Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2026ko martxoaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1378

IRAGARKIA, 2026ko martxoaren 13koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, argitara ematen duena «Abadiño-Azpeitia 1 eta 2 zirkuitu bikoitzeko 132 kV-eko linea elektrikoa, 27- 50 euskarrien artean eta Abadiño-Azpeitia 1en Bergara TArako S/I, Bergara eta Elgeta udalerrietan» izeneko proiektuari dagokion nahitaez desjabetzeko espedientean (20ATY 2026-8, 20ATY 2024-88 espedienteak) sartuta dauden lurzatien zerrenda, titularrei jakinarazpena egiteko, ezin izan baitzaie banakako jakinarazpena egin okupazioaren aurreko aktak egiteko egintzara ager daitezen.

Ezin izan zaienez jakinarazpena zuzenean egin, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan ezarritakoarekin, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen da «Abadiño-Azpeitia 1 eta 2 zirkuitu bikoitzeko 132 kV-eko linea elektrikoa, 27- 50 euskarrien artean eta Abadiño-Azpeitia 1en Bergara TArako S/I, Bergara eta Elgeta udalerrietan» izeneko proiektuak ukitzen dituen lurzatien zerrenda, titularrei jakinarazteko okupazioaren aurreko aktak egiteko egintzari lotutako zitazio-zedula, betiere Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legeak 52.2 artikuluan xedatutakoa betez.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Gipuzkoako Jarduneko lurralde-ordezkariaren 2025eko abenduaren 19ko Ebazpenaren bidez deklaratu zen proiektua onura publikokoa zela (2026ko urtarrilaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 10. zk.).

Aktak, berriz, Bergaran 2026ko apirilaren 27 eta 28an eta Elgetan maiatzaren 4 eta 5ean egingo dira, 09:00etatik aurrera.

Interesdun guztiak eta ukitutako ondasunen gaineko eskubide edo interesen baten titularrak diren pertsonak zuzenean agertu behar dira, edo behar den baimena duen ordezkariaren bidez; titulartasuna frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte (eskriturak, Jabetza Erregistroko informazio-oharrak edo bestelakoak), bai eta kontribuzioaren azken ordainagiria ere, eta haiekin agertu ahal izango dira finkaren errentaria (halakorik balego) eta peritu edo notario bat, egokitzat joz gero.

Desjabetzeko espedientean, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa izango da onuraduna.

Interesdunek Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan aztertu ahal izango dute espedientea (Easo kalea 10, 20006, Donostia).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egoteko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2026ko martxoaren 13a.

Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

ANTTON ARRIETA INSAUSTI.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala