
63. zk., 2026ko apirilaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (165 KB - 3 orri.)
- EPUB (148 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1467
EBAZPENA, 2026ko martxoaren 16koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Hezkuntza Sailaren eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen mendeko zentroetako garbiketa-kontratetako langileen 2026rako soldata-taulak eguneratzeko (% 1,5 gehiago) akordio partziala erregistratu, gordailutu eta argitaratzea (hitzarmenaren kodea: 86001895012002).
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2026ko martxoaren 13an aipatutako Hitzarmen Kolektiboaren akordioari buruzko dokumentazioa aurkeztu da REGCON erregistroan.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak (zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen baitira eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen) Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila sortu zuen 2. artikuluan, eta, 7. artikuluan, ezartzen du ezen sail horren eginkizunen artean sartzen dela egikaritzea zer ezartzen duten lan-arloko legeek lan-harremanei buruz.
Bigarrena.– Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluetan xedatutako eskakizunak betez sinatu da akordioa.
Hirugarrena.– Aurkeztu den erabakia inskribatu beharreko egintza bat da, maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2.1.a) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Inskripzio-eskaera eta erantsitako dokumentazioa aztertuta, egiaztatu da eskaerak betetzen dituela legez eskatzen diren baldintzak; beraz, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko lan-hitzarmen eta akordio kolektiboen eta berdintasun-planen erregistroari eta gordailuari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuak (2023ko otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuaren bidez aldatuak) 9. artikuluan xedatutakoarekin, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Agindua ematea akordioa Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmenen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatu eta gordailutu dadin eta alderdiei jakinaraz dakien.
Bigarrena.– Agindua ematea akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 16a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.
HEZKUNTZA SAILAREN ETA UPV/EHU-REN MENDEKO ZENTROETAKO GARBIKETA-KONTRATETAKO LANGILEEN 2026RAKO SOLDATA TAULAK EGUNERATZEKO ETA SORTUTAKO ATZERAKINAK ORDAINTZEKO AKORDIO PARTZIALA (% 1,5)
Lan Harremanen Kontseiluaren Bilboko egoitzan bildu dira, alde batetik, Hezkuntza Sailaren esleipendun diren Garbiketa Enpresen Elkartea, eta, bestetik, UGT, LAB, ESK eta CCOO sindikatuak. Sindikatu horiek negoziazio-batzordeko langileen aldean daukaten ordezkaritza % 59,76koa da, 2015eko maiatzaren 12ko eratze-aktan jasota dagoenez.
HAU ADOSTU DUTE:
Lehenengoa.– 2026rako soldatak % 1,5 handitzea onartzea, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, 2025eko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariekiko, bat etorriz hitzarmen ultraktiboaren 48. artikuluan xedatutakoarekin eta Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren otsailaren 24ko 35/2026 Ebazpenean aurreikusitakoarekin, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea 2026rako Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzura dauden langileen ordainsarien % 1,5eko igoera onartzen duen akordioa.
Bigarrena.– Enpresek, batetik, aipatutako igoerak sortutako atzerakin guztiak ordainduko dituzte, eta, bestetik, langileen soldatak eguneratuko dituzte eranskineko soldata-taulen arabera.
Hirugarrena.– Akordio honek eraginkortasuna izango du Langileen Estatutuaren Legearen testu bategineko 87., 88. eta 89. artikuluen babesean, eta argitaratzen denetik aurrera nahitaez bete beharko da. Hura izapidetzeko baimena ematen zaio Lan Harremanen Kontseiluari, Emilia Málaga Pérez presidentearen bitartez. Edonola ere, akordioa argitaratzen denetik, enpresek hilabeteko epea izango dute atzerakinak ordaintzeko.
UGT, LAB, ESK eta CCOO sindikatuak eta Hezkuntza Sailaren kontratuen esleipendun diren Garbiketa Enpresen Elkartea.
RSS