Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2026ko martxoaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1407

473/2026 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten den lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2025eko abenduko zikloaren destinoen eskaintza, fakultatibo medikoak eta teknikoak izeneko lanbide-taldeko prebentzio medikuntzako eta osasun publikoko fakultatibo espezialista medikoaren kategoriarako/lanpostu funtzionalerako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa izanik.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak hornitzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren.

Aipatutako erabakiaren azken xedapenetako bigarrenak ezartzen duenez, erabakia garatzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari eskumena ematen zaio beharrezko ebazpen edo instrukzioak eman ditzan, erabakia egoki eta zuzen aplika dadin Ente Publikoaren zerbitzu-erakunde guztietan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra egiteko deialdia egin zen, fakultatibo medikoak eta teknikoak lanbide-taldeko prebentzio medikuntzako eta osasun publikoko fakultatibo espezialista medikoaren kategoriarako/lanpostu funtzionalerako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 4.2.1 apartatuan xedatutakoari jarraituz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da destinoen eskaintza.

Azaldutako guztiaren ondorioz, eta pertsonalaren arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2025eko abenduko zikloko destinoen eskaintza, fakultatibo medikoak eta teknikoak izeneko lanbide-taldeko prebentzio medikuntzako eta osasun publikoko fakultatibo espezialista medikoaren kategoriarako/lanpostu funtzionalerako, ebazpen honekin batera doan eranskinaren bidez.

Ebazpen honen bidez egiten den deialdiaren zikloan data hau hartu da erreferentziatzat: 2025eko abenduaren 17a, eskainiko diren lanpostuak hautatzeko. Egun horretatik aurrera, ez da inolako aldaketarik egingo lanpostuak lortzeko baldintzetan eta ezaugarrietan, salbu eta eskaintzan akatsik antzematen bada.

Destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko plantilla funtzionalean identifikatzen dituzten ezaugarriekin eskaintzen dira, eta honako hauek adierazten dira: zer zerbitzu-erakundetakoak diren; zer lantoki, antolaketa-unitate eta herritakoak diren; lanaldi-erregimena; eta hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-data adierazita, halakorik esleituta badu. Hizkuntza-eskakizunari eta, hala badagokio, horren derrigortasun-datari dagokionez, bereziki azpimarratzen da aurretik adostu direla, erreferentziatzat hartutako 2025eko abenduaren 17a baino lehen, hain zuzen ere, eta hala egin dela Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2022ko urtarrilaren 27an onartutako III. Euskara Plana eta ekainaren 1eko 3/2022 Instrukzioa betetzeko.

Eskainitako lanpostuak oinarrizko lanpostuak dira, eta adierazitako erreferentzia-datan ez zuten titularrik.

2025eko abenduko ziklo honetan, 2026ko apirilaren 24a hartu da erreferentziatzat destino-aukeraketa egiteko edo horiek aldatzeko, baldintzak betetzeko, alegazioak egiteko eta merezimenduak baloratzeko.

Lehiatzaileek eskabidea aldatu ahal izango dute, destinoen hautaketa barne, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eta urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren oinarrietan araututakoaren arabera, 2026ko apirilaren 24ra arte, 2025eko abenduko ziklo honi dagokionez.

Destinoen hautaketa egiteko eta, hala badagokio, hautaketa hura aldatzeko, lekualdatze lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartu ahal izateko gaitu den aplikazio informatikoa erabiliko da, eta ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu beharko.

2025eko abenduko ziklo honetan, 2026ko apirilaren 24ra arte egindako destino-hautaketa hartuko da kontuan, aldez aurretik adierazitakoaren arabera.

2025eko abenduko ziklo honetan, prozesu orokorrean egindako eskabideak sartuko dira, baldin eta 2026ko apirilaren 24an gutxienez ziklo honetan eskainitako destinoetako bat badute. Beraz, destinoen hautaketa egin ez bada, hautaketarik eza hura zuzendu beharko da, eta zuzenketa hori egiteko erreferentziazko datara arteko epea egongo da, edo hamar eguneko epea, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 73. artikulutik eratorritako eskaeratik aurrera.

Bigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendaria,

JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala