Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2026ko apirilaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
1439

AGINDUA, 2026ko martxoaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez zortzigarren aldiz aldatzen baita 2023ko ekainaren 21eko Agindua, zeinaren bidez argitara ematen baitira 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak.

Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2026ko martxoaren 23ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia betez, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2023ko ekainaren 5eko Ebazpenen zortzigarren aldaketa egin zen (2023ko ekainaren 16ko Ebazpenaren bidez zuzendu ziren). Ebazpen horietan, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako unitateek baremoa ezarritako merezimenduen behin betiko puntuazioak eta, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuko merezimenduen guztizko puntuazioak argitara eman ziren, hurrenez hurren.

Horren arabera, Nerea Iztueta Aizpurua andrearen puntuazioak aldatu ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan, aipatutako ebazpenean jasotako baldintzetan.

Ondorioz, aipatutako hautaketa-prozesua arautzen duten deialdiaren oinarriak ikusita, kidego eta espezialitate bakoitzeko izangaiak merezimendu-lehiaketa bidez salbuespenezko prozesuan lortutako guztizko puntuazioen arabera ordenatu behar dira. Horrela, aukeratutako kidegoaren espezialitatean deitutako plaza guztien kopuru bera edo txikiagoa duten hautagaiak hautatuko dira.

Izangaiak lortutako guztizko puntuazioen arabera ordenatzeko aldaketa horrek berekin dakar hautatutako pertsonen zerrendetan sartu behar izatea hasieran hautatuak izan ez diren eta espezialitate horretan hautatutako azken izangaiak lortutakoa baino guztizko puntuazio handiagoa aitortu zaien pertsonak. Hori dela eta, Nerea Iztueta Aizpurua andrea hautatutako pertsonen zerrendan sartu behar da.

Horren ondorioz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Aginduaren I. eranskina aldatzea (agindu horren bidez, argitara eman ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak), helburu hauekin:

Nerea Iztueta Aizpurua andrea hautatutako izangai gisa sartzea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Ingelesa espezialitatean, txanda irekian, 2. hizkuntza-eskakizuna, epaia betez.

Espezialitatean hautatutako azken izangaiak (2023ko ekainaren 21eko Aginduaren I. eranskina) 9.0000 puntu lortu zituen guztira. Beraz, 9.0000 puntu eman zaizkionez, hautatutako pertsonen zerrendan sartu behar da, Amaia Ansuategi Zengotitabengoa andrearen atzetik (9.0000) eta María José Pastor Cortabarria andrearen aurretik (9.0000). Posizio hori lortzeko, deialdia arautzen duten 7.1 oinarriaren 2. apartatuan ezarritako berdinketak hausteko irizpideak aplikatu behar dira.

Bigarrena.– Hogei egun balioduneko epea irekitzea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, lehenengo apartatuan aipatutako izangai hautatuak Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren 8.1 oinarrian adierazitako dokumentuak aurkez ditzan.

Dokumentazioa online aurkeztuko da, https://hezigunea.euskadi.eus/ («erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «pasahitza» sartuta) – Tramitagune – «administrazio-espedienteak: eskabideak, erreklamazio formalak, errekurtsoak» – gainerako izapideak.

Agindu honen eranskinean, zinpeko aitorpenaren eredua argitaratzen da, baita «hautatuek dokumentazioa entregatzekoa» ere, bete eta adierazitako helbidean aurkeztu beharrekoa.

Hirugarrena.– Eskatutako dokumentazioa aurkezten ez duenak, edo hura aztertuta, deialdiaren 2. oinarrian adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duela ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko ditu, hasierako eskabidea faltsutzeagatik izan dezakeen erantzukizuna alde batera utzi gabe. Era berean, eskubide guztiak galduko ditu osasun-azterketan gai ez den pertsona gisa kalifikatzen denak.

Laugarrena.– Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 26a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala