
60. zk., 2026ko martxoaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (107 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
1376
EBAZPENA, 2026ko martxoaren 17koa, Giza Eskubideen, Memoriaren eta Bizikidetzaren sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria-egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko uztailaren 28ko 12/2016 Legearen bidez sortutako Balorazio Batzordea osatzen duten pertsonen nortasuna jakinarazteko dena.
Uztailaren 28ko 12/2016 Legeak, apirilaren 5eko 5/2019 Legearen bidez aldatuak, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimak aitortzeko eta biktima horiei ordaina emateko prozedura arautzen du, eta balorazio- eta proposamen-funtzioak izango dituen balorazio batzorde bat sortzen du 16. artikuluan.
Lege horren 17.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hauek izango dira Balorazio Batzordeko kideak:
Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendaria.
Giza eskubideen arloan eskumena duen idazkari nagusiak edo sailburuordeak izendatutako hiru pertsona. Horietako bat zuzenbide penalean espezializatutako legelaria izango da, beste batek esperientzia izango du biktimen arloan, eta hirugarrena historialari bat, legeak aipatzen duen denbora-testuinguruan aditua.
Lege honetan arautzen den gaian adituak diren hiru pertsona, giza eskubideen jarraipena egiteaz arduratzen den Eusko Legebiltzarreko Batzordeak izendatuak; horien artean, gizarte zibileko ordezkari bat egongo da.
Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeak izendatutako bi auzitegi-peritu eta psikologo bat, guztiak ere biktimen arloan esperientzia dutenak.
Batzordeko idazkaritza teknikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura dagoen pertsona batek izango du. Maila teknikoa izango du eta Zuzenbidean lizentziaduna izango da. Giza eskubideen arloan eskumena duen idazkari nagusiak edo sailburuordeak izendatuko du.
Ildo horretan, 12/2016 Legearen 17.3 artikuluak ezartzen duenez, Balorazio Batzordea osatzen duten kide titularren eta ordezkoen identitatea Giza Eskubideen arloan eskumena duen idazkari nagusiaren edo sailburuordearen ebazpen bidez jakinaraziko da, eta hori, Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 326/2024 Dekretuan ezarritakoaren arabera, Giza Eskubideen, Memoriaren eta Bizikidetzaren Sailburuordetzari dagokio.
Lege honen 17. artikuluan aipatzen diren pertsonak izendatu dituzte erakunde eta organoek, eta ondorioz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Uztailaren 28ko 12/2016 Legearen 17.1 artikuluan ezarritako Balorazio Batzordea osatzen duten kide titularren eta ordezkoen nortasuna argitaratzea. Hauek izango dira:
Titularra: Ainhoa Zugasti andrea, Giza Eskubideen eta Biktimei Laguntzeko zuzendaria.
Ordezkoa: Alberto Alonso jauna, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria.
Titularra: Jon Mirena Landa jauna, Zigor Zuzenbidean espezializatutako legelaria.
Ordezkoa: Enara Garro andrea, Zigor Zuzenbidean espezializatutako legelaria.
Titularra: Sabino Ormazabal jauna, biktimen arloko aditua.
Ordezkoa: Adrián Gurpegui jauna, biktimen arloko aditua.
Titularra: Luis Salas jauna, historialaria.
Ordezkoa: Jon Penche jauna, historialaria.
Titularra: Juana Balmaseda andrea, lege honek arautzen duen gaian aditua.
Ordezkoa: Felipe Gómez jauna, lege honetan arautzen den gaian aditua.
Titularra: Jaime Tapia jauna, lege honetan arautzen den gaian aditua.
Ordezkoa: Josu Oskoz jauna, lege honetan arautzen den gaian aditua.
Titularra: Francisco Etxebarria jauna, lege honek arautzen duen gaian aditua, gizarte zibilaren ordezkari gisa.
Ordezkoa: Miguel Ángel Navarro jauna, lege honek arautzen duen gaian aditua, gizarte zibilaren ordezkari gisa.
Titularra: Benito Morentin jauna, biktimen arloan esperientzia duen auzitegi-peritua.
Ordezkoa: Jaume Rosello jauna, biktimen arloan esperientzia duen auzitegi-peritua.
Ordezkoa: Arantza Albisu andrea, biktimen arloan esperientzia duen auzitegi-peritua.
Titularra: Victor Verano jauna, biktimen arloan esperientzia duen auzitegi-peritua.
Ordezkoa: Julia Lamas andrea, biktimen arloan esperientzia duen auzitegi-peritua.
Titularra: Gema Climent andrea, biktimen arloan esperientzia duen psikologoa.
Ordezkoa: Dánae Fernández andrea, biktimen arloan esperientzia duen psikologoa.
Idazkaritza Teknikoa: Nora Onaindia, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako teknikaria.
Kargua hutsik badago, kanpoan bada, gaixorik badago edo legezko beste arrazoiren bat gertatzen bada, Maite Gayk ordezkatuko du.
Bigarrena.– Indarrik gabe uztea Giza Eskubide, Memoria eta Bizikidetzaren sailburuordearen 2025eko uztailaren 4ko Ebazpenaren bidez (EHAA, 139. zk., 2025eko uztailaren 23koa) egindako Batzordeko kideen izendapena.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 17a.
Giza Eskubideen, Memoriaren eta Bizikidetzaren sailburuordea,
MARÍA ARRITOKIETA MARAÑÓN BASARTE.
RSS