Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2026ko martxoaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1426

IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, Ibarrangeluko Udalak Laida hondartzan (Ibarrangelu) Atxarre taberna ustiatzeko itsas-lehorreko jabari publikoko ondasunak okupatzeko egindako emakida-eskaera jendaurrean jartzeko dena.

Urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren bidez onartutako Kostaldeen Erregelamendu Orokorraren 152.8.a) artikuluaren arabera, emakida-prozeduretan nahitaezkoa izango da informazioa hogei egunez jendaurrean jartzea.

Ibarrangeluko Udalak itsas-lehorreko jabari publikoa okupatzeko emakida eskatu dio Zuzendaritza honi, Atxarre taberna ustiatzeko, Laidako hondartzan (Ibarrangelu).

Eskaria aztertu eta dokumentazioa osorik dagoela egiaztatu ondoren, 2026/003889 erreferentzia duen espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egokitzat jotzen diren alegazioak eta oharrak egiteko.

Jendaurreko izapidean jarriko den dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan eskuratu daiteke:

https://www.euskadi.eus/iljp-atxarre-taberna-laida/web01-tramite/eu/

Alegazioak eta oharrak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen arabera aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 20a.

Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.


Azterketa dokumentala