Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2026ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1471

IRAGARKIA, 2026ko martxoaren 25ekoa, Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzaren Epaitegiko idazkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Euskadiko Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegiak hartu dituen erabakiak eta haren eskumeneko gainerako egintzak.

Tributuen abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrak 112.1 eta 234.4 artikuluetan ezarritakoa eta arestian aipatu den maiatzaren 13ko 520/2005 Errege Dekretuak, Tributuen Lege Orokorra garatzeko Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, 50.3 artikuluan ezarritakoa betez, jakinarazpenak Euskadiko Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegiaren Idazkaritzan jartzen dira (Gaztelako atea 15, 1. solairua, Vitoria-Gasteiz) 15 egun naturaletan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Epealdi horretan, interesdunak, zuzenean edo ordezkari baten bidez (ordezkariak urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. artikuluan ezartzen diren baldintzak bete behar ditu), egintzaren kopia bat jaso ahal izango du Euskadiko Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegiaren Idazkaritzan; alabaina, kopia jaso izana sinatu beharko du lehenbizi. Epe horren barruan agertzen ez bada, jakinarazpena egindakotzat joko da epea amaitu eta hurrengo egunean, legezko ondorio guztietarako.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 25a.

Euskadiko Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegiko idazkaria,

AITOR ACHALANDABASO ARMADA.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala