Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2026ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1479

IRAGARKIA, Donostia udalerriko (Gipuzkoa) Bidebieta auzoan dagoen Gomistegiko tuneleko 235.000 m3/urte Pasaiako portua hornitzeko aprobetxatzeko administrazio-emakidaren eskabideari buruzko espedientea jendaurrean jartzen duena.

– Espedientearen kodea: A-G-2025-0009.

– Eskatzailea: Pasaiako Portuko Agintaritza.

– Jardueraren kokapena: Donostia / San Sebastián.

– Hargune puntua (koordenadak UTM (ETRS89)): X: 585.614 Y: 4.797.628.

– Eskatutako urteko bolumena: 235.000 m3/urte.

– Uraren erabilera: Pasaiako portua hornitzea.

– Jardueraren deskribapena: urak Gomistegiko tuneletik hartzen dira kutxatila baten bidez, eta 1,3 m3-ko edukiera duten bi biltegitara bideratzen dira gero portuan erabili ahal izateko (portuko etxebizitzak, lonjak, bulegoak, biltegiak, lantegiak, industria- eta ikerketa-jarduerak, polizia, itsasontzien hornidura, etab.).

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, biztanleria jakinaren gainean jartzeko, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatzen baita Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluari dagokioez, bere burua kaltetutzat jotzen duen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duena adieraz dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduan eta epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian eta agentziaren Interneteko atarian, informazio publikoari buruzko atalean (https://www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 24a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala