
62. zk., 2026ko apirilaren 1a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
1445
EBAZPENA, 2026ko martxoaren 12koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, U.V.E., S.A. erakundeari emakumeen eta gizonen berdintasunerako lankidetza-erakunde izaera aitortzeko dena.
Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izatearen aitortza arautu zen, emakumeen eta gizonen berdintasuna ahalbidetzen duten baldintzak sustatzeko, bai eta berdintasuna eragozten duten oztopoak kentzea ahalbidetzen dutenak sustatzeko ere; horretarako, emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasunaren alde gizartean eta lan-eremuan sor litezkeen ekimenak bultzatu, eta eremu horretan erakundeek egin duten lana aitortu beharra dago.
Ondorioz, U.V.E., S.A. erakundeak aurkeztutako eskabidea eta baloraziorako aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 9. artikuluan aurreikusitako irizpideak aplikatzetik ondorioztatzen da erakundeak aldeko balorazioa lortu duela, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde gisa aitorpena ematea gaitzen eta zehazten duena.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– U.V.E., S.A. erakundeari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza-erakunde izaera aitortzea, «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuan ezarritako zehaztapen eta baldintzen arabera.
Bigarrena.– Aitorpena indarrean dagoen artean, otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 12., 13. eta 14. artikuluekin bat etorriz, U.V.E., S.A. erakundea aitorpen horretaz baliatu ahal izango da egokitzat jotzen duen irudizko elementu korporatibo orotan.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 12a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,
MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.
RSS