
62. zk., 2026ko apirilaren 1a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (140 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1452
IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizunen zuzendariena, B motako jokoaren enpresa operadore batek fidantza itzultzeko eskatu duela jakinarazteko dena.
Uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorraren 45. artikuluak xedatzen duenez, fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, hartzekoduntzat jotzen diren jokalariek edo apustulariek konfiskatzeko eska dezaten.
Prozedura honetan ez dago jakiterik nor diren interesdunak; horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluarekin bat etorriz, argitara ematen da 03372362X zenbakidunak, B motako enpresa operadore gisa, 2011ko maiatzaren 25ean erregistratutako fidantza itzultzeko eskatu duela (erregistro zk.: F201100581). Horrela, bi hilabeteko epean, joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek aurkeztu ahal izango dute zor den zenbatekoa ordaintzeko eskaera Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), fidantzaren kargura.
Eskaerarekin batera, kreditua egiaztatzen duen titulua, zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua aurkeztu behar dira.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 24a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
NEREA ALDAY GARATE.
RSS