Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2026ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1458

AGINDUA, 2026ko martxoaren 27koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 103. artikuluan xedatutakoa betez, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Idoia Urbizu Peñagarikano andreak utz diezaiola Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari izateari (520010 kodea, 52 dotazioa), berak hala eskatuta, Administrazioan beste lanpostu batera joateagatik, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Kargu-uzte horrek 2026ko martxoaren 30etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Administrazio bideari amaiera ematen dion Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegiaren aurrean, bi hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu den egunaren hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 27a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala