
62. zk., 2026ko apirilaren 1a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1442
418/2026 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez ebazpen honen deseztasuna deklaratzen baita: urtarrilaren 27ko 122/2026 Ebazpena, zeinaren bidez adosten baita Anestesiologiako eta Bizkorketako Ataleko buru lanpostua izendapen askez hornitzeko deialdia aldi baterako etetea.
Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen abenduaren 4ko 921/2025 Ebazpenaren bidez, Anestesiologiako eta Bizkorketako Ataleko buru lanpostua izendapen askez hornitzeko lehiaketaren deialdia egin zen.
Abenduaren 4ko 921/2025 Ebazpena, lehenik eta behin, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2026ko urtarrilaren 23an, eta, ondoren, BOEn, 2026ko otsailaren 5ean. BOEn argitaratzeak hasiera eman zion deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epeari.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen urtarrilaren 27ko 122/2026 Ebazpenaren bidez, adostu zen egindako deialdia aldi baterako etetea (deialdian huts bat zegoen eta izendapen askeko sistema aipatzen da), hautagaiei eskatutako baldintzak berrikusteko eta teknikoki birdefinitzeko, profil profesionala zerbitzuaren beharretara eta indarrean dagoen araudira zorrotz egokitzen dela ziurtatze aldera.
Urtarrilaren 27ko 122/2026 Ebazpena ez da argitaratu BOEn, eta eskabideak aurkezteko epea amaitu da; hortaz, egokitzat jotzen da otsailaren 27ko 122/2026 Ebazpena deusez deklaratzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 47. artikuluaren arabera, ezinezko edukia baitu. Erabateko deuseztasunari buruzko artikulu horrek, hain zuzen ere, hau ezartzen du: «Administrazio publikoen egintzak erabat deusezak izango dira kasu hauetan: ... c) Ezinezko edukia badute».
Horregatik guztiagatik, bat etorriz Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, deusez deklaratzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen urtarrilaren 27ko 122/2026 Ebazpena, zeinaren bidez adostu baitzen aldi baterako etetea Erakunde Sanitario Integratu horretako Anestesiologiako eta Bizkorketako Ataleko buru lanpostua lehiaketa-sistemaren bidez hornitzeko abenduaren 4ko 921/2025 Ebazpenaren bidez egindako deialdia, arrazoia izanik ezinezko edukia duela.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estranetean argitaratzea, interesdunek jakin dezaten.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Mendaro, 2026ko martxoaren 4a.
Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentea,
ASIER ESNAL ALBIZU.
RSS