Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2026ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1478

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Oiartzungo udalerrian (Gipuzkoa) dagoen iturburu batetik 76,65 m3/urte aprobetxatzeko administrazio-emakida eskatzen duen espedientea, ura abeltzaintzarako erabiltzeko.

– Espedientea: A-G-2025-0028.

– Eskatzailea: Begoña Olaiz Oyarzabal.

– Hartunearen kokapena: Oiartzun (Gipuzkoa).

– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X = 593.318 eta Y = 4.796.146.

– Eskatutako urteko bolumena: 76,65 m3/urte.

– Uraren erabilera: Abeltzaintza.

– Aprobetxamenduaren deskribapena: Urak iturburuan zuzenean sartuta dagoen tutueria baten bidez hartzen dira, uren maila baino pixka bat gorago dago, horregatik, oso ur gutxi hartzen du. Tutueriak arketa batera bideratzen du ura, eta bertarik hartunetik 75 m inguruko distantziara dagoen 5 m3 inguruko gaitasuna duen depositu batera, ez dauka betetzea erregulatzeko flotagailurik baina normalean ia hutsik egoten da beti. Azkenik deposituko urak animaliak hornitzeko erabiltzen den aska batera bideratzen dira 30 m inguruko distantziara dagoena.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 4a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala