
63. zk., 2026ko apirilaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
1469
EBAZPENA, 2026ko martxoaren 23koa, Justiziako sailburuordearena, Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen kidegora sartzeko oposizioak prestatzeko emandako dirulaguntza amaitutzat ematen duena.
Justiziako sailburuordearen 2026ko otsailaren 10eko Ebazpenaren bidez (otsailaren 26ko EHAA, 39 zk.) emandako dirulaguntzari uko egin dionez esleipendunak, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko irailaren 19ko Aginduarekin bat etorriz (urriaren 9ko EHAA, 192 zk.), honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Paula Alonso Aza-ri onartutako dirulaguntza bertan behera uztea, 2026ko otsailaren 1etik aurrerako ondorioekin, hark uko egin diolako.
Bigarrena.– Interesdunari ebazpen honen berri ematea eta jakinaraztea ebazpen honek ez duela administrazio-bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokeela Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 23a.
Justiziako sailburuordea,
ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.
RSS