Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2026ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

DATUAK BABESTEKO EUSKAL AGINTARITZA
1457

EBAZPENA, 2026ko martxoaren 23koa, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakariarena, karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostu bat betetzeko 2025eko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez deitutako lehiaketa ebazten duena.

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakariaren 2025eko ekainaren 19ko Ebazpenaren bidez, lanpostu bat (Informazio Sistemetako Fakultatiboen Goi Mailako Eskala, A1 azpitaldea, 27. Lanpostu Mailako Osagarria) betetzeko deialdia eta oinarriak onartu ziren, eta ebazpen horren bederatzigarren oinarrian ezarritakoaren arabera, balorazio-batzordeak du erreklamazioak eta atzera-egiteak ebazteko eta esleipen-proposamena Agintaritzaren lehendakariari bidaltzeko ardura, hark onar dezan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu dezan.

Erreklamazioak eta atzera-egiteak aurkezteko epea amaitutakoan, ez da halakorik aurkeztu. Horrenbestez, balorazio-batzordeak, martxoaren 18an, behin-behineko proposamena behin betikotzat jo du eta lehendakariari helarazi dio.

Ondorioz, eta lehiaketako balorazio-batzordeak aurkeztutako proposamena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Esleipenaren behin betiko proposamena onartzea eta esleipena argitaratzeko agintzea (eranskina).

Bigarrena.– Lanpostua esleitu zaion izangaia lanpostuaz jabetzeko data ezartzea: 2026ko apirilaren 1a.

Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakariari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioan, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 23a.

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakaria,

UNAI ABERASTURI GORRIÑO.

ERANSKINA
ESLEITUTAKO LANPOSTUEN ZERRENDA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala