Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2026ko apirilaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1431

610/2026 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez huts-zuzenketa egiten baita ebazpen honetan: 499/2026 Ebazpena, martxoaren 9koa, zeinaren bidez argitaratzen baita 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekiaren eranskinean agertzen diren esleipendunen estatutupeko langile finkoaren izendapena, medikoaren kategorian (etxeko ospitalizazioko fakultatibo espezialista mediko lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 479/2026 Ebazpenaren bidez, argitaratu zen 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekiko estatutupeko langile finko bihurtzeko destino hutsen esleipendunen zerrenda, fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko medikoaren kategorian (etxeko ospitalizazioko fakultatibo espezialista mediko lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako. Ebazpen hura Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 20ko 609/2026 Ebazpenak aldatu zuen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 499/2026 Ebazpenaren bidez, argitaratu zen 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekiaren Eranskinean agertzen diren esleipendunen estatutupeko langile finkoaren izendapena, medikoaren kategorian (etxeko ospitalizazioko fakultatibo espezialista mediko lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetarako.

2026ko martxoaren 11n, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratu zen aipatutako ebazpena, eta huts bat aurkitu da Eranskin honetan: «Osakidetzako 2020-2021-2022ko Enplegu Publikoaren Eskaintza. Destino-esleipendunen zerrenda, etxeko ospitalizazioko fakultatibo espezialista medikoa. Txanda irekia, lehiaketa-oposizioko sistema». Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren babesean, hutsa zuzenduko da, Ebazpen honen eranskinean adierazitako moduan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluan xedatutakoaren arabera, egintzak eta izapideak baliozkoak izango dira oraindik, baldin eta Ebazpen honek egindako aldaketak eragiten ez badie.

Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 21. apartatuan ezarritakoaren babesean, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 20ko 610/2026 Ebazpena Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko webgunean eta EHAAn argitaratzeko agintzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 20a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala