio-kontratua aurkeztu beharko da (eskabidearekin batera aurkeztu ez bada).

2.– Laguntzaren edo dirulaguntzaren zenbatekotik kendu egingo dira, hala badagokio, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak, zergaren araudia aplikatuz legozkiokeenak. Hala badagokio, onuradunak eskatu beharko du jarduera hasteagatiko atxikipen-tasa edo artistei egindako atxikipenetan tasa murriztua aplikatzea.

3.– Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, onuradunak alta emanda egon beharko du Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren Hirugarrenen Erregistroan. Alta eman daiteke edo hirugarren interesdunaren datuak aldatu, helbide honen bidez: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

16. artikulua.– Dirulaguntzak justifikatzea.

1.– Emandako laguntza epe barruan justifikatu beharko da, diruz lagundutako sorkuntza aurkeztuta eta Jabetza Intelektualaren Erregistroan inskribatuta (VII. kapituluan jasotako modalitatea izan ezik).

2.– Esleipen-ebazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, onuradunak 12 hilabeteko epea izango du, gehienez, behin betiko sorkuntza zuzendaritza kudeatzaileari entregatzeko. Sorkuntza koreografikoaren modalitatean, oinarri hauen 38.3 artikuluan ezarritakoa aurkeztu beharko da epe horren barruan.

Sorkuntza grafikoko bi modalitateetan, diruz lagundutako lana 6 hilabeteko epean argitaratu beharko da (ilustrazio-lana amaitzen denetik aurrera). Gainera, argitaratu eta 2 hilabeteko epean, argitalpen horren ale bat bidali beharko da Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzara. Epe osoa ez da 12 hilabetetik gorakoa izango.

3.– Kulturako sailburuordeak (organo emaileak) epea luzatzea erabaki ahal izango du, epea amaitu baino lehen, onuradunak aldez aurretik eskaera egin eta justifikatzen badu zergatik ezin den egin justifikazioa ezarritako epean, betiere hirugarrenen eskubideei kalterik egiten ez bazaie (Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko Legearen 32.4 artikulua) eta epe berria gehienez ere ezarritakoaren erdia bada (30/2025 Legearen 32. artikulua).

17. artikulua.– Dirulaguntzak itzultzeko arrazoiak.

1.– Honako hauek izango dira itzultzeko arrazoiak:

a) Jasotako dirulaguntza osoa edo haren zati bat oinarri hauetan aurreikusitakoez bestelako jardueretarako erabiltzea.

b) Oinarri hauetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, emakida-egintzan ezartzen direnak ez betetzea.

c) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan jasotakoak.

2.– Ez-betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko berandutze-interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari (Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. eta 41. artikuluak).

II. KAPITULUA
ANTZERKIRAKO TESTUAK SORTZEKO LAGUNTZAK

18. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen arloak.

Laguntza hauen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan idatzitako jatorrizko antzerki-testuen sorkuntza sustatzea.

Jatorriz elebidunak edo eleaniztunak diren proiektuak EAEko bi hizkuntza ofizialetatik proiektuan presentzia handiena duen hizkuntzan aurkeztuko dira. Presentzia orekatua izanez gero, eskatzaileak aukeratuko du bi hizkuntzetako bat.

Inola ere ezingo da proiektu bera euskaraz eta gaztelaniaz aurkeztu.

19. artikulua.– Eskabidearekin batera, proiektuari buruzko dokumentazio hau aurkeztu beharko da.

1.– Agiri hauen ale bana:

a) Idazlearen ibilbide artistikoa: idatzitako lanak, estreinatutako obrak eta argitaletxeak zehaztuko dira, euskadi.eus-en deskarga daitekeen ereduaren arabera.

2.– Ale anonimo bat, 1.a) apartatuko dokumentuetatik independentea, non proiektuaren izenburua bakarrik agertu behar baita. Ale horren edukian ez da agertu behar testuaren egileari, konpainiari edo parte-hartzaileei buruzko aipamenik. Erreferentziaren bat egonez gero, proiektua deialditik kanpo geratuko da. Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Argumentu-sinopsia, gehienez 5 orrialdekoa.

b) Proiektuaren tratamendu dramaturgikoa, gehienez 10 orrialdekoa.

c) Idatzi beharreko testuaren lagin bat, eszena bati dagokiona.

d) Azalpen-memoria, proiektuaren interesa eta eman nahi zaion izaera zehaztuta.

e) Azalpen-memoria; bertan, zehaztuko da zer aukera dituen proiektuak eszenatokietan ikusteko moduko antzerki-muntaketa bihurtzeko.

f) Proiektuan genero-ikuspegia txertatzeari buruzko azalpen-memoria.

20. artikulua.– Laguntzen zenbatekoak eta mugak.

1.– Antzerki-testuak sortzeko dirulaguntzetarako, 108.000 euro erabiliko dira, honela banatuta: 9.000 euroko 12 laguntza, 7 euskaraz idatzitako antzerki-testuetarako eta 5 gaztelaniaz idatzitako testuetarako.

2.– Eskabiderik ez dagoelako edo eskakizunak betetzen ez dituztelako hizkuntza baterako ezarritako laguntzak ematen ez badira, beste hizkuntzari dagokion laguntza-kopurua handituko da, betiere laguntzen guztizko kopurua errespetatuz.

3.– Nolanahi ere, 10.2 artikuluan ezarritakoa aplikatzeak aukera ematen badu, diruz lagundutako proiektuetatik gutxienez 5 emakumeek egindakoak izatea eta diruz lagundutako proiektuetatik hiru 35 urtetik beherakoek egindakoak izatea bermatuko da (eskabideak aurkezteko epearen azken egunean). Beharrezkoa bada, aurreikuspen hori betetzeko, aipatutako baldintzak betetzen dituzten proiektuak sartuko ditu balorazio-batzordeak, diruz lagundutako proiektuen artean, puntuazio handiagoa duten beste batzuen aurretik.

21. artikulua.– Esleitzeko irizpideak.

Dirulaguntzen balorazio-txostena egiteko, balorazio-batzordeak irizpide hauek aplikatuko ditu: bi balorazio-fase egongo dira.

1.– Lehenengo balorazio-fasea. Proiektuaren balorazioa:

a) Aurkeztutako testu-proposamenari ematen zaion tratamenduaren kalitatea (35 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Egituraren sendotasuna eta narratiba: arkitektura dramatikoa eta pertsonaien eraikuntza.

– Literaturaren kalitatea eta hizkuntza: elkarrizketaren tratamendua eta originaltasuna eta estiloa.

– Edukiaren interesa eta garrantzia: gaia eta ikuspegia, eta balioen tratamendua.

– Bideragarritasun eta potentzial eszenikoa: dimentsio performatiboa eta formatura egokitzea.

b) Aurkeztutako proiektuaren interesa: batez ere, proposatutako gaiaren originaltasuna edo gaiari heltzeko modua baloratuko dira (30 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Ikuspegiaren edo gaiaren originaltasuna: berrikuntza tematikoa eta lanketaren berezitasuna.

– Proiektuaren garrantzi kulturala eta soziala: obrak izan dezakeen inpaktua eta egungo testuinguruarekin duen lotura ebaluatuko dira.

– Proposamen formalaren izaera berritzailea: esperimentazio formala.

c) Proiektuak zer aukera duen agertoki desberdinetan ikus daitekeen antzerki-muntaketa bihurtzeko, bai proiektuaren ezaugarriengatik, bai antzerki-ekoizpenaren sektoreak dokumentazio bidez erakutsitako interesagatik (10 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Antzerki-ekoizpenaren sektoreak dokumentatutako interesa: intereseko/konpromisoko gutunak, ekoizpen-konpromiso irmoa, interes kualifikatua eta interes orokorra.

– Proiektuaren berezko ezaugarriak eta biraren bat egiteko duen ahalmena: bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, egokitzeko gaitasuna eta publiko potentziala.

d) Genero-ikuspegia txertatzea (10 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Pertsonaiak eraikitzea eta ordezkagarritasuna: oreka eta garrantzia, eta estereotipoen haustura.

– Gatazken tratamendua eta narratiba: gai espezifikoak lantzeko modua.

– Hizkuntza eta oharrak: hizkera inklusiboa eta ez-sexista eta begirada ez-objektualizatzailea.

2.– Bigarren balorazio-fasea. Idazleak dramaturgiaren arloan egindako ibilbide artistikoa (15 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

a) Sariak eta aitorpenak: dramaturgia-lehiaketetan, ohorezko aipamenetan edo prestigiozko erakundeek emandako sortze-beketan lortutako sariak.

b) Estreinatutako eta irudikatutako lanak: konpainia profesionalek agertokietara eramandako testu kopurua, taularatze-espazioen garrantzia kontuan hartuta.

c) Argitaratutako eta editatutako lana: garrantzizko argitaletxe espezializatuetan edo kultura-aldizkarietan argitaratutako testu dramatikoak.

d) Prestakuntza eta proiekzio profesionala: dramaturgian espezializatutako ikasketak, egonaldi artistikoetan parte hartu izana edo lanak beste hizkuntza batzuetara itzuli izana.

III. KAPITULUA
ZINEMARAKO GIDOIAK SORTZEKO LAGUNTZAK

22. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen arloak.

Laguntza hauek Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan idatzitako fikziozko eta animaziozko zinemarako eta/edo zinema dokumentalerako gidoiak sortzera bideratuta daude.

Erabat garatutako gidoi bat aurkeztuz gero, baztertu egingo da, eta gidoiaren tratamendua aurkeztea bakarrik onartuko da.

23. artikulua.– Eskabidearekin batera, proiektuari buruzko dokumentazio hau aurkeztu beharko da.

1.– Agiri hauen ale bana:

a) Gidoilariaren ibilbide artistikoa.

b) Jabetza Intelektualaren Erregistroan gutxienez gidoi zinematografiko bat erregistratuta izatearen egiaztagiria.

c) Gidoilari gazteek (30 urtetik beherakoek): areto komertzialetan erakusteko kalifikatutako film luzeren batean gidoilari gisa ageri den ala ez adierazten duen zinpeko aitorpena (filmaren edo filmen titulua).

d) Egokitutako gidoi bat idazteko proiektu bat aurkeztuz gero, lehendik zegoen obraren eskubideen jabearen berariazko baimena.

2.– Ale anonimo bat, 1. apartatuko dokumentuetatik independentea, non proiektuaren izenburua bakarrik agertu behar baita. Haren edukian ez da inolako aipamenik egin behar inplikatutako gidoilariaz edo ekoizleaz. Erreferentziaren bat egonez gero, proiektua deialditik kanpo geratuko da. Gainera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Aurkeztutako proiektua zinemarako fikziozko edo animaziozko film luzea bada, honako dokumentazio hau jaso beharko da:

– Gidoiaren proiektuaren argumentu-sinopsia, gehienez orrialde batekoa.

– Gidoiaren proiektuaren tratamendu sekuentziatua, gutxienez 20 orrialde eta gehienez 30 orrialde dituena.

– Elkarrizketa batean oinarritutako sekuentzia bat.

– Proiektuaren azalpen-memoria; bertan, proiektuaren interesa eta proiektuari eman nahi zaion izaera zehaztuko dira; 1 eta 3 orrialde bitarteko luzera izango du.

b) Aurkeztutako proiektua zinemako film luze dokumentala bada, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

– Gidoiaren proiektuaren argumentuaren sinopsia, gehienez orrialde batekoa.

– Eskaleta sekuentziatua, gutxienez 10 orrialde eta gehienez 20 orrialde dituena.

– Ikerketa-iturrien eta elkarrizketatu beharreko pertsonen zerrenda.

– Proiektuaren azalpen-memoria; bertan, proiektuaren interesa eta proiektuari eman nahi zaion izaera zehaztuko dira; 1 eta 3 orrialde bitarteko luzera izango du.

24. artikulua.– Laguntzen zenbatekoak eta mugak.

1.– Gidoiak sortzeko dirulaguntzetarako, 156.000 euro erabiliko dira, honela banatuta: 13.000 euroko 12 laguntza, 7 laguntza euskaraz idatzitako gidoietarako, eta 5 laguntza gaztelaniaz idatzitako testuetarako.

2.– Eskabiderik ez dagoelako edo eskakizunak betetzen ez dituztelako hizkuntza baterako ezarritako laguntzak ematen ez badira, beste hizkuntzari dagokion laguntza-kopurua handituko da, betiere laguntzen guztizko kopurua errespetatuz.

3.– Nolanahi ere, 10.2 artikuluan ezarritakoa aplikatzeak aukera ematen badu, diruz lagundutako proiektuetako bost gutxienez emakumeek egingo dituztela bermatuko da, eta diruz lagundutako proiektuetako hiru 30 urtetik beherako gidoilariek idatzitako gidoiak izango direla (eskabideak aurkezteko epearen azken egunean), betiere gidoilari horiek zinema-aretoetan erakusteko kalifikatutako film luzeren batean hala agertzen ez badira. Beharrezkoa izanez gero, aurreikuspen hori betetzeko, aipatutako baldintzak betetzen dituzten proiektuak sartuko ditu balorazio-batzordeak, diruz lagundutako proiektuen artean, puntuazio handiagoa duten beste batzuen aurretik.

25. artikulua.– Esleitzeko irizpideak.

Dirulaguntzen balorazio-txostena egiteko, balorazio-batzordeak irizpide hauek aplikatuko ditu: bi balorazio-fase egongo dira.

1.– Lehenengo balorazio-fasea: gidoi-proiektuaren balorazioa:

a) Originaltasuna, premisa: istorioak euskal testuinguruarekiko duen originaltasuna baloratuko da, bai eta istorioaren beraren izaera edo aurkezteko modua ere (20 puntu / 25 puntu dokumentaletan).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Berezitasuna euskal testuinguruan: nortasunaren eta lurraldearen tratamendua eta imajinario kolektiboari egindako ekarpena.

– Berezko entitatea eta originaltasun narratiboa: premisaren edo gaiaren originaltasuna eta egituraren eta hizkuntzaren berrikuntza.

b) Estiloa, teknika, tratamendua, zuzentasuna: gidoiaren formatuarekiko egokitasuna, zuzentasun gramatikala eta ortografikoa eta idazketaren argitasuna baloratuko dira (20 puntu):

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Gidoiaren formatu profesionalera egokitzea: formatu estandarra eta sintesirako eta deskribapen bisualerako gaitasuna.

– Idazketaren argitasuna eta arintasuna: narrazioaren eraginkortasuna eta irakurketa-erritmoa.

– Gramatika- eta ortografia-zuzenketa: ortografia eta sintaxia eta terminologia-zehaztasuna.

c) Egitura, trama eta koherentzia: baloratuko da trama lanaren estiloarekin koherentea izatea, eta behar bezala egituratuta egotea, istorioaren interesari eusteko eta gidoiaren erritmoa obraren estiloarekiko edo generoarekiko egokia izateko (20 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Tramaren sendotasuna eta koherentzia: barne-koherentzia eta informazioaren kudeaketa.

– Egitura dramatikoa eta interesari eustea: arku dramatikoa eta progresioa, eta biraketa-puntuak eta kliffhanger-ak.

– Erritmoa eta generoarekiko egokitasuna: generoari egokitzea eta arintasuna eta dinamismoa.

d) Pertsonaiak: pertsonaiak sortzea baloratuko da, hauek kontuan hartuta: haien bilakaera eta ñabardurak; istorioan zehar duten bilakaera koherentea izatea kontatu nahi denarekin, eta genero-ikuspegia txertatuta egotea (20 puntu / 15 puntu dokumentaletan).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Bilakaera eta arku dramatikoak: pertsonaia nagusiaren arkua eta bigarren mailako pertsonaiak eta antagonistak.

– Ñabardurak eta konplexutasun psikologikoa, sakontasuna eta egiantza, eta elkarrizketak eta ahots propioa.

– Genero-ikuspegia txertatzea: estereotipoak haustea eta ordezkaritza ekitatiboa eta agentzia.

e) Proiektuaren interesa: bereziki baloratuko dira haren interes tematikoa, ekarpen kulturala eta proiektuaren garrantzia (15 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Interes tematikoa eta garrantzi soziala: gaiaren gaurkotasuna eta egokitasuna eta unibertsaltasuna.

– Ekarpen kulturala eta zinematografikoa: imajinarioari egindako ekarpena eta publikoak prestatzeko potentziala.

– Eragina eta garrantzia izateko potentziala: eztabaidatzeko edo hausnartzeko potentziala eta kultura-proposamenaren originaltasuna.

2.– Bigarren balorazio-fasea: lan-ibilbidea gidoilari gisa (5 puntu). Sortutako gidoi kopurua baino gehiago, idatzitako gidoietan oinarritutako filmen garrantzia baloratuko da, honako hauek aintzat hartuta: jaialdietan eta sarietan, oihartzun kritikoan eta ikusgaitasunean izandako garrantzia, kritika espezializatua, inpaktua eta banaketa, eta proiekzio eta sendotasun profesionala.

IV. KAPITULUA
MUSIKA KONPOSIZIOA SORTZEKO LAGUNTZAK

26. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen arloak.

1.– Laguntza hauek partitura batean islatutako musika-konposizio originalak sortzea sustatzeko dira (pentagrama edo, musika elektroakustikoaren kasuan, kronograma edo interpretazio-plana).

2.– Diruz lagundu beharreko konposizio-proiektuak ezin izango dira estreinatu edo erregistratu deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen, eta ezin izango dira eduki ekonomikoa duen enkargu baten xede izan.

27. artikulua.– Eskabidearekin batera, proiektuari buruzko dokumentazio hau aurkeztu beharko da.

1.– Agiri hauen ale bana:

a) Proposamenaren laburpen-fitxa, euskadi.eus webgunean ezarritako ereduaren arabera.

b) Obra estreinatzeko eta zabaltzeko aurreikuspenak.

c) Hala badagokio, testuaren egile-eskubideen egiaztapena.

d) Konpositorearen curriculuma eta ibilbide artistikoa.

e) Aurreko obra baten kopia.

2.– a) apartatuko dokumentuen ale independente bat, proiektuaren izenburuak soilik identifikatua. Apartatu honetako dokumentuetan, ez da konposizioaren egileari buruzko aipamenik jaso behar. Erreferentziaren bat egonez gero, proiektua deialditik kanpo geratuko da.

Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Proiektuaren memoria, gutxienez konposizioaren planteamendu teknikoa eta artistikoa jasoko dituena.

b) Eskaeraren xede den proiektuaren partituraren lagin partziala (eta/edo lotutako material bisuala: zirriborroa, egitura, eskemak, zatia...).

c) Nahi izanez gero, eskabidearen xede den proiektuari buruzko soinu-fitxategi bat aurkeztu ahal izango da.

28. artikulua.– Obraren tipologia, laguntzen zenbatekoa eta banaketa-prozedura.

1.– Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzetarako gehieneko zenbatekoa 82.000 eurokoa izango da.

2.– Obren tipologia eta laguntza bakoitzaren gehieneko zenbatekoa.

Proiektu onuradun bakoitzari eman beharreko zenbatekoa obra mota hauen arabera eta bakoitzerako ezarritako gehieneko muga ekonomikoaren arabera zehaztuko da:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

3.– Laguntzak banatzeko prozedura.

a) Hautatutako proiektu bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa zehazteko, prozedura honi jarraituko zaio:

– 10.2 artikuluan aurreikusitako gutxieneko puntuazioa gainditu duten proiektuak puntuazio horren lehentasun-ordenaren arabera ordenatuko dira, kasu bakoitzean eskatzailea eta haren tipologiari dagokion modulua identifikatuta, aurreko apartatuan adierazitako sailkapenaren arabera.

– Ondoren, banaketaren behin-behineko kalkulu bat egingo da: aurreko taulako ordenaren arabera, proiektu bakoitzari bere moduluari (obra mota) dagokion gehieneko kopurua esleituko zaio, erabilgarri dagoen guztizko zenbatekoa agortu arte.

– Kalkulu hori egin ondoren soberakina geratzen bada, sailkapeneko hurrengo proiektua sartuko da onuradunen artean, eta, ondoren, eman beharreko azken zenbatekoak birkalkulatuko dira, betiere proiektu bakoitzari dagokion hasierako moduluaren eta modalitate horretan erabilgarri dagoen guztizko zenbatekoaren arabera.

b) Nolanahi ere, prozedura hori aplikatzean, eta 10.2 artikuluan aurreikusitako gutxieneko puntuazioaren baldintza betetzen bada, diruz lagundu beharreko proiektuen artean, gutxienez, emakumeek egindako lau proiektu daudela ziurtatuko da, bai eta 35 urtetik beherakoek egindako bi proiektu ere (eskabideak aurkezteko epearen azken egunean). Aurreikuspen hori betetzeko, balorazio-batzordeak baldintza horiek betetzen dituzten proiektuak sartu ahal izango ditu diruz lagundutako proiektuen artean, baita puntuazio handiagoa duten proiektuen aurretik ere.

29. artikulua.– Proiektuak baloratzeko irizpideak.

Dirulaguntzen txostena egiteko, balorazio-batzordeak irizpide hauek aplikatuko ditu: bi balorazio-fase egongo dira.

1.– Lehenengo balorazio-fasea: proiektuaren kalitatea eta interes kultural-musikala:

a) Proiektuaren planteamendu orokorra eta memorian emandako erreferentzia artistikoen eta teknikoen zehaztasuna. Konposizio-prozesuan erabiliko diren kanpoko azterketak eta erreferentziak (30 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Planteamendu orokorraren eta memoriaren argitasuna.

– Erreferentzia artistikoen zehaztasuna.

– Erreferentzia teknikoak eta laguntza-azterlanak.

b) Originaltasuna eta egungo musika-sorkuntzari egindako ekarpena (20 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Ideiaren edo hizkuntzaren originaltasuna.

– Egungo musika-panoramari egindako ekarpena.

c) Proiektuaren laginaren – edo materialen – interesa, kalitate teknikoa eta zehaztasuna (20 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Laginaren kalitate teknikoa.

– Emandako materialen interesa.

– Zehaztasuna eta egokitasuna.

2.– Bigarren balorazio-fasea:

a) Proiektua estreinatzeko eta zabaltzeko plana (10 puntu). Horretarako, emandako erreferentzien zehaztasun- eta garrantzi-maila hartuko da kontuan.

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Planaren estrategia eta zehaztasuna.

– Erreferentzien garrantzia eta zehaztasuna.

b) Eskatzaileak musikaren arloan egindako prestakuntza eta ibilbide artistikoa (10 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Prestakuntza akademikoa eta osagarria.

– Ibilbide artistikoaren garrantzia.

c) Ekarritako aurreko obren balorazio artistikoa (10 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Berezko heldutasuna eta hizkuntza: soinu-identitatea eta konplexutasuna eta sakontasuna.

– Ofizioa eta sendotasun teknikoa: eskritura/orkestazioa menderatzea eta ekoizpena eta exekuzioa.

– Eskatutako proiektuarekiko koherentzia.

V. KAPITULUA
GAZTEENTZAT EUSKARAZ IDATZITAKO LITERATURA-TESTUAK SORTZEKO LAGUNTZAK

30. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen arloak.

Euskaraz idatzitako eta gazteei (12/18 urte) zuzendutako literatura-testuak sortzea sustatzeko dira laguntza horiek. Diruz lagundutako amaierako testuak 100.000 karaktere izan beharko ditu gutxienez.

31. artikulua.– Eskabidearekin batera, proiektuari buruzko dokumentazio hau aurkeztu beharko da.

1.– Agiri hauen ale bana:

a) Idazlearen ibilbidea.

2.– Ale anonimo bat, a) apartatuko dokumentuetatik independentea, non proiektuaren izenburua bakarrik agertu behar baita. Haren edukian ez da idazleari buruzko erreferentziarik jaso behar. Erreferentziaren bat egonez gero, proiektua deialditik kanpo geratuko da. Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Testuaren lagin bat. Tamaina: 3-8 orrialde.

b) Azalpen-memoria, honako hauek zehaztuta: argumentuaren sinopsia, testuaren egitura, genero-ikuspegiaren txertaketa, proiektuaren interesa eta proiektuari eman nahi zaion izaera. Tamaina: gehienez 5 orrialde, tarte bikoitzean.

c) Amaierako testua sustatzeko plana, hura editatzea xede duena: itzulpena, hedapena, booktrailerra eta beste ekintza batzuk.

32. artikulua.– Laguntzen zenbatekoak eta mugak.

1.– 54.000 euro erabiliko dira, guztira, literatura-testuak sortzeko dirulaguntzetarako. Zenbateko hori 6 laguntzatan banatuko da. Laguntza bakoitzak 9.000 euroko zuzkidura izango du.

2.– Nolanahi ere, prozedura hori aplikatzean, ziurtatu egingo da diruz lagunduko diren 6 proiektuen artean gutxienez emakumeek egindako 2 proiektu eta 30 urtetik beherako pertsonek egindako beste 2 proiektu daudela (eskabideak aurkezteko epearen azken egunean). Aurreikuspen hori betetzeko, balorazio-batzordeak egile-baldintzak betetzen dituztenak sartuko ditu diruz lagundutako proiektuen artean, baita puntuazio handiagoa duten proiektuen aurretik ere, baldin eta 10.2 artikuluan aurreikusitako gutxieneko puntuazioaren baldintza betetzen badute.

33. artikulua.– Esleitzeko irizpideak.

Dirulaguntzen balorazio-txostena egiteko, balorazio-batzordeak irizpide hauek aplikatuko ditu: bi balorazio-fase egongo dira (proiektua eta eskatzailearen ibilbidea).

1.– Lehenengo balorazio-fasea: proiektua (gehienez 85 puntu).

a) Aurkeztutako testuaren idazketaren kalitatea (40 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Aberastasuna eta zuzentasun linguistikoa.

– Narrazioaren kalitatea eta literatura-estiloa.

– Jendearentzat egokitzea.

b) Aurkeztutako proiektuaren interesa; batez ere, proposatutako gaiaren interesa eta berrikuntza eta proiektuari ematen zaion tratamendua baloratuko dira (20 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Gaiaren originaltasuna eta berrikuntza.

– Gaiaren tratamendua.

c) Proiektuak liburu argitaratu bihurtzeko dituen aukerak, bai proiektuaren ezaugarriengatik, bai gazteengan izan dezakeen interesagatik eta testuari egin nahi zaion sustapenagatik (15 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Argitaletxeetako merkatura egokitzea.

– Gazteentzako interesa.

– Proposatutako sustapen-plana.

d) Genero-ikuspegia txertatzea (10 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Estereotipatu gabeko pertsonaiak.

– Hizkuntza eta narratiba inklusiboa.

– Genero-gaiak.

2.– Bigarren balorazio-fasea:

a) Idazlearen ibilbidea (15 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Argitaratutako lana eta sari garrantzitsuak.

– Prestakuntza eta beste jarduera batzuk.

VI. KAPITULUA
EUSKARAZ IDATZITAKO IPUINAK ETA ELEBERRI MOTZAK SORTZEKO LAGUNTZAK

34. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen arloak.

Laguntza hauen helburua euskarazko literatura-testuak sortzea da, ipuinak zein eleberri motzak. Diruz lagundutako azken testuak 100.000 karaktere izan beharko ditu gutxienez.

35. artikulua.– Eskabidearekin batera, proiektuari buruzko dokumentazio hau aurkeztu beharko da.

1.– Agiri hauen ale bana:

a) Idazlearen ibilbidea.

2.– Ale anonimo bat, a) apartatuko dokumentuetatik independentea, non proiektuaren izenburua bakarrik agertu behar baita. Haren edukian ez da idazleari buruzko erreferentziarik jaso behar. Erreferentziaren bat egonez gero, proiektua deialditik kanpo geratuko da. Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Idatzi beharreko testuaren lagin bat. Tamaina: 3-8 orrialde.

b) Azalpen-memoria, honako hauek zehaztuta: argumentuaren sinopsia, testuaren egitura, genero-ikuspegiaren txertaketa, proiektuaren interesa eta proiektuari eman nahi zaion izaera. Tamaina: gehienez 5 orrialde, tarte bikoitzean.

c) Azken testua sustatzeko plana, hura editatzea xede duena: itzulpena, hedapena, booktrailerra eta beste ekintza batzuk.

36. artikulua.– Laguntzen zenbatekoak eta mugak.

1.– Euskarazko literatura-testuak sortzeko dirulaguntzetarako, guztira, 54.000 euro erabiliko dira. Zenbateko hori 6 laguntzatan banatuko da. Laguntza bakoitzak 9.000 euroko zuzkidura izango du.

2.– Nolanahi ere, prozedura hori aplikatzean, ziurtatu egingo da diruz lagunduko diren 6 proiektuen artean gutxienez emakumeek egindako bi proiektu eta 30 urtetik beherako pertsonek egindako beste bi proiektu daudela (eskabideak aurkezteko epearen azken egunean). Aurreikuspen hori betetzeko, balorazio-batzordeak egile-baldintzak betetzen dituztenak sartuko ditu diruz lagundutako proiektuen artean, baita puntuazio handiagoa duten proiektuen aurretik ere, baldin eta 10.2 artikuluan aurreikusitako gutxieneko puntuazioaren baldintza betetzen badute.

37. artikulua.– Esleitzeko irizpideak.

Dirulaguntzak baloratzeko proposamena egiteko, balorazio-batzordeak irizpide hauek aplikatuko ditu: bi balorazio-fase egongo dira (proiektua eta eskatzailearen ibilbidea).

1.– Lehenengo balorazio-fasea: proiektua (gehienez 85 puntu).

a) Aurkeztutako testuaren idazketaren kalitatea (40 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Hizkuntza-ezagutza eta zuzentasuna.

– Estilo eta ahots narratiboa.

– Teknika narratiboa.

b) Aurkeztutako proiektuaren interesa; batez ere, proposatutako gaiaren interesa eta berrikuntza eta proiektuari ematen zaion tratamendua baloratuko dira (20 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Gaiaren originaltasuna eta berrikuntza.

– Gaiaren tratamendua eta sakontasuna.

c) Proiektuak liburu argitaratu bihurtzeko dituen aukerak, bai proiektuaren ezaugarriengatik, bai herritarren artean izan dezakeen interesagatik eta testuaren sustapenagatik (15 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Argitaletxeen merkatura egokitzea.

– Irakurleentzako interesa.

– Proposatutako sustapen-plana.

d) Genero-ikuspegia txertatzea (10 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Estereotipatu gabeko pertsonaiak.

– Hizkuntza eta narratiba inklusiboa.

– Genero-gaiak.

2.– Bigarren balorazio-fasea:

a) Idazlearen ibilbidea (15 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Argitaratutako lana eta sari garrantzitsuak.

– Prestakuntza eta beste jarduera batzuk.

VII. KAPITULUA
KOREOGRAFIA-SORKUNTZARAKO LAGUNTZAK

38. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen arloak.

1.– Laguntza hauek dantza profesionalaren eremuko sorkuntza-proiektuak laguntzeko dira.

2.– Deialdi honen ondorioetarako, diruz lagundu ahal izango dira sorkuntzaren arloko ikerketa teoriko eta praktikoko prozesu, baliabide edo jarduera zehatzak jasotzen dituzten proiektuak, gogoeta, posizionamendu eta estrategiak garatzera bideratuak, bai eta zuzenean edo zeharka etorkizuneko ekoizpen eszenikoko proiektuetan erabil daitezkeen eduki praktiko eta erabakitzaileak ere.

3.– Proiektu horiek, gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Zuzeneko loturarik ez izatea deialdi honen ekitaldi berean ekoizpen eszenikoko deialdietan parte hartzen duten ekoizpen-proiektuekin, ez eta ekoizpen-fasean dauden proiektuekin edo beste edozein egitura profesionalekin edo sorkuntza-ekoizpeneko zentrorekin batera ekoizteko fasean dauden proiektuekin ere.

b) Helburuez eta garapen-planaz gain, proiektuek azken ebaluaziorako erreferentziak zehaztu beharko dituzte, bai eta dirulaguntzaren azken justifikaziorako aurreikusitako elementuen edukiak, formatua eta metodologia ere, dirulaguntza ematen bada. Elementu horien artean, gutxienez, honako hauek egon beharko dute:

– Garatutako prozesuaren amaierako txosten-memoria.

– Diruz lagundutako prozesuaren dinamikei, ondorioei edo garapen-zatiei buruzko aurkezpen bat edo arlo honekin lotura duten lanbide-eremuetan egindako bestelako jarduera ireki bat. Jarduera hori onuradunak berak antolatu eta zabaldu beharko du, eta Euskadin egin.

39. artikulua.– Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Laguntza horiek eskatu ahal izango dituzte, 3. artikuluan ezarritako betekizunak betetzeaz gain, honako baldintza hauetako bat betetzen dutenek:

a) Azken hiru urteetan dantzaren arloan jarduera profesionala garatu izana.

Ondorio horietarako, profesionalak izango dira ekoizpen eszenikoa ohiko praktika ordaindu gisa duten agenteak.

b) Koreografo edo zuzendari artistiko titular (edo titularkide) gisa agertzea azken 5 urteetan estreinatutako bi dantza-lan eszenikotan gutxienez.

40. artikulua.– Eskabidearekin batera, proiektuari buruzko dokumentazio hau aurkeztu beharko da.

1.– Agiri hauen ale bana:

a) Eskatzailearen eta praktika koreografikoaren eta mugimenduaren arloko parte-hartzaileen curriculuma eta ibilbide profesionala.

b) Eskatzailearen jarduera profesionalari buruz 38. artikuluan ezarritako betekizunen egiaztagiriak.

2.– Ale anonimo bat, a) apartatuko dokumentuetatik independentea, proiektuaren izenburuaren bidez soilik identifikatuko dena. Apartatu honetako dokumentuetan ez da eskatzaileari, parte-hartzaileei edo konpainiari buruzko aipamenik jaso behar. Erreferentziaren bat egonez gero, proiektua deialditik kanpo geratuko da.

Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Proiektuaren laburpen-fitxa, euskadi.eus webgunean ezarritako ereduaren arabera.

b) Helburu orokorren eta espezifikoen azalpen-memoria. Metodologia. Egutegia eta garatzeko lekua edo lekuak.

c) Proiektua justifikatzeko garatu beharreko jarduerei buruzko aurreikuspenen azalpen-memoria, 38.3.b) artikuluan ezarritakoaren arabera.

41. artikulua.– Laguntzen zenbatekoak eta mugak.

1.– 54.000 euro bideratuko dira koreografiak sortzeko dirulaguntzetarako, 9.000 euroko 6 laguntzatan banatuta.

2.– Nolanahi ere, 10.2 artikuluan ezarritakoa aplikatzeak aukera ematen badu, diruz lagundutako proiektuetako 2 gutxienez emakumeek egindakoak eta 2 gutxienez 35 urtetik beherakoek egindakoak izatea bermatuko da (eskabideak aurkezteko epearen azken egunean). Beharrezkoa bada, aurreikuspen hori betetzeko, balorazio-batzordeak aipatutako baldintzak betetzen dituzten proiektuak sartuko ditu diruz lagundutako proiektuen artean, baita puntuazio handiagoa duten beste batzuen aurretik ere.

42. artikulua.– Esleitzeko irizpideak.

Dirulaguntzen ebazpen-proposamena egiteko, balorazio-batzordeak irizpide hauek aplikatuko ditu: bi balorazio-fase egongo dira.

1.– Lehenengo balorazio-fasea: proiektuaren balorazioa:

a) Proiektuaren interesa (50 puntu). Irizpide hau bi ikuspuntutatik baloratuko da:

a.1) Interes orokorra eta proiektuaren kalitatea (35 puntu). Alderdi horiek sormen eszenikoaren eta dantzaren ikuspegitik baloratuko dira, oro har, eta Euskadiren testuinguruari dagokionez bereziki.

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Proposamen koreografikoaren originaltasuna, ideiaren indarra, mugimenduaren berrikuntza eta kontzeptu artistiko orokorraren argitasuna.

– Nola hitz egiten duen proiektuak egungo sormen eszenikoarekin eta dantza-sormenarekin, bai maila orokorrean, bai EAEko dantzaren ekosisteman.

a.2) Proiektuaren tesia osatzen duten elementuen arteko koherentzia, garapen-proposamenari dagokionez (15 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Koherentzia kontzeptuala eta formala.

– Bideragarritasun artistikoa.

b) Proiektuaren plangintza eta garapena (30 puntu).

b.1) Aurkeztutako proiektuaren xehetasuna eta koherentzia: helburuak, metodologia, plangintza (20 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Helburu argiak eta neurgarriak.

– Lan-metodologia.

– Kronograma eta plangintza errealista.

b.2) Justifikaziorako aurreikusitako elementuak eta jarduerak, 38.3.b) artikuluan aurreikusitakoaren arabera (10 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Prozesua dokumentatzea.

– Eskakizunetara egokitzea.

c) Proiektuan euskara txertatzea (5 puntu). Proiektua idaztea eta jakinaraztea.

Apartatu hauek baloratuko dira:

c.1) Komunikazioan eta marketinean euskara erabiltzea.

c.2) Dokumentuak euskaraz sortzea.

Proiektuari buruzko dokumentazioa euskaraz sortzea eta gizarteratzea baloratuko da.

2.– Bigarren balorazio-fasea:

a) Eskatzaileak eta proposatutako taldeak praktika koreografikoaren arloan duten prestakuntzaren eta ibilbide eszenikoaren curriculuma (15 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Prestakuntza eta ikasketak.

– Eskatzailearen ibilbide eszenikoa.

– Proposatutako taldearen curriculuma.

VIII. KAPITULUA
KOMIKIAK ETA ELEBERRI GRAFIKOAK SORTZEKO LAGUNTZAK

43. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen arloak.

1.– Laguntza hauen helburua da komikiaren eta eleberri grafikoaren formatuko obra editoriala osatzen duten ilustrazioak sortzeko proiektuak babestea.

2.– Proiektuek jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute, hau da, orain arte garatu gabeak eta argitaratu gabeak. 2026. urtean hasitakoak behar dute.

3.– Ezingo da adimen artifizialeko softwarerik erabili sortze-prozesuan.

4.– Modalitate honen izaera bikoitza da, sorkuntza-lanena eta industria-produktuena, alegia (eta helburu bikoitza ere badu, hau da, artista grafikoen lana bultzatzea eta sostengatzea, eta, aldi berean, komikien edo nobela grafikoen edizioa Euskadin dinamizatzea). Hori dela-eta, argitaratzea ziurtatua edo, bestela, gutxienez bideratua duten obretara zuzenduta dago modalitate hau. Ildo horretan, diruz lagundutako obra sei hilabeteko epean argitaratu beharko da (lana amaitu ondoren). Eta argitaratu eta bi hilabeteko epean, ale bat bidali beharko da Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzara.

5.– Modalitate honetatik kanpo geratzen dira bildumak osatzen dituzten proiektuak, aldizkako argitalpenetara zuzendutakoak edo berez amaitzen diren kapituluak.

44. artikulua.– Eskabidearekin batera, proiektuari buruzko dokumentazio hau aurkeztu beharko da.

1.– Interesdunak dokumentazio hau sartu beharko du eskabidean:

a) Ilustratzailearen ibilbidea. Egindako lanak eta argitaratutako liburuak adieraziko dira.

b) Ilustrazio-lana egiteko erabiliko den literatura-gidoi osoa. Pertsonaien deskribapena eta argumentu-sinopsi bat sartuko dira (gehienez 2 orrialde). Gainera, gidoi xehaturi buruzko 6 orrialde, gutxienez.

c) Egin beharreko ilustrazioaren lagina, gutxienez marraztutako 6 orrialde dituena. Horietako batean, gutxienez, azken akabera erakutsiko da.

d) Bi egilek egindakoa izanez gero, biek (testuaren edo gidoiaren egileak eta ilustratzaileak) sinatutako kontratua. Kontratu hori ez da beharrezkoa izango obraren testua edo gidoia jabari publikoan badago.

e) Argitaletxe batekin lana argitaratzeko sinatutako edizio-kontratua (edo sinatutako konpromiso-gutun irmoa). Dokumentu horretan, jaso beharko da zer hizkuntzatan editatuko den lana, eta edizioaren ezaugarri teknikoak eta fisikoak. Gainera, argitaletxeak azken hiru urteetan hiru lan argitaratu izana egiaztatu beharko du.

f) Argitaratutako obra hedatzeko, banatzeko eta saltzeko estrategiak jasoko dituen sustapen-plana.

g) Eskabidea baloratzeko, dokumentazio osagarria aurkeztu ahal izango da.

45. artikulua.– Laguntzen zenbatekoak eta mugak.

1.– Komiki eta eleberri grafikoaren sorkuntza grafikorako dirulaguntzetarako, guztira, 69.375 euro erabiliko dira. Zenbateko hori 5 laguntzatan banatuko da. Laguntza bakoitzak 13.875 euroko zuzkidura izango du.

2.– Nolanahi ere, prozedura hori aplikatzean, diruz lagunduko diren 5 proiektuen artean gutxienez emakume batek egindako proiektu bat eta 30 urtetik beherako pertsona batek egindako proiektu bat egotea ziurtatuko da (eskabideak aurkezteko epearen azken egunean). Bi egilek egindakoen kasuan, ilustrazioaren bi egileek bete beharko dute baldintza hori. Aurreikuspen hori betetzeko, balorazio-batzordeak egile-baldintzak betetzen dituztenak sartuko ditu diruz lagundutako proiektuen artean, baita puntuazio handiagoa duten proiektuen aurretik ere. Nolanahi ere, 10.2 artikuluan aurreikusitako gutxieneko puntuazioaren baldintza bete beharko dute. Edonola ere, gogoratu behar da sorkuntza grafikoko bi modalitateetan eskabideen balorazioa fase bakarrean egingo dela.

46. artikulua.– Esleitzeko irizpideak.

1.– Gainerako modalitateetan ez bezala, sorkuntza grafikoko proiektuak ez dira bi fase bereizitan baloratuko (proiektua eta eskatzailearen ibilbidea). Eskaera bakoitza fase bakarrean baloratuko da, eta lau apartatu izango ditu: ilustratzailearen ibilbidea, ilustrazioaren kalitate artistikoa, proiektuaren bideragarritasuna eta euskararen erabilera.

2.– Era berean, batzorde bakarra sortuko da, sorkuntza grafikoko bi modalitateetan (VIII. eta IX. kapituluak) aurkeztutako eskabideak aztertu eta baloratzeko.

3.– Dirulaguntzen txostena egiteko, balorazio-batzordeak irizpide hauek aplikatuko ditu:

a) Ilustratzailearen ibilbidea (gehienez 5 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Egindako lanak (2 puntu).

– Argitaratutako lanak (3 puntu).

b) Ilustrazioaren kalitate artistikoa (gehienez 50 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Ilustrazioari ematen zaion tratamendua (30 puntu). Honako hauek baloratuko dira:

• Narratiba bisuala.

• Teknika eta akabera.

– Berrikuntza eta ohiko estandarretatik bereiztea (20 puntu). Honako hauek baloratuko dira:

• Identitate bisuala eta estilo propioa: originaltasun plastikoa eta kolore-paleta eta atmosfera.

• Berrikuntza komikiaren hizkuntzan: orrialdea esploratzea eta narrazio-forma berriak.

• Gaiaren eta Ikuspegiaren arteko bereizketa: ikuspegi berria eta arrisku artistikoa.

c) Proiektuaren bideragarritasuna (gehienez 35 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Gidoiaren interesa eta kalitatea (15 puntu). Honako hauek baloratuko dira:

• Narrazioaren egitura eta erritmoa: egituraren sendotasuna eta sekuentzia-erritmoa.

• Elkarrizketen kalitatea eta pertsonaien eraikuntza: elkarrizketak eta testuak eta karakterizazioa.

• Interes tematikoa eta originaltasuna: gaiaren garrantzia eta proposamen literarioa.

– Sustapen-plana: argitaratutako obra zabaltzeko, banatzeko eta saltzeko estrategiak (10 puntu). Honako hauek baloratuko dira:

• Hedapen- eta komunikazio-estrategia: marketin digitala eta sare sozialak eta harreman publikoak eta prentsa.

• Banaketa eta salmenta-puntuak: estaldura liburu-dendetan eta kanal alternatiboetan.

• Salmenta- eta jasangarritasun-ekintzak: ekitaldiak eta aurkezpenak, eta nazioarteko proiekzioa eta salmentak.

– Euskara eta gaztelania ez diren edizio-hizkuntzak (argitaletxeak sinatutako edizio-kontratuan edo -konpromisoan agertu behar dira) (5 puntu). Honako hauek baloratuko dira:

• Hizkuntza-eremuaren eta merkatuaren araberako baremoa: komikiaren erreferentzia-merkatuak.

– Argitaletxearen egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan egotea (5 puntu).

d) Euskararen erabilera (gehienez 10 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Jatorrizko gidoia euskaraz idatzi bada (5 puntu).

– Lana euskaraz argitaratzekoa bada (5 puntu). Puntu hori berariaz jaso beharko da argitaletxeak sinatutako editatzeko konpromiso-kontratuan edo -gutunean.

4.– Artikulu honetan ezarritako irizpideak aplikatuz gutxienez 60 puntu lortzen dituzten proiektuek soilik jaso ahal izango dute dirulaguntza.

IX. KAPITULUA
ALBUM ETA LIBURU IRUDIDUNAK SORTZEKO LAGUNTZAK

47. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen arloak.

1.– Laguntza hauek album eta liburu irudidunaren formatua duten obra editorialak osatzen dituzten ilustrazioak sortzeko proiektuak babesteko dira.

2.– Proiektuek jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute, hau da, orain arte garatu gabeak eta argitaratu gabeak. 2026. urtean hasitakoak behar dute.

3.– Ezingo da adimen artifizialeko softwarerik erabili sortze-prozesuan.

4.– Modalitate honen izaera bikoitza da, sorkuntza-lanena eta industria-produktuena, alegia (eta helburu bikoitza ere badu, hau da, artista grafikoen lana bultzatzea eta sostengatzea eta, aldi berean, komikien edo nobela grafikoen edizioa Euskadin dinamizatzea). Hori dela-eta, argitaratzea ziurtatua edo, bestela, gutxienez bideratua duten obretara zuzenduta dago modalitate hau. Ildo horretan, diruz lagundutako obra sei hilabeteko epean argitaratu beharko da (lana amaitu ondoren). Eta argitaratu eta bi hilabeteko epean, ale bat bidali beharko da Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzara.

5.– Modalitate honetatik kanpo geratzen dira bildumak osatzen dituzten proiektuak, aldizkako argitalpenetara zuzendutakoak edo berez amaitzen diren kapituluak.

48. artikulua.– Eskabidearekin batera, proiektuari buruzko dokumentazio hau aurkeztu beharko da.

1.– Interesdunak dokumentazio hau sartu beharko du eskabidean:

a) Ilustratzailearen ibilbidea. Egindako lanak eta argitaratutako liburuak adieraziko dira.

b) Ilustrazio-lana egiteko erabiliko den literatura-gidoi osoa. Pertsonaien deskribapena eta argumentu-sinopsi bat sartuko dira (gehienez 2 orrialde).

c) Egin beharreko ilustrazioaren lagina, gutxienez marraztutako 6 orrialde dituena. Horietako batean, gutxienez, azken akabera erakutsiko da.

d) Bi egilek egindakoa izanez gero, biek sinatutako kontratua (testuaren edo gidoiaren egileak eta ilustratzaileak). Kontratu hori ez da beharrezkoa izango obraren testua edo gidoia jabari publikoan badago.

e) Argitaletxe batekin lana argitaratzeko sinatutako edizio-kontratua (edo sinatutako konpromiso-gutun irmoa). Dokumentu horretan, jaso beharko da zer hizkuntzatan editatuko den lana, eta edizioaren ezaugarri teknikoak eta fisikoak. Gainera, argitaletxeak azken hiru urteetan hiru lan argitaratu izana egiaztatu beharko du.

f) Argitaratutako obra hedatzeko, banatzeko eta saltzeko estrategiak jasoko dituen sustapen-plana.

g) Eskabidea baloratzeko, dokumentazio osagarria aurkeztu ahal izango da.

49. artikulua.– Laguntzen zenbatekoak eta mugak.

1.– Irudidun albumen eta liburuen sorkuntza grafikorako dirulaguntzetarako, guztira, 69.375 euro erabiliko dira. Zenbateko hori 5 laguntzatan banatuko da. Laguntza bakoitzak 13.875 euroko zuzkidura izango du.

2.– Nolanahi ere, prozedura hori aplikatzean, diruz lagunduko diren 5 proiektuen artean gutxienez emakume batek egindako proiektu bat eta 30 urtetik beherako pertsona batek egindako proiektu bat egotea ziurtatuko da (eskabideak aurkezteko epearen azken egunean). Bi egilek egindakoen kasuan, ilustrazioaren bi egileek bete beharko dute baldintza hori. Aurreikuspen hori betetzeko, balorazio-batzordeak egile-baldintzak betetzen dituztenak sartuko ditu diruz lagundutako proiektuen artean, baita puntuazio handiagoa duten proiektuen aurretik ere. Nolanahi ere, 10.2 artikuluan aurreikusitako gutxieneko puntuazioaren baldintza bete beharko dute. Edonola ere, gogoratu behar da sorkuntza grafikoko bi modalitateetan eskabideen balorazioa fase bakarrean egingo dela.

50. artikulua.– Esleitzeko irizpideak.

1.– Gainerako modalitateetan ez bezala, sorkuntza grafikoko proiektuak ez dira bi fase bereizitan baloratuko (proiektua eta eskatzailearen ibilbidea). Eskaera bakoitza fase bakarrean baloratuko da, eta lau apartatu izango ditu: ilustratzailearen ibilbidea, ilustrazioaren kalitate artistikoa, proiektuaren bideragarritasuna eta euskararen erabilera.

2.– Era berean, batzorde bakarra sortuko da, sorkuntza grafikoko bi modalitateetan (VIII. eta IX. kapituluak) aurkeztutako eskabideak aztertzeaz eta baloratzeaz arduratuko dena.

3.– Dirulaguntzen txostena egiteko, balorazio-batzordeak irizpide hauek aplikatuko ditu:

a) Ilustratzailearen ibilbidea (gehienez 5 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Egindako lanak (2 puntu).

– Argitaratutako lanak (3 puntu).

b) Ilustrazioaren kalitate artistikoa (gehienez 50 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Ilustrazioari ematen zaion tratamendua (30 puntu). Honako hauek baloratuko dira:

• Narratiba bisuala.

• Teknika eta akabera.

– Berrikuntza eta ohiko estandarretatik bereiztea (20 puntu). Honako hauek baloratuko dira:

• Identitate bisuala eta estilo propioa: originaltasun plastikoa eta kolore-paleta eta atmosfera.

• Berrikuntza irudidun album edo liburuaren hizkuntzan: orrialdea esploratzea eta narrazio-forma berriak.

• Gaiaren eta Ikuspegiaren arteko bereizketa: ikuspegi argitaragabea eta arrisku artistikoa.

c) Proiektuaren bideragarritasuna (gehienez 35 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Gidoiaren interesa eta kalitatea (15 puntu). Honako hauek baloratuko dira:

• Narrazioaren egitura eta erritmoa: egituraren sendotasuna eta sekuentzia-erritmoa.

• Elkarrizketen kalitatea eta pertsonaien eraikuntza: elkarrizketak eta testuak eta karakterizazioa.

• Interes tematikoa eta originaltasuna: gaiaren garrantzia eta proposamen literarioa.

– Sustapen-plana: argitaratutako obra zabaltzeko, banatzeko eta saltzeko estrategiak (10 puntu). Honako hauek baloratuko dira:

• Hedapen- eta komunikazio-estrategia: marketin digitala eta sare sozialak eta harreman publikoak eta prentsa.

• Banaketa eta salmenta-puntuak: estaldura liburu-dendetan eta kanal alternatiboetan.

• Salmenta- eta jasangarritasun-ekintzak: ekitaldiak eta aurkezpenak, eta nazioarteko proiekzioa eta salmentak.

– Euskara eta gaztelania ez diren edizio-hizkuntzak (argitaletxeak sinatutako edizio-kontratuan edo -konpromisoan agertu behar dira) (5 puntu). Honako hauek baloratuko dira:

• Hizkuntza-eremuaren eta merkatuaren araberako baremoa: irudidun album edo liburuaren erreferentzia-merkatuak.

– Argitaletxearen egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan egotea (5 puntu).

d) Euskararen erabilera (gehienez 10 puntu).

Apartatu hauek baloratuko dira:

– Jatorrizko gidoia euskaraz idatzi bada (5 puntu).

– Lana euskaraz argitaratzekoa bada (5 puntu). Puntu hori berariaz jaso beharko da argitaletxeak sinatutako editatzeko konpromiso-kontratuan edo -gutunean.

4.– Artikulu honetan ezarritako irizpideak aplikatuz gutxienez 60 puntu lortzen dituzten proiektuek soilik jaso ahal izango dute dirulaguntza.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Datu pertsonalen babesari buruzko informazio-klausula (3/2018 Legea, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa).

Arduraduna: Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

Helburua deskribatzea: kulturaren eta sormenaren sektoreko laguntza ekonomikoak kudeatzea.

Lege-oinarria: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean eta tratamenduaren arduradunari esleitutako ahal publikoak baliatuz egindako eginkizuna betetzeko (20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa).

Hartzaileak: arloan eskumenak dituzten administrazio publikoak.

Eskubideak: Eskatzaileak eskubidea du bere datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria hurrengo web helbide hauetan:

– Antzerki testuak: https://www.euskadi.eus/rgpd/1025042

– Zinema gidoiak: https://www.euskadi.eus/rgpd/1025043

– Musika konposizioa: https://www.euskadi.eus/rgpd/1025044

– Euskarazko gazte literatura: https://www.euskadi.eus/rgpd/1025045

– Euskarazko ipuin eta eleberri motzak: https://www.euskadi.eus/rgpd/1025046

– Koreografia sorkuntza: https://www.euskadi.eus/rgpd/1025047

– Irudi sorkuntza (komikiak eta eleberri grafikoak): https://www.euskadi.eus/rgpd/1025048

– Irudi sorkuntza (irudidun album edo liburuak): https://www.euskadi.eus/rgpd/1025049

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

2. artikuluan jasotako zenbatekoak % 50eraino handitu ahal izango dira, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez (Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 23. artikuluan aurreikusitakoaren arabera). Gehikuntza hori egiteko, eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa hartuko da kontuan, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren agortu gabe geratu diren aurrekontu-baliabideen arabera eta programa horiek ebatzi aurretik. Horretarako, 2.3 artikuluan aipatutako irizpidea aplikatuko da.

Kulturako sailburuordearen ebazpen hori EHAAn argitaratu beharko da.


Azterketa dokumentala