
62. zk., 2026ko apirilaren 1a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
1427
AGINDUA, 2026ko martxoaren 17koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, «tratamenduko zuzendariorde-lanpostua» 512432 kodea, 2 dotazioa, Bizkaiko Espetxean izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 artikuluan agindutakoaren arabera, eta Justizia eta Giza Eskubideen Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko abenduaren 18ko Aginduan ezarritakoari jarraikiz (2026ko urtarrilaren 16ko EHAA), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Jesus Maria Guerrero Guecho Bizkaiko Espetxean tratemenduko zuzendariorde lanpostuan (kodea: 512432, dotazioa: 2) izendatzea.
Bigarrena.– Izendapen horrek 2026ko apirilaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 17a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
RSS