Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2026ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1465

EBAZPENA, 2026ko martxoaren 12koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, S.A. (Visesa) enpresaren hitzarmen kolektiboaren 2025eko soldata-taulei buruzko akordioa erregistratu, argitaratu eta gordailutzea xedatzen duena, (hitzarmen-kodea: 86100302012017).

AURREKARIAK

2026ko martxoaren 3an, adierazitako hitzarmen kolektiboaren batzorde sinatzaileak egindako akordioaren dokumentazioa aurkeztu da REGCONen.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– 18/2024 Dekretuaren bidez (18/2024 Dekretua, ekainaren 23koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena), Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila sortu zen, 2. artikuluan. 7.1.e) artikuluak, berriz, lan-harremanen arloko lan-legedia betearazteko eginkizuna ezartzen dio, besteak beste, sailari.

Era berean, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko azaroaren 5eko 323/2024 Dekretuak, 13.1.i) artikuluan, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari esleitzen dio Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Hitzarmenen, Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroa zuzendu eta kudeatzeko egitekoa.

Bigarrena.– Izenpetutako akordioak Langileen Estatutuaren Legearen 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluetako eskakizunak betetzen ditu.

Hirugarrena.– Aurkeztu den akordioa inskribatu beharreko egintza bat da, Laneko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistro eta Gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2.1.a) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Inskripzio-eskabidea eta erantsitako dokumentazioa aztertu dira, eta egiaztatu da legez eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela. Beraz, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko laneko hitzarmen eta akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoarekin (otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuak aldatu egin zuen dekretu hori), hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindua ematea akordioa Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmenen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatu eta gordailutu dadin eta alderdiei jakinaraz dakien.

Bigarrena.– Agindua ematea akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 12a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.

EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA SA SOZIETATE PUBLIKOAREN 2025EKO ORDAINSARIEN IGOERARI BURUZKO AKORDIO KOLEKTIBOA

Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA (Visesa) sozietate publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eta langileen legezko ordezkariek akordio kolektibo bat egin dute langileen 2025eko ordainsariei buruz, eta honela idatzita geratu da:

HITZAURREA

2025eko abenduaren 2ko 14/2025 ELDak gehienez ere % 2,5eko soldata-igoera onartu zuen, 2024ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariekiko.

Era berean, 2026-01-20an, Gobernu Kontseiluak erabaki zuen baimena ematea, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, ordainsarien % 2,5eko igoera orokorra ezartzeko sektore publikoaren zerbitzuko langileen 2024ko abenduaren 31ko urteko ordainsari osoen aldean.

ADOSTU DUTE:

Lehenengoa.– 2025. urterako soldata-igoera osagarria zehaztea eta aplikatzea.

Aurretik adierazitakoarekin bat etorriz, akordioa sinatzen duten alderdiek sektore publikoaren zerbitzura dauden langileen ordainsariak % 2,5 igotzea adosten dute 2025. urterako, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzeko, 2024ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariekiko.

Igoera 2026ko otsaileko nominan ordainduko da. 2025eko urtarriletik abendura arteko eta 2026ko urtarrileko atzerapenak 2026ko otsailean ordainduko dira.

Bigarrena.– Paz Torquemadaren esku uztea (NAN: ***9888**) Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmenen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan eta Gordailuan izapideak egitea.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 28a.

Zuzendari nagusia: Carlos Quindós Fernández.

CCOO: Ricardo Jesús Medina Martín.

CCOO: Alberto Garate Milla.

CCOO Indepedientea: Aixa Palacios Hernández.

ELA: M.ª Francisca del Monte Sánchez.

ELA: Cristina Martínez Sainz.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala