
62. zk., 2026ko apirilaren 1a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (160 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1448
AGINDUA, 2026ko martxoaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, Pasaiako (Gipuzkoa) «Pasaia» musika-eskola publikoaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen duena.
Pasaiako (Gipuzkoa) «Pasaia» musika-eskola publikoaren titularra den «Fundación Pública Pasaia Musikal» erakundeak musika-eskolaren izen espezifikoa aldatzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskolei buruzko maiatzaren 21eko 64/2024 Dekretua eta gai horretan aplikagarri diren indarreko gainerako legeak aztertu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Baimena ematea Pasaiako (Gipuzkoa) «Pasaia» musika-eskola publikoaren izen espezifikoa aldatzeko, zeina «Juanje Neira» musika-eskola publikoa izatera pasako baita.
2025eko irailaren 1etik aurrera Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuko da, erregistro-datu hauekin:
Kode-zenbakiak: 012934 (EAE) eta 20008593 (unibertsala).
Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa (MEPU).
Izen espezifikoa: «Juanje Neira».
Titularra: «Fundación Pública Pasaia Musikal».
Helbidea: Donostia, z/g.
Udalerria: Pasaia.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Baimendutako irakaskuntzak:
● Mailak: 1, 2, 3 eta 4.
● Familiak eta Espezialitateak:
– Hari igurtziko instrumentuak: biolina, biola, biolontxeloa eta kontrabaxua.
– Zurezko haize-instrumentuak: zeharkako txirula, klarinetea, oboea eta saxofoia.
– Metalezko haize-instrumentuak: tronpeta, tronboia eta tuba.
– Teklatu-instrumentuak: pianoa eta akordeoia.
– Perkusio-instrumentuak: perkusioa, bateria eta atabala.
– Hari pultsatuko instrumentuak: harpa, baxu elektrikoa, gitarra eta gitarra elektrikoa.
– Euskal jatorri tradizionaleko instrumentuak: txistua, trikitia, txalaparta, alboka, dultzaina eta panderoa.
– Kantuko espezialitatea: kantua eta kantu korala.
– Dantzako espezialitateak: euskal dantza.
– Beste instrumentu eta tailer batzuk: jazz tronpeta.
Bigarrena.– Zentroaren erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, zentroaren erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Hala egiten ez badu, emandako baimena baliogabetu egingo da.
Hirugarrena.– Zentroaren erakunde titularrak izen generikoa eta, atzetik, espezifikoa eta zentroaren kodea erabiliko ditu, hezkuntza-administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio guztietan, zentroaren dokumentazioan eta zentroari buruzko publizitatean, baliabidea edozein dela ere, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.
Halaber, zentroaren publizitateak estatukoak ez diren ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.
Laugarrena.– Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek betetzen ez badira, erantzukizuna zentroaren titularrak izango du.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 24a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS