
60. zk., 2026ko martxoaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (304 KB - 31 orri.)
- EPUB (269 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
1375
AGINDUA, 2026ko martxoaren 12koa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren «Auzolandegiak» programa arautu eta programaren 2026. urterako plazen deialdia egiten duena.
Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren 10.39 artikuluak xedatzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du gazte-politikaren arloan.
Halaber, Gazteriaren martxoaren 10eko 2/2022 Legearen 40. artikuluaren arabera, EAEko administrazio publikoek sustatuko dute, beren eskumenen esparruan, gazteek boluntariotza-jardueretan parte hartzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 2. artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila da Administrazio Orokorraren egitura osatzen duen sailetako bat.
Ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailari dagozkio, besteak beste, gazteei eta emantzipazioari buruzko egitekoak eta jardun-arloak.
Ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, iraungitako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Politiketako Sailburuordetzako organo eta unitateek eta Lehendakaritzako lehengo egiturako Gazteria Zuzendaritzak osatuko dute lehen aipatutako saila.
Bestalde, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 320/2024 Dekretuaren 14.2 artikuluak zehazten duenez, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetzaren mende dago Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritza.
«Auzolandegiak» programa bi deialdik osatzen dute. Lehenengoak Euskadin egingo diren gazte-auzolandegietako proiektuak hautatzeko oinarriak arautzen ditu eta horretarako deialdia egiten du; bigarrenak, berriz, Euskadiko gazteek beste lurralde batzuetako auzolandegietan parte hartu ahal izateko deialdia egiten du eta izena emateko oinarriak arautzen ditu.
Arau-esparru horretatik abiatuta, eta jardun-arlo horretan inplikatuta dauden erakundeen eskumenak errespetatuz, Eusko Jaurlaritzak gazte-auzolandegien programa bat kudeatzen du Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzaren bitartez.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren «Auzolandegiak» programa arautzea eta programaren 2026. urterako plazen deialdia egitea, agindu honen I. eranskinean aurreikusitakoaren arabera.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren agindu honek administrazio-bidea amaitzen du eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo horri, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 12a.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.
I. ERANSKINA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN «AUZOLANDEGIAK» PROGRAMAREN 2026. URTERAKO PLAZEN DEIALDIA
OINARRIAK
Lehenengoa.– Xedea.
Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren «Auzolandegiak» programa arautzea eta programaren 2026. urterako plazen deialdia egitea.
Bigarrena.– Definizioa.
1.– Hona gazte-auzolandegitzat zer hartzen den: hainbat jatorritako gazteen talde batek beren borondatez eta eskuzabaltasunez konpromisoa hartzen dute gizarte-proiekzioko proiektu bat eta jarduera osagarriak garatzeko, denbora-tarte jakin batean. Proiektua bitarteko bat da balio hauek sustatzeko: bizikidetza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea eta kultura arteko ikaskuntza, besteak beste.
2.– Gazte-auzolandegietan parte hartzen duten pertsonek ostatua eta mantenu osoa izango dute.
3.– Deialdi honetan eskaini diren gazte-auzolandegietan parte hartzen duten pertsonek asegurua izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta INJUVEk adostutako istripu-aseguruen eta erantzukizun zibileko aseguruen kontratuetan erabakitako baldintzetan.
4.– Euskadiko auzolandegietan, auzolandegi bakoitzeko arauak eta protokoloak bete beharko dituzte parte-hartzaileek.
5.– Beste autonomia-erkidego batzuek edo Nazioarteko Boluntariotza Zerbitzuak antolatutako gazte-auzolandegietan (autonomia-erkidegoen eta Nazioarteko Boluntariotza Zerbitzuen arauen arabera antolatuko direla), Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritza bitartekaria izango da gazteen eta autonomia-erkidegoaren edo entitate antolatzailearen artean. Gainera, alderdi hauek ez dira izango Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzaren erantzukizuna: behin betiko onarpena, data-aldaketa, txandak bertan behera uztea, ostatua, mantenua, lan-orduak, denbora librearen antolaketa edo kuota itzultzea. Beste autonomia-erkidego batzuetako edo atzerriko auzolandegietara joaten diren pertsonek auzolandegietara sartzeko eta bertan egoteko betekizun, arau eta protokoloak bete beharko dituzte. Horrek gastu gehigarria ekar badezake eta harrera-erakundeak gastu hori bere gain hartzen ez badu, interesdunaren kontura izango da.
6.– Gazte-auzolandegiaren tokiraino lekualdatzea parte-hartzaileen kontura izango da. Halaber, parte-hartzaileen erantzukizuna izango da, nazionalitatea kontuan hartuta, gazte-auzolandegiaren atzerriko herrialdean sartzeko behar diren agiri guztiak eskuratzea.
7.– Deialdi honen parte-hartzaileek gazte-auzolandegi batean baino gehiagotan parte hartu ahal izango dute, beti ere plaza bat edo gehiago Euskal Autonomia Erkidegoko auzolandegietan bada. Horretarako, agindu honetan ezarritako prozedura beteko da, eta izena emateko eskatutako agiriak bitarteko elektronikoen bidez bidali beharko zaizkio Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzari, kuota ordaindu eta gero.
Hirugarrena.– Eskainitako plazei buruzko informazioa.
1.– Deialdi honetan eskainitako gazte-auzolandegiak Euskal Autonomia Erkidegoan, estatuko beste autonomia-erkidego batzuetan eta, ahal izanez gero, beste herrialde batzuetan egingo dira.
Adingabeei, Euskal Autonomia Erkidegoko eta beste erkidego batzuetako auzolandegietan eskainiko zaizkie plazak.
Bi leku hauetan kontsulta daitezke eskainitako plazak: https://www.gazteaukera.euskadi.eus atarian eta Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastian kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
2.– Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen diren eta nazioartekoak ez diren gazte-auzolandegietan eskainitako plazen % 10 aniztasun funtzionala duten pertsonentzat gordeko dira, auzolandegiaren jarduera motaren arabera.
3.– Aniztasun funtzionala duten pertsonek laguntzaile bat izango dute gazte-auzolandegian dauden bitartean.
4.– Eskainitako plazen zerrenda aldatu egingo da eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera, plazak erreserbatu ahala kenduko direlako eta plaza gehiago eskain daitezkeelako.
5.– Hiru leku hauetan kontsulta daiteke «Auzolandegiak» programari buruzko informazioa: https://www.gazteaukera.euskadi.eus atarian, Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Informazio Zerbitzuetan eta Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastian kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Laugarrena.– Plaza lortzeko betekizunak.
Betekizun hauek bete behar dira deialdi honen arabera plaza lortzeko gazte-auzolandegi batean:
a) Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baino lehen.
b) Europar Batasunekoak ez diren pertsonen kasuan, dagokien bizileku-baimena izatea eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baino lehen. Europar Batasunekoak ez diren eta bizileku-baimenik ez duten pertsonek Euskal Autonomia Erkidegoko auzolandegietan baino ezin izango dute parte hartu.
c) Eskatutako gazte-auzolandegian parte hartu ahal izateko adierazitako adina izatea auzolandegia hasten den egunean eta auzolandegi guztian zehar.
d) Eskaera egiten denean emantzipatu gabe dauden eta 16 urte baino gehiago duten gazteen kasuan, guraso-ahala edo tutoretza duen pertsonaren adostasuna izatea; 16 urtetik beherakoen kasuan, guraso-ahala edo tutoretza duenaren berariazko baimena izatea.
Adingabearen gurasoak epai judizial irmo baten bidez bananduta edo dibortziatuta badaude, horren berri jasoko da izena emateko eskaeran, eta epai irmoa beteko da, izena emateko prozedura osoan eta adingabea auzolandegian dagoen bitartean. Epai irmorik gabeko banantze- edo dibortzio-prozesuen kasuan, behin-behineko akordioa bete beharko da.
e) Eskaera eta izen-ematea adierazitako garaian eta moduan eginda izatea.
f) «Auzolandegiak» programan izena emateko kuota ordainduta izatea.
g) VII. eranskinean agertzen den osasun-fitxa beteta izatea.
h) Aniztasun funtzionala duten pertsonen kasuan, desgaitasun-ziurtagiria aurkeztuta eta VIII. eranskinean agertzen den informazio pertsonalaren fitxa beteta izatea.
i) Adingabeekin harremana izatea eskatzen duten jarduerak dituzten gazte-auzolandegien kasuan, sexu-delituengatiko kondenarik ez izatea. Hori egiaztatzeko, Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, edo, atzerritarren kasuan, haren jatorrizko herrialdeak emandako pareko agiria. Halakorik existitzen ez bada, aurrekari penalen egiaztagiria aurkeztu beharko da, zeinetan ezin izango baita jaso sexu-delituei buruzkorik.
j) Ezin izango dute izena eman azken hiru deialdietako batean plaza bat esleitu eta auzolandegira joan ez diren pertsonek, aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzari uko egin diotela jakinarazi dioten pertsonen kasuan izan ezik. Era berean, ezingo dute Euskadiko auzolandegietan parte hartu 2025eko edizioan kanporatuak izan ziren pertsonek.
k) Aniztasun funtzionala duten pertsonek betetzeko plazak Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden gazteentzat gordetzen dira.
Bosgarrena.– Aurreinskripzio-eskaerak eta plaza eskatzeko eskaerak aurkezteko epea.
Gazte-auzolandegietan parte hartzeko interesa duten pertsona guztiek telematikoki egin beharko dute aurreinskripzio-eskaera. Eskaerak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikoko bitartekoak erabili beharko dira. Hemen dago zehaztuta zein diren bitarteko horiek: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Ordezkari baten bidez ere egin ahal izango dira izapideak elektronikoki. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro elektronikoan eman beharko du izena ordezkariak, hemen: https://www.euskadi.eus/ordezkariak
Seigarrena.– Eskaerak izapidetzea.
Hiru prozedura erabiliko dira eskaerak izapidetzeko: Euskadiko eta Estatuko auzolandegietarako txanda irekia, atzerriko auzolandegietarako txanda irekia eta aniztasun funtzionala duten pertsonen txanda.
1.– Euskadiko eta Estatuko auzolandegietarako txanda irekia.
1.1.– Aurreinskripzio-eskaera.
Auzolandegietan parte hartzeko interesa duten pertsonek telematikoki egin beharko dute aurreinskripzio-eskaera, https://www.gazteaukera.euskadi.eus atariko auzolandegiei buruzko atalean eta https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0125609 atarian dagoen formularioa erabiliz. Hori egin ostean, aurreinskripzio horren erreferentzia bat esleituko zaie. Interesdun bakoitzak aurreinskripzio-eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du. Formularioa betetzean okerren bat egonez gero, izangaia Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzarekin jarri beharko da harremanetan.
Aurreinskripzio-eskaerak baliogabetuko dira baldin eta pertsona batek eskaera bat baino gehiago egin duela antzematen bada, eskaerak behar bezala beteta ez badaude edo eskatzaileek gazte-auzolandegietan plaza lortzeko betekizunak betetzen ez badituzte deialdi honen arabera.
Aurreinskripzio-eskaera egiteko unean adin nagusikoak edo legez emantzipatutako 16 urtetik gorakoak ez diren pertsonek eskatzailearen aitaren/amaren/tutorearen adostasuna edo baimena aurkeztu beharko dute (VI. eranskina), laugarren oinarriaren d) apartatuan dagokionaren arabera.
1.2.– Zozketa.
Jasotako aurreinskripzio-eskaerak egiaztatu ondoren, aurreinskripzioa egin dutenen zerrenda argitaratuko da, zozketarako esleitutako zenbakia zehaztuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa). Aurreinskripzioa egin duten pertsonek mezu elektroniko bat jasoko dute (iragarki-taularako sarbidea jakinarazteko), baita SMS pertsonalizatu bat ere (esleitutako zenbakia jakinarazteko).
Jasotako eta egiaztatutako aurreinskripzio guztien arteko zozketa egingo da, notarioaren aurrean.
Zozketan zenbaki bat aterako da, eta zenbaki horretatik aurrera hasiko da eskatzaile bakoitzari egun eta ordu bat ematen, aplikazioan sartu eta gazte-auzolandegia hauta dezaten, https://www.gazteaukera.euskadi.eus helbidean sartuta.
Zozketan ateratako zenbakia duena izango da lehenengoa auzolandegia hautatzen, eta hortik aurrerakoei emango zaie aukera, ondoz ondo, deialdian eskainitako plazen bikoitza gehi beste berrogei osatu arte.
Eskainitako plazen bikoitza baino aurreinskripzio-eskaera gehiago egonez gero, zozketan aplikazioan sartzeko txanda lortzen ez dutenek ezin izango dute deialdi honetan izena eman, artikulu honetako 1.3 eta 1.4 puntuetan aurreikusitako epealdietan izan ezik.
Deialdian eskainitako plazak aurreinskripzio-eskaerak baino gehiago izanez gero, eskaera guztiei emango zaie aplikazioan sartzeko txanda.
Zozketa egin ondoren hitzordua lortu duten eskatzaile guztiek mezu elektroniko bat eta SMS bat jasoko dituzte. Horien bidez, lortutako hitzordu-hurrenkeraren berri emango zaie, baita gazte-auzolandegia hautatzeko eta izena emateko eguna eta ordua ere. Informazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean ere egongo da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.
Zozketaren emaitza, esleitutako eguna eta ordua zehaztuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan argitaratuko da, eta Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzan ere kontsultatu ahal izango da (Donostia-San Sebastian kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
1.3.– Izen-ematea edo inskripzioa.
Esleitutako eguna eta ordua aintzat hartuta, aplikazioan sartu beharko da (https://www.gazteaukera.euskadi.eus bidez) une horretan eskuragarri dauden plazen artean bat hautatzeko. Denbora-tarte nahikoa egongo da plaza hautatzeko eta horretan izena emateko. Denbora agortu eta plaza hautatu ez bada, galdu egingo dira bai txanda, bai izena emateko aukera.
Gazte-auzolandegia hautatzen hasi aurretik, eskatzaileak bere lehentasunen arabera antolatuta izan beharko ditu aukerak; izan ere, eskatzaile bakoitzak denbora-muga bat izango du, eta plazak agortu egiten dira.
Plaza hautatu ondoren, titularra inskribatuta geratuko da.
Plaza bat eskatzen denean, kendu egingo da eskuragarri dauden plazen artetik, izena emateko kuota ordaintzeko epeak iraun bitartean.
Zozketan esleitutako egun eta orduan izena ematen ez duten eskatzaileek txanda galduko dute.
Baldin eta izena emateko epean Euskadiko gazteentzat esleitutako plazaren bat libre geratzen bada, aurreinskripzioa egin baina izena emateko eguna eta ordua lortu ez duten pertsonek epe gehigarri bat izango dute aplikazioan sartu eta plaza bat lortzeko plazaren bat libre duten auzolandegietan. Gazteaukeran jakinaraziko da zein egun eta ordutan hasi eta amaituko den epe hori.
Plazak agortzen direnean, https://www.gazteaukera.euskadi.eus webgunean jakinaraziko da, eta izena emateko prozesua itxiko da.
1.4.– Bete gabeko plazak (bigarren aukerako fasea).
Izena emateko epea amaitutakoan, plaza hutsik geratuz gero, https://www.gazteaukera.euskadi.eus webgunean jakinaraziko da, eta denbora-tarte bat utziko da interesdunek plaza erreserbatu ahal izan dezaten, horretarako adieraziko den telefono-zenbakira deituta. Bigarren aukerako fase honetan, autonomia-erkidego guztietan hutsik geratu diren plazak eskainiko dira. Aurreinskripzioa egin arren plazarik lortu ez duten guztiek izango dute parte hartzeko aukera. Plazak erreserbatu ahala, zerrendatik kentzen joango dira.
Ezarritako epearen barruan aurreinskripzio-eskaera egin ez zutenek ere izango dute aurreinskripzioa egiteko aukera. Horretarako, aurreinskripzio-formularioa bete beharko dute (https://www.gazteaukera.euskadi.eus bidez), eta agiriak erantsi (7. artikulua). Behin informazioa beteta, aurreko paragrafoan aipatutako telefono-zenbakira deitu beharko dute plaza erreserbatzeko.
2.– Atzerriko auzolandegietarako txanda irekia.
Atzerriko gazte-auzolandegietan parte hartu nahi dutenak nazioarteko auzolandegiak hautatzeko aplikaziora sartu beharko dira Gazteaukeraren webgunearen bidez (https://www.gazteaukera.euskadi.eus). Interesdunek hiru auzolandegi hautatu ahal izango dituzte gehienez, lehentasun-ordena zehaztuta.
Lehentasun-ordenari jarraikiz, plazarik dagoen ala ez dagoen galdetuko zaie nazioarteko entitateei. Auzolandegi batean plaza hutsik ez badago, automatikoki egingo da eskaera hurrengo aukerarako.
Eskaera bidaltzeak ez du esan nahi auzolandegian izena eman denik, eta nazioarteko entitateak hautagaia onartu duenean bakarrik geratuko da inskribatuta pertsona hori. Ondoren, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritza harremanetan jarriko da gaztearekin, ordainketa egin dezan, agindu honen 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Nazioarteko entitateek onartutako eskaerak egin dituzten pertsonak Gazteaukeraren bidez erregistratu beharko dira, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzak adierazitako aplikazioan eta epean, 7.2 eta 7.3 artikuluetako datuak egiaztatu ahal izateko.
Nazioarteko auzolandegietan parte hartu ahal izateko, 18 urte baino gehiago izan behar da auzolandegiaren hasieran.
3.– Aniztasun funtzionala duten pertsonentzako txanda.
3.1.– Plaza-eskaera.
Aniztasun funtzionala izan eta gazte-auzolandegietan parte hartzeko interesa duten pertsonek telematikoki egin beharko dute aurreinskripzio-eskaera, https://www.gazteaukera.euskadi.eus atariko gazte-auzolandegiei buruzko atalean eta https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0125609 atarian dagoen formularioa erabiliz. Hori egin ostean, aurreinskripzio horren erreferentzia bat esleituko zaie. Aniztasun funtzionala duten pertsonek plazak dituzten auzolandegi zehatzetako bat hautatu beharko dute.
Interesdun bakoitzak aurreinskripzio-eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du. Formularioa betetzean okerren bat egonez gero, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzarekin jarri beharko da harremanetan.
Aurreinskripzio-eskaerak baliogabetuko dira baldin eta pertsona batek eskaera bat baino gehiago egin duela antzematen bada, eskaerak behar bezala beteta ez badaude edo eskatzaileek gazte-auzolandegietan plaza lortzeko betekizunak betetzen ez badituzte deialdi honen arabera.
Aurreinskripzio-eskaera egiteko unean adin nagusikoak edo legez emantzipatutako 16 urtetik gorakoak ez diren pertsonek eskatzailearen aitaren/amaren/tutorearen adostasuna edo berariazko baimena aurkeztu beharko dute (VI. eranskina), laugarren oinarriaren d) apartatuan dagokionaren arabera.
3.2.– Zozketa eta plazaren erreserba.
Jasotako aurreinskripzio-eskaerak egiaztatu ondoren, aniztasun funtzionala duen pertsona batek edo bik baino ez badute eskatu auzolandegi eta txanda zehatz bat, zuzenean erreserbatuko zaie plaza, eskaerak egiteko epea amaitu ondoren.
Auzolandegiren baterako plaza baino eskaera gehiago dagoenean baino ez da egingo da zozketa. Zozketa bidez zehaztuko da zer ordenatan igaroko diren aurreinskripzio-eskaerak hautatutako auzolandegian inskribatuta egotera. Aurreinskripzioa egin dutenen zerrenda, zozketarako esleitutako zenbakia eta eskatutako auzolandegia zehaztuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan argitaratuko da (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa). Aurreinskripzioa egin duten pertsonek mezu elektroniko bat jasoko dute (iragarki-taularako sarbidea jakinarazteko), baita SMS pertsonalizatu bat ere (zozketan esleitutako zenbakia jakinarazteko).
Aniztasun funtzionala duten pertsonentzat erreserbatutako plazak hutsik geratuz gero, beste auzolandegi batean izena eman baina nahi zuten plaza lortu ez zutenei eskainiko zaizkie. Plaza huts horiek esleitzeko, zozketaren ondoren emandako ordenari jarraituko zaio. Plazak agortzen direnean edo eskatzaile guztiei eman zaienean plaza hautatzeko aukera, https://www.gazteaukera.euskadi.eus webgunean jakinaraziko da, eta izena emateko prozesua itxiko da.
Bigarren aukerako fasean, aniztasun funtzionala izan eta ezarritako epearen barruan aurreinskripzio-eskaera egin ez zuten pertsonek ere izango dute aurreinskripzioa egiteko aukera, baldin eta plaza hutsak badaude aniztasun funtzionala duten pertsonentzako plazak dituzten Euskadiko auzolandegietan eta horietan parte hartu nahi badute. Horretarako, aurreinskripzio-formularioa bete beharko dute (https://www.gazteaukera.euskadi.eus bidez), eta agiriak erantsi (7. art.). Behin informazioa beteta, telefono-zenbaki batera deitu beharko dute plaza erreserbatzeko. Estatu mailako auzolandegietan, aniztasun funtzionala duten pertsonen kopurua ezin izango da % 10 baino handiagoa izan.
Zazpigarrena.– Izen-emateak izapidetzea.
1.– Izena emateko kuota ordaintzea.
Eskaera txanda irekian egin duten interesdunek izena emateko kuota ordaindu beharko dute, eta ordainagiria aurkeztu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» ataletik (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta), bi egun naturaleko epean, plaza hautatu eta hurrengo egunetik aurrera. Kuota ordaindu ondoren, eskatzailearen izenean erreserbatuta egongo da plaza.
Nazioarteko auzolandegien kasuan, bi egun naturaleko epean egin beharko da ordainketa, plazaren erreserba egiaztatzen denetik aurrera, eta plaza erreserbatuko da Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzak adierazitako aplikazioan erregistratu ondoren.
Aniztasun funtzionala duten pertsonen kasuan, bi egun naturaleko epean egin beharko da ordainketa, plazaren erreserba egiaztatzen denetik eta eskatutako agiriak, «Nire karpeta» atalaren bidez, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzari aurkezten zaizkionetik aurrera.
Euskadin eta nazioarteko auzolandegietan, 110 euroko kuota ezarriko da, halaxe baitago ezarrita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programan izena emateko kuotaren prezio publikoa ezartzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko apirilaren 1eko Aginduan.
Gainerako autonomia-erkidegoetan, bakoitzean indarrean dagoen izena emateko kuota ordaindu beharko da.
Atzerriko gazte-auzolandegi batzuek ordainketa gehigarria ezartzen dute (kuota gehigarria). Horiek ez dagozkio Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioari, eta eskudirutan ordaindu beharko dute boluntarioek auzolandegira heltzen diren lehenengo jarduera-egunean.
2.– Izena emateko beharrezko agiriak.
Izena eman eta bi eguneko epean bidali beharko dira agiri hauek Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzara, «Nire karpeta» atalaren bidez:
a) Izena emateko kuotaren ordainagiria.
b) Guraso-ahala edo tutoretza duenaren adostasuna, emantzipatu gabeko 16 urtetik gorako pertsonen kasuan, edo guraso-ahala edo tutoretza duenaren berariazko baimena, 16 urtetik beherakoen kasuan.
c) Parte-hartzailearen osasun-fitxa.
d) Behar izanez gero, aniztasun funtzionalaren ziurtagiriaren kopia.
e) Aniztasun funtzionala duten pertsonek, osasun-txartelaren kopia.
f) Aniztasun funtzionala duten pertsonek, informazio pertsonalaren fitxa, beteta.
g) AIZik ez daukaten atzerritarrek, pasaportearen kopia.
h) Europar Batasunekoak ez diren pertsonek, pasaportearen kopia.
i) Atzerritarrek, adingabeekin harremana izatea eskatzen duten jarduerak dituzten gazte-auzolandegien kasuan, sexu-delituengatiko kondenarik ez duela ziurtatzeko Sexu-delitugileen Erregistro Zentralak ematen duen ziurtagiriaren pareko agiria, haien jatorrizko herrialdeak emana. Halakorik existitzen ez bada, aurrekari penalen egiaztagiria aurkeztu beharko da, zeinetan ezin izango baita jaso sexu-delituei buruzkorik.
3.– Organo instrukzio-egileak ofizioz kontsultatu ahal izango ditu nortasun-datuak (NANa, AIZa), salbu eta interesdunak edo haren ordezkariak, aurreinskripzioa egiteko unean adin txikiko direnen kasuan, horren aurka egiten badu modu arrazoituan. Aurka eginez gero, onuradunak aurkeztu beharko ditu dagozkion ziurtagiri eguneratuak. Errolda historikoa, egoitzari buruzko datuak eta Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa kontsultatzeko, hala badagokio, aldez aurreko baimena beharko da. Aurka eginez gero, agiriak aurkeztu beharko dira, Auzolandegiak 2026 programaren deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren emandako agiriak, hain zuzen ere.
4.– Izen-emateak ezeztatzea.
Kasu hauetan baliogabetuko dira izen-emateak:
– Aurreinskripzio-eskaeraren formularioan emandako datuak ez badatoz bat identifikazio-datuekin.
– Izena emateko kuota ordaindu ez bada ordaintzeko epea igaro aurretik.
– Eskatutako agiriak aurkezteko epea igarota horiek aurkeztu ez badira, edo interesdunak berariaz eta idatziz eskatu badu.
– Ez bada parte-hartzailearen osasun-fitxa aurkeztu, edo, aniztasun funtzionala duten pertsonen kasuan, informazio pertsonalaren fitxa.
– Nazioarteko auzolandegietan, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzak aplikazioan izena emateko eskaera egin ondoren, izen-emate hori egiten ez bada, edo, datuak egiaztatu ondoren, plazaren esleipenduna izateko baldintzak betetzen ez badira.
Zortzigarrena.– Eskaeretako akatsak zuzentzea.
Izena emateko eskaeraren izapideak onartzeko eskatzen diren agiri batzuk falta direla edo horietan forma-akatsak daudela ikusiz gero, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari, huts-egitea konpondu edo aginduzko agiriak aurkez ditzan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta), eta jakinaraziko zaio ezen, hala egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela edo izapideak egiteko eskubidea galdu duela ulertuko dela; betiere, hartarako, aldez aurretik ebazpen bat emango da.
Bederatzigarrena.– Plazak behin betiko esleitzea.
1.– Agindu honen 7.2 eta 7.3 artikuluetan ezarritako agiriak Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzan badaude, eskatutako plaza esleituko da. Interesdunari berariaz jakinarazteaz gain –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta)– Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren ebazpen batekin ere emango da jakitera plazen esleipena, gehienez sei hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan argitaratu (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-eletronikoa) eta hurrengo egunetik aurrera.
2.– Aginduak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
3.– Plaza esleituta duten pertsonek gazte-auzolandegira ez joatea erabakitzen badute, Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzari jakinarazi beharko diote lehenbailehen, «Nire karpeta» atalaren bidez.
Hamargarrena.– Deialdiaren izapidetzearen inguruko argitalpenak zer bitartekoren bidez egingo diren adieraztea.
Hemen egingo dira deialdi honen izapidetzearen inguruko argitalpenak: https://www.gazteaukera.euskadi.eus atarian, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan eta Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzaren iragarki-oholetan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Hamaikagarrena.– Plazari uko egitea eta izena emateko kuota itzultzea.
1.– Parte-hartzaileak edozein unetan egin diezaioke uko plazari, gazte-auzolandegia hasi aurretik. Horretarako, uko egiteko formularioa bete eta elektronikoki sinatu beharko du, eta espedienteari erantsi, «Nire karpeta» atalaren bidez (ikusi IV. eranskina).
2.– Gainera, kuota itzultzeko eskubidea badu, dagokion formularioa bete, elektronikoki sinatu eta espedientera erantsi beharko du, «Nire karpeta» atalaren bidez (ikusi V. eranskina).
3.– Euskal Autonomia Erkidegoko eta atzerriko gazte-auzolandegietan izena emateari dagokion prezio publikoa itzultzeko, irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuak onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoei buruzko Legearen testu bateginaren 34.6 artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio. Hau da, kasuan kasuko zenbatekoa itzuliko da, prezio publikoa ordaindu behar duen pertsonari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, jarduera egiten ez denean edo zerbitzua ematen ez denean, deialdi honetan ezarritako gainerako betekizunak betetzen badira.
4.– Parte ez hartzeko arrazoia administrazioari egotzi ezin zaionean, alderdi hauek egiaztatu beharko dira:
4.1.– Gazte-auzolandegian parte hartzea eragozten duen arrazoia hauetakoren bat izatea:
a) Gazte-auzolandegira joatea eragozten dion gaixotasun edo istripuren bat izatea gazteak.
b) Odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailara arteko senide bat gaixorik egotea edo hiltzea.
c) Beste ezinbesteko kausa batzuk, behar bezala justifikatuta.
4.2.– Ordainketa egin behar duen pertsonari egozteko moduko arrazoitzat joko dira (eta, ondorioz, ez zaio kuotarik itzuliko) 7. oinarriko 2. eta 3. puntuetan eskatutako agiriak epez kanpo bidali izana edo agiriak bidali ez izana, lanpostu bat lortu izana, eskola-emaitza txarrak lortu izana edo auzolandegiaren data berean egingo den beste jarduera-programaren batean plaza eskuratu izana.
4.3.– Auzolandegia hasi aurretik, gazte-auzolandegiko plazari uko egiteko orria aurkeztea (agindu honen IV. eranskina), beteta eta elektronikoki sinatuta, Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariari, «Nire karpeta» atalaren bidez.
Helbide honetan eskuratu daiteke uko egiteko orria: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0125609.
4.4.– Kuota itzultzea eskatu nahi duen pertsonak agiri hauek ere aurkeztu beharko ditu, «Nire karpeta» atalaren bidez, 2026ko irailaren 30a baino lehen:
a) Kuota itzultzeko eskaera-orria (agindu honen V. eranskina), beteta.
b) Gazte-auzolandegian parte hartzea eragozten duen inguruabarraren justifikazio fede-emailea, hala badagokio, dagokion organismo publikoak egindako ziurtagiriaren bidez.
c) Prozedura honetako organo instrukzio-egileak hirugarrenaren datuak kontsultatu ahal izango ditu informazio hori organo-instrukzio egilearen artxiboetan badago, salbu eta interesdunak aurka egin eta baimenik ematen ez badu. Aurka eginez gero, hirugarrenaren (gazte-auzolandegian izena emandako pertsonaren) datuen alta-orria aurkeztu beharko da, behar bezala beteta eta elektronikoki sinatuta; helbide honetan eskuratu daiteke: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak/
Kuota itzultzeko eskaera-orria eta hirugarrenaren datuen alta-orria www.euskadi.eus/zerbitzuak/0125609 helbidean eskuratu daitezke, eta «Nire karpeta» atalaren bidez erantsi beharko dira.
5.– Gaztea gazte-auzolandegian parte hartzen hasi ondoren, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan baino ez da itzuliko kuota. Kasu horietan, parte hartu ez den egunei dagokien zenbateko proportzionala itzuliko da. Egun horiek auzolandegiaren txandaren iraupenaren % 50 izan behar dira gutxienez.
6.– Kuota itzultzeko eskaerak Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariak ebatziko ditu, bi hilabeteko epean (2 hilabete), aurkezten diren egunetik aurrera.
7.– Estatuko beste autonomia-erkidego batzuetako gazte-auzolandegietan izena emateko ordaindutako zenbatekoak itzultzeko, hala izanez gero, autonomia-erkidego horietan kuotak erregulatzeko arauetan ezarritakoa beteko da.
8.– Nazioarteko auzolandegietan, kuota ez da itzuliko, baldin eta, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzak adierazitako aplikazioan erregistratzeko eskatuta, erregistroa egiten ez bada, ezeztatu egingo baita aurrez onartutako auzolandegiko partaidetza.
Hamabigarrena.– Jarduera bertan behera uztea.
Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzak bertan behera utz dezake Euskal Autonomia Erkidegoan egin behar zen gazte-auzolandegi bat, beharrezkotzat jotzen badu ikuspuntu teknikoan eta aukeran oinarrituta. Horretarako, Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariak aldez aurretik emandako aldeko ebazpena behar da.
Kasu horretan, beste auzolandegi batera bideratu ahal izango dituzte bertan behera utzitako auzolandegian izena emanda zuten pertsonak, baldin eta aukera hori badago eta borondatez hori onesten badute. Horrela ez bada, izena emateko kuota itzultzeko eskubidea izango dute. Hala ere, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, «Nire karpeta» atalaren bidez, 2026ko irailaren 30a baino lehen:
a) Kuota itzultzeko eskaera-orria (agindu honen V. eranskina), beteta eta elektronikoki sinatuta.
b) Prozedura honetako organo instrukzio-egileak hirugarrenaren datuak kontsultatu ahal izango ditu, salbu eta interesdunak aurka egin eta baimenik ematen ez badu. Aurka eginez gero, hirugarrenaren (gazte-auzolandegian izena emandako pertsonaren) datuen alta-orria aurkeztu beharko da, behar bezala beteta eta sinatuta; helbide honetan eskuratu daiteke: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak/
Kuota itzultzeko eskaera-orria eta hirugarrenaren datuen alta-orria «Nire karpeta» atalean eskuratu daitezke.
Hamahirugarrena.– Datu pertsonalen tratamendua.
Zure datu pertsonalak tratatu egingo dira eta tratamendu-jarduera honetan sartuko dira: Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak.
Arduraduna: Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritza; Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila.
Helburua: Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programetako eskatzaileen datuak kudeatzea. Gazteriaren webgunean eta sare sozialetan irudiak eta bideoak zabaltzeko baimena eskatzen da.
Legitimazioa:
Interesduna ados dago.
Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko.
Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko.
Hartzaileak:
Gazteria arloan eskumenak dituzten beste autonomia-erkidego batzuetako organoak.
Gazteria-proiektuen titular diren lankidetza-entitateak.
Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere (www.euskadi.eus/zerbitzuak/10842/).
Informazio gehigarria: Gure webgunean kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua: www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/103700-capa2-eu.shtml
Araudia:
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
II. ERANSKINA
AUZOLANDEGIAK 2026 PROGRAMAREN AURREINSKRIPZIO-ESKAERA
Agiri hau ez da bete behar; telematikoki egingo da eskaera.
1.– Identifikatu.
Eskatzailearen datuak.
Espediente honen pertsona/entitate interesdun moduan jarduten dut / Honen ordezkari moduan jarduten dut:...
Identifikazio-agiria (NANa edo AIZa), Zenbakia*, Izena*, Lehenengo abizena*, Bigarren abizena*, Sexua*.
Jakinarazpenetarako datuak.
Jakinarazpen eta komunikazioak hona bidaliko dira: Espedientea izapidetu bitartean Administrazioak bidalitako jakinarazpenak honi zuzenduko zaizkio:
Jakinarazpen eta komunikazioetarako bidea*:
Elektronikoa: «Nire karpeta» ataleko jakinarazpen eta komunikazioen postontzira bidaliko dira. Bertan sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat behar da. Bide elektronikoari buruzko oharra: Jakinarazpen elektronikora sartzen ez bazara, jakinarazitzat emango da 10 egun naturaleko epean, «Nire karpeta» atalean eskuragarri jartzen denetik aurrera. Epe hori igarotakoan, jakinarazpenari uko egiten diozula ulertuko da, eta hala jasoko da espedientean. Izapidea egintzat joko da, eta administrazioak aurrera jarraituko du prozedurarekin.
Abisuak jasotzeko datuak: «Nire karpeta» atalean jakinarazpen edo komunikazioren bat duzunean, abisu bat bidaliko dizugu posta elektronikora eta telefono mugikorrera. Helbide elektronikoa*, Berretsi helbide elektronikoa, Telefono mugikorra.
Komunikazioetarako hizkuntza*: Mezu elektroniko eta abisu-mezu bidezko jakinarazpen eta komunikazioak zuk aukeratutako hizkuntzan bidaliko dizkizugu: Euskaraz/Gaztelaniaz.
Datuak erabiltzeko baimena:
Komunikazio eta abisuetarako nire datuak, oro har, Eusko Jaurlaritzako sailekin eta organismoekin ditudan harremanetan erabiltzea nahi dut. Bai/Ez.
Komunikazio eta abisuetarako nire datuak esklusiboki espediente hau kudeatzeko erabiltzea nahi dut. Bai/Ez.
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.
Zure datu pertsonalak tratatu egingo dira eta tratamendu-jarduera honetan sartuko dira: Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak.
Arduraduna: Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritza; Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila.
Helburua: Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programetako eskatzaileen datuak kudeatzea. Gazteriaren webgunean eta sare sozialetan irudiak eta bideoak zabaltzeko baimena eskatzen da.
Legitimazioa:
Interesduna ados dago.
Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko.
Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko.
Hartzaileak:
Gazteria arloan eskumenak dituzten beste autonomia-erkidego batzuetako organoak.
Gazteria-proiektuen titular diren lankidetza-entitateak.
Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere (www.euskadi.eus/zerbitzuak/10842/).
Informazio gehigarria: Gure webgunean kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua: www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/103700-capa2-eu.shtml
Araudia:
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES)
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf)
2.– Datuak bete.
Eskatzailearen beste datu batzuk.
Jaiotze-datuak: jaioteguna*.
Harremanetarako datuak: Telefono finkoa, Telefono mugikorra*, Helbide elektronikoa*.
Bizilekuaren datuak: posta-kodea*, Probintzia*, Udalerria*, Herria*, Helbidea*, Zenbakia*, Solairua, Letra.
Larrialdietarako harremanetarako pertsona: Izen-abizenak*, Eskatzailearekiko harremana*, Harremanetarako telefonoa 1*, Harremanetarako telefonoa 2.
Aniztasun funtzionalari buruzko informazioa.
Ba al du aniztasun funtzionalik? Bai/Ez.
Baiezkoa bada:
Aniztasun funtzionalaren mota*, Ikastetxea, Elkartea.
Gaztearen ardura duen senidea edo entitatea: Izen-abizenak / Entitatea, Gaztearekiko harremana, Telefono-zenbakia, Helbide elektronikoa.
Auzolandegiaren datuak:
Auzolandegia (hautatu)*. Aniztasun funtzionala duten pertsonek Euskadin egiten diren estatu-mailako auzolandegiak baino ezin dituzte hautatu.
Informazio pertsonalaren fitxa.
Erantzukizunpeko adierazpenak.
Adin nagusikoen auzolandegietarako. Sexu-delituengatiko kondenarik ez duela aitortzen du, adingabeekin harremana izatea eskatzen duten jarduerak egingo direla aurreikusten den proiektuen kasuan. Bai/Ez.
Betetzen ditu indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak. Bai/Ez.
Egiazkoak eta osoak dira eskabide honetako datu guztiak, baita aurkezten ditudan agiri guztiak ere, eta neure gain hartzen dut horren erantzukizuna (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.7 artikulua). Bai/Ez.
Erantzukizunpeko adierazpen batean edo komunikazio batean jasotzen den datu edo informazioren bat zehaztasunik gabea edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, edo administrazio eskudunari ez bazaio aurkezten erantzukizunpeko adierazpena, edo deklaratzen dena betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa, edo komunikazioa, ezinezkoa izango da dena delako eskubidea baliatzen edo jardueran aritzen jarraitzea, egitate horren berri izaten den unetik bertatik aurrera, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikulua).
Baimenak:
Baimena ematen diozu Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzari zure datu pertsonalak tratamendu-jarduera batean sartzeko (gazteria-arloko informazioa zabaltzeko harremanetarako datuen kudeaketa), antolatzen dituen zerbitzu eta programei buruzko informazioa bidali ahal izan diezazun*. Bai/Ez.
Adin nagusikoen auzolandegietarako. Baimena ematen diozu Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzari zure helbide elektronikoa eta telefono-zenbakia emateko zure auzolandegi berean parte hartzen duten pertsonei, bidaia elkarrekin antolatzeko, pertsona horiek hala eskatuko balute*. Bai/Ez.
Baimena ematen diozu Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzari irudi-eskubideak lagatzeko, entitateak erabakitzen duen edozein komunikazio-bidetan (online eta offline) erabili ahal izateko. Bai/Ez.
Baimena ematen diozu Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzari, behin plaza baten esleipendun zarenean, zure datu pertsonalak komunikatzeko auzolandegiak gauzatzen parte hartzen duten enpresei edota auzolandegia egingo duzun autonomia-erkidegoari edo nazioarteko entitateari. Bai/Ez.
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa:
Zure datu pertsonalak tratatu egingo dira eta tratamendu-jarduera honetan sartuko dira: Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak.
Arduraduna: Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritza; Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila.
Helburua: Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programetako eskatzaileen datuak kudeatzea. Gazteriaren webgunean eta sare sozialetan irudiak eta bideoak zabaltzeko baimena eskatzen da.
Legitimazioa:
Interesduna ados dago.
Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko.
Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko.
Hartzaileak:
Gazteria arloan eskumenak dituzten beste autonomia-erkidego batzuetako organoak.
Gazteria-proiektuen titular diren lankidetza-entitateak.
Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere (www.euskadi.eus/zerbitzuak/10842/).
Informazio gehigarria: gure webgunean kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua:
www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/103700-capa2-eu.shtml
Araudia:
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
3.– Agiriak erantsi.
Jarraian, prozeduran zer-nolako agiri motak eskatzen diren ikus dezakezu. Agiriren bat igotzeko, sakatu Erantsi. Mota bereko agiri gehiago eransteko, sakatu Gehitu.
Ofizioz egiaztatzea: aplikatu beharreko araudiaren arabera, prozedura honetako organo instrukzio-egileak ofizioz egiaztatuko ditu, administrazio eskudunean, datu hauek: Nortasun-datuen kontsulta/egiaztapena (Poliziaren Zuzendaritza Nagusia – DGP). Salbu eta interesdunak, arrazoiak emanda, horren aurka egiten badu. Erabili aurka egiteko eskubidea.
Baimena Zure baimena behar da organo instrukzio-egileak datu hauek egiaztatu ahal izan ditzan. Hautatu, baimena emateko: Errolda historikoa (EAEko udalak) (Bai/Ez); Egoitzari buruzko datuak (egoitzari buruzko datuak egiaztatzeko zerbitzua, EIN) (Bai/Ez). Baimenik ematen ez baduzu, prozeduran eskatutako agiri guztiak aurkeztu beharko dituzu.
Eskatutako agiri motak.
Egoitzari buruzko datuak (egoitzari buruzko datuak egiaztatzeko zerbitzua, EIN) (baimenik ez badago, beharrezkoa): Erantsi/Bilatu/Aurkeztuta.
Errolda historikoa (EAEko udalak) (baimenik ez badago, beharrezkoa): Erantsi/Bilatu/Aurkeztuta.
Aitaren/amaren/tutorearen adostasuna edo baimena: Erantsi/Bilatu/Aurkeztuta.
Aniztasun funtzionala: informazio pertsonalaren fitxa.
Hala badagokio, gehitu hemen beste edozein agiri.
4.– Sinatu eta bidali.
.............(e)n.........(e)ko..................................ren......(e)(a)n.
(Sinadura)
Gazteria eta Emantzipazioko zuzendaria.
III. ERANSKINA
GAZTE-AUZOLANDEGIETAN IZENA EMATEA
Agiri hau ez da bete behar; telematikoki egingo da eskaera.
Eskaera:
Espedientea; Egoera; Sarrera-data; Izen-abizenak; NANa edo AIZa (1); Jaioteguna; Telefono finkoa; Telefono mugikorra; Helbide elektronikoa; Zozketa-zenbakia.
Auzolandegia hautatu:
Auzolandegiaren izena; Auzolandegi mota; Modalitatea; Hizkuntza; Hasiera-data; Amaiera-data; Herrialdea.
Ordainketa:
Ordainketaren sortze-data; Ordainketaren epemuga; Ordainketaren data; Ordainketaren egoera; Zenbatekoa; Kontu-zenbakia.
Eskatutako agiri motak.
Osasun-fitxa.
IV. ERANSKINA
GAZTE-AUZOLANDEGIKO PLAZARI UKO EGITEA
Agiri hau ez da bete behar; telematikoki egingo da eskaera.
Datu pertsonalak:
Izen-abizenak; NANa edo AIZa (1); Helbidea; Posta-kodea; Herria; Probintzia; Helbide elektronikoa; Telefonoa.
Ordezkariaren datuak:
Izen-abizenak; NANa edo AIZa (1); Helbidea; Posta-kodea; Herria; Probintzia; Helbide elektronikoa; Telefonoa.
Uko egindako plazaren datuak:
Auzolandegiaren izena; Txandaren data; Plazaren kodea; Tokia (autonomia-erkidegoa edo herrialdea).
(1) Prozedura honetako organo instrukzio-egileak nortasun-datuak (NANa, AIZa) eta egoitzari buruzko datuak egiaztatu ahal izango ditu, salbu eta interesdunak aurka egin eta baimenik ematen ez badu. Aurka eginez gero, NANaren fotokopia aurkeztu beharko da edo, hala badagokio, AIZarena. AIZik ez daukaten atzerritarren kasuan, pasaportearen kopia aurkeztu beharko da.
Aurka egiten diot prozedura honetako organo instrukzio-egileak datuak ofizioz egiaztatzeari (39/2015 Legearen 28. artikulua) Bai/Ez.
Oharra: aurka eginez gero, prozeduran eskatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira.
Data eta sinadura.
Gazteria eta Emantzipazioko zuzendaria.
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.
Zure datu pertsonalak tratatu egingo dira eta tratamendu-jarduera honetan sartuko dira: Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak.
Arduraduna: Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritza; Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila.
Helburua: Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programetako eskatzaileen datuak kudeatzea. Gazteriaren webgunean eta sare sozialetan irudiak eta bideoak zabaltzeko baimena eskatzen da.
Legitimazioa:
Interesduna ados dago.
Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko.
Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko.
Hartzaileak:
Gazteria arloan eskumenak dituzten beste autonomia-erkidego batzuetako organoak.
Gazteria-proiektuen titular diren lankidetza-entitateak.
Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere (www.euskadi.eus/zerbitzuak/10842/).
Informazio gehigarria: gure webgunean kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua: www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/103700-capa2-eu.shtml
Araudia:
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
V. ERANSKINA
GAZTE-AUZOLANDEGIEN KUOTA ITZULTZEKO ESKAERA
Agiri hau ez da bete behar; telematikoki egingo da eskaera.
Datu pertsonalak:
Izen-abizenak; NANa edo AIZa (1); Helbidea; Posta-kodea; Herria; Probintzia; Helbide elektronikoa; Telefonoa.
Ordezkariaren datuak (adingabeen kasuan):
Izen-abizenak; NANa edo AIZa (1); Helbidea; Posta-kodea; Herria; Probintzia; Helbide elektronikoa; Telefonoa.
Uko egindako plazaren datuak:
Auzolandegiaren izena; Txandaren data; Plazaren kodea; Tokia (autonomia-erkidegoa edo herrialdea).
Kuota itzultzeko eskaera:
Gazte-auzolandegirako esleitutako plazaren ordainketa bat egin nuenez eta plazari uko egin diodanez, kuota hori itzultzeko eskatzen dut, jarraian azaldutako arrazoiarengatik. Adieraz ezazu kasua gurutze batekin (deialdia arautzen duen aginduari jarraituz, kuota itzultzea justifikatzen duen egiaztagiria erantsi behar da) (Hautatu lau arrazoietako bat):
Jarduerara joatea eragozten dion gaixotasuna dauka gazteak. Kasu horretan, ziurtagiri ofizial bat erantsi beharko da, beteta eta sinatuta, edo ospitaleko txosten bat.
Odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailara arteko senide bat gaixorik dago edo hil egin da. Kasu horretan, ziurtagiri ofizial bat erantsi beharko da, behar bezala beteta eta sinatuta.
Beste ezinbesteko kausa batzuk, behar bezala justifikatuta.
Bertan behera utzi da gazte-auzolandegia.
Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzari bidali behar dizkiozun agiriak:
– Kuota itzultzeko eskaera, behar bezala beteta eta sinatuta.
– Uko egiteko argudiatutako kausen ziurtagiriak edo egiaztagiriak.
– Prozedura honetako organo instrukzio-egileak hirugarrenaren datuak kontsultatu ahal izango ditu informazio hori organo-instrukzio egilearen artxiboetan badago, salbu eta interesdunak aurka egin eta baimenik ematen ez badu. Aurka eginez gero, hirugarrenaren datuen alta-orria aurkeztu beharko da, behar bezala beteta eta sinatuta.
Aurka egiten diot prozedura honetako organo instrukzio-egileak datuak egiaztatzeari (39/2015 Legearen 28. artikulua) Bai/Ez.
Oharra: aurka eginez gero, hirugarrenaren (gazte-auzolandegian izena emandako pertsonaren) datuen alta-orria aurkeztu beharko da, behar bezala beteta eta sinatuta.
Data eta sinadura.
Gazteria eta Emantzipazioko zuzendaria.
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.
Zure datu pertsonalak tratatu egingo dira eta tratamendu-jarduera honetan sartuko dira: Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak.
Arduraduna: Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritza; Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila.
Helburua: Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programetako eskatzaileen datuak kudeatzea. Gazteriaren webgunean eta sare sozialetan irudiak eta bideoak zabaltzeko baimena eskatzen da.
Legitimazioa:
Interesduna ados dago.
Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko.
Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko.
Hartzaileak:
Gazteria arloan eskumenak dituzten beste autonomia-erkidego batzuetako organoak.
Gazteria-proiektuen titular diren lankidetza-entitateak.
Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere (www.euskadi.eus/zerbitzuak/10842/).
Informazio gehigarria: Gure webgunean kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua: www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/103700-capa2-eu.shtml
Araudia:
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
VI. ERANSKINA
Adingabeentzako Adostasuna/Baimena.
Aitaren/amaren/tutorearen edo ordezkariaren datuak.
Lehenengo abizena; Bigarren abizena; Izena; NANa/AIZa/Pasaportea; Telefono mugikorra.
Parte-hartzailearen datuak:
Lehenengo abizena; Bigarren abizena; Izena; NANa/AIZa/Pasaportea; Jaioteguna; Helbidea; Posta-kodea; Herria; Probintzia; Telefonoa; Telefono mugikorra.
Adostasuna/Baimena:
(Bete, hala badagokio, adingabea 16 urtetik gorakoa eta 18 urtetik beherakoa bada).
Adostasuna adierazten dut nire semeak/alabak/tutoretzapekoak izena emandako gazte-auzolandegian parte hartzeko, ezarritako baldintzetan. Bai/Ez.
(Bete, hala badagokio, adingabea 14 urtetik gorakoa eta 16 urtetik beherakoa bada).
Baimena ematen diot nire semeari/alabari/tutoretzapekoari, izena emandako gazte- auzolandegian parte hartzeko, ezarritako baldintzetan, eta ulertzen dut jarduerak ez diola kalterik egingo haren garapen eta prestakuntza integralari. Bai/Ez.
Tokia, data eta adostasuna/baimena ematen duen pertsonaren sinadura.
VII. ERANSKINA
PARTE-HARTZAILEAREN OSASUN-FITXA
Izena:
Abizenak:
Osasun-txartelaren zenbakia:
Eskatzaileak ba al du tratamendu berezia behar duen gaitz edo gaixotasunik (mentalak barne)? Erantzuna baiezkoa bada, erantsi mediku-txostena eta jarraitu beharreko tratamendua (parte-hartzaileek medikuak agindutako botikak eraman beharko dituzte auzolandegira).
Ba al du alergia edo intolerantziarik botika, jaki edo bestelako agenteren batekiko? Alergia nahiz intolerantziarik izanez gero, edo dieta berezia behar izanez gero, erantsi jarraibide zehatzak azaltzen dituen mediku-txostena.
Ba al du auzolandegiko jarduerak gauzatzea eragozten dion gaixotasunik?
Ba al du ikusmen- edo entzumen-arazorik eta protesiren bat erabili behar du horretarako?
Beste datu interesgarri batzuk edo iradokizunak (portaera arazoak...).
DATU PERTSONALEN BABESARI BURUZKO OINARRIKO INFORMAZIOA
Zure datu pertsonalak tratatu egingo dira eta tratamendu-jarduera honetan sartuko dira: Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak.
Arduraduna: Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritza; Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila.
Helburua: Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programetako eskatzaileen datuak kudeatzea. Gazteriaren webgunean eta sare sozialetan irudiak eta bideoak zabaltzeko baimena eskatzen da.
Legitimazioa:
Interesduna ados dago.
Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko.
Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko.
Hartzaileak:
Gazteria arloan eskumenak dituzten beste autonomia-erkidego batzuetako organoak.
Gazteria-proiektuen titular diren lankidetza-entitateak.
Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere (www.euskadi.eus/zerbitzuak/10842/).
Informazio gehigarria: Gure webgunean kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua: www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/103700-capa2-eu.shtml
Araudia:
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
Ohar garrantzitsua: Eskatzaileak gaixotasunik baldin badu, gurasoen edo tutoreen, edo, adin nagusikoa izanez gero, eskatzailearen beraren erantzukizuna da horren berri ematea entitate arduradunari. Adierazten dut datu guztiak egiazkoak direla eta ez dudala daturik ezkutatu edo faltsutu. Hori dela eta, neure gain hartzen dut datuok eragin ditzaketen ondorioen erantzukizuna.
RSS