
63. zk., 2026ko apirilaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1476
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2026ko urtarrilaren 20ko Erabakia, hasiera ematen diona jarduera turistikoa egiteko gaitzen duten eskakizunak eta baldintzak betetzen direla egiaztatzeko prozedurari.
Ezinezkoa izan da erabaki hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Prozeduran interesa duen pertsonak -eranskinean agertzen dena- egintzaren testu osoa eskuratu dezake, Turismo eta Merkataritzako Bizkaiko lurralde-bulegoan (Concha Jenerala kalea 23, Bilbao).
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez ere espedientearen edukira sar daiteke: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Erabaki honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 23a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
CLARA NAVAS ROMANO.
RSS