Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2026ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1480

IRAGARKIA, Azkoitiko udalerrian (Gipuzkoa) uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena argitaratzeko dena.

Espedientearen kodea: A-G-2025-0024.

Eskatzailea: Joseba Imanol Garmendia Dorronsoro.

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartu zen –apirilaren 30eko BOE–), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026-03-20ko Ebazpen bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Joseba Imanol Garmendia Dorronsorori Azkoitiko udalerriko (Gipuzkoa) 8. poligonoko 221. lurzatian, Laja putzutik 1.766,50 m3/urte ur aprobetxatzeko emakida administratiboa eman zaiola, ureztatzeko erabilerarako, 20 urteko eperako.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 24a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala