
62. zk., 2026ko apirilaren 1a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (154 KB - 3 orri.)
- EPUB (205 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1449
EBAZPENA, 2026ko martxoaren 18koa, Hezkuntza Politiketako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baitira 2025eko irailaren 9ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak, jendeak horren berri izan dezan.
2025eko irailaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Hezkuntzako sailburuaren 2025eko irailaren 9ko Agindua, zeinaren bidez deialdia egiten baita udal-titulartasuneko musika-ikastegiei dirulaguntzak emateko.
Hezkuntza Politiketako sailburuordeak eman du deialdiaren ebazpena, eta jakinarazi zaie interesdunei. Behin hori eginda, onartutako laguntzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman behar dira, jende guztia jakinaren gainean egon dadin, hala xedatuta baitago agindu horren hamazazpigarren oinarriaren 4. puntuan.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Hezkuntzako sailburuaren 2025eko irailaren 9ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, eranskinean dagoena, jende guztia jakinaren gainean egon dadin. Agindu horren bidez, deialdia egiten zen dirulaguntzak emateko udal-titulartasuneko musika-ikastegiei.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 18a.
Hezkuntza Politiketako sailburuordea,
LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.
RSS