Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2026ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

LAUDIOKO UDALA
1462

IRAGARKIA, udaltzainburua-ofiziala lanpostua, 1011 kodea duena, izendapen askez betetzeko hautaketa-prozesuaren oinarriak onesteari buruzkoa.

2026ko otsailaren 18ko ALHAOn (21. zk.), 1011 kodea duen lanpostua (Laudioko Udaleko udaltzainburu ofiziala) izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak argitaratu dira. Alkate-udalburuaren 2026ko otsailaren 6ko 159. aenbakia duen Dekretuaren bidez onetsi ziren, eta, ondoren, alkate-udalburuaren 2026ko otsailaren 24ko 251. aenbakia duen Dekretuaren bidez zuzendu zen (2026ko martxoaren 6ko 28. zenbakiko ALHAOn argitaratu zen).

Deialdi honen xedea da lanpostu hau izendapen askez betetzea: udaltzainburua-ofiziala, 1011 kodea duena, administrazio bereziko eskala, zerbitzu berezien azpieskala, C1 taldea, 1995eko uztailaren 30eko derrigortasun-data duen 3. hizkuntza-eskakizuna duela (C1C1).

Prozesuan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Plaza horri buruzko iragarkiak udal honen iragarki-oholean, udalaren webgunean eta ALHAOn argitaratuko dira.

Laudio, 2026ko martxoaren 9a.

Alkate-udalburua,

AINIZE GASTAKA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala