
62. zk., 2026ko apirilaren 1a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
1430
AGINDUA, 2026ko martxoaren 23koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez notarioak izendatzen baitira, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden notariotzak betetzeko lehiaketa ebatzi izanaren ondorioz.
Ikusi da hutsik dauden notariotzak betetzeko bideratutako espedientea. Notariotza horiek Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2026ko urtarrilaren 19ko Ebazpen bidez deitutako lehiaketa arruntean sartu ziren (2026ko urtarrilaren 26ko BOE), eta, Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena– emandako ahalmenez baliatuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Iragarri diren Euskal Autonomia Erkidegoko notariotzak betetzeko, ondoren aipatzen diren notarioak izendatzea.
Donostiako notariotza: Eduardo Vallejo Inchausti jauna (arrazoia: Francisco Javier Oñate Cuadros jauna lekualdatzea).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 23a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
RSS