Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2026ko apirilaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
1440

AGINDUA, 2026ko martxoaren 17koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, «kudeaketako zuzendariorde-lanpostua 512422 kodea, 3 dotazioa, Gipuzkoako Espetxean» izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abendauren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.e) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Justizia eta Giza Eskubideen sailean Gipuzkoako Espetxean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi egin zuen Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko abenduaren 23ko aginduan xedatutakoaren arabera (2026ko urtarrilaren 21eko EHAA), hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Gipuzkoako Espetxeko kudeaketako zuzendariordearen lanpostua (kodea: 512422; dotazioa: 3) betezeko deialdia.

Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 17a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala