Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2026ko apirilaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
1428

AGINDUA, 2026ko martxoaren 17koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, «tratamenduko zuzendariorde-lanpostua», 512432 kodea, 3 dotazioa, Gipuzkoako Espetxean izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 artikuluan eta Justizia eta Giza Eskubideen Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko abenduaren 23ko Aginduan (2026ko urtarrilaren 21eko EHAA) ezarritakoari jarraikiz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Hector Valladares Narganes Gipuzkoako Espetxean Tratamenduko zuzendariorde (kodea: 512432, dotazioa: 3) izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2026ko apirilaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 17a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala