
63. zk., 2026ko apirilaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
1475
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Trenbideen Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen prozeduretan aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoekin loturik Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeak ebatzitakoa.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Ebazpen haiek administrazio-bidea amaitzen dute, eta beraien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da bi hilabeteko epean, eta interesdunek ebazpenen testu osoa eskuragarri izango dute Mugikortasun Jasangarriaren Saileko Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 16a.
Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordea,
MIGUEL ÁNGEL PÁEZ ESCAMENDI.
RSS