
62. zk., 2026ko apirilaren 1a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1456
IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, Ondarroako portuan (Bizkaia) jabari publikoa okupatzeko administrazio-emakida baten eskaera jendaurrean jartzeko dena.
Portuko jabari publikoaren kudeaketa eta emakidak emateko prozedura, besteak beste, arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legean aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da eskabide hau:
– Espedientea: 00132/2026/0G.
– Eskatzailea: Ocean Ecostructures, SL. Helbidea: Moll de Barcelona z.g., Este 1 eraikina, 08039, Bartzelona.
– Eskaeraren xedea: mikroarrezife modularren sistema bat instalatzea eta ustiatzea, karbonoa hartzeko eta itsas ekosistema leheneratzeko.
– Eremu geografikoa: Ondarroako portuan (Bizkaia) Entrecanales nasa eta Nabaldea nasa.
Egokitzat jotzen diren alegazioak hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 25a.
Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS