Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2026ko martxoaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1371

564/2026 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez zuzentzen baita ebazpen hau: 304/2026 Ebazpena, otsailaren 17koa, zeinaren bidez atal sanitarioko buru lanpostua hornitzeko lehiaketaren deialdia egiten baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendaritza nagusian, Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzan, baheketa zerbitzuan, Bizkaian.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 17ko 304/2026 Ebazpenaren bidez, lehiaketaren deialdia egin zen Atal Sanitarioko buru lanpostua hornitzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzan, Baheketa Zerbitzuan, Bizkaian (2026ko martxoaren 4ko EHAA, 43. zk., eta 2026ko martxoaren 10eko BOE, 61. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiaren egitura aldatu zuen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2026ko otsailaren 10eko Erabakiaren arabera, «Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetza» aurrerantzean «Ospitaleko Asistentziako Zuzendariordetza» deituko da.

Argitalpen horren ondoren, egitezko akats gisa identifikatu da «Atal Sanitarioko buru» lanpostu bat eskaini izana; izan ere, deialdiaren xede den lanpostuari atxikita dagoen lanpostuaren kodea kontuan hartuta, «Arreta Sanitario Onkologikoa eta Baheketak Koordinatzeko Zerbitzu Sanitarioko buru» lanpostua eskaini behar da. Ondorioz, ebazpen hori eta horren ondoriozkoak zuzendu behar dira.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak honako hau ezartzen du 109.2 artikuluan: «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.».

Horiek guztiak horrela, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak egozten dizkidan eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ematea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 17ko 304/2026 Ebazpenaren hutsak zuzentzeko ebazpena (304/2026 Ebazpenaren bidez, Atal Sanitarioko buru lanpostua hornitzeko lehiaketaren deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzan, Baheketa Zerbitzuan, Bizkaian). Huts-zuzenketa honelakoa izango da:

Hau dioen lekuan:

«Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetza»

Hau esan behar du:

«Ospitaleko Asistentziako Zuzendariordetza»

Hau dioen lekuan:

«Atal Sanitarioko buru lanpostua, Behaketa Zerbitzuan»

Hau esan behar du:

«Arreta Sanitario Onkologikoa eta Baheketak Koordinatzeko Zerbitzu Sanitarioko buru».

– Parte hartzeko baldintzei buruzko atalean:

Hau dioen lekuan:

«Gutxienez 3 urteko lan-esperientzia izatea dagokion espezialitateko lanpostu batean»

Hau esan behar du:

«Gutxienez 4 urteko lan-esperientzia izatea dagokion espezialitateko lanpostu batean»

Deitutako lanpostuaren eginkizunak zeintzuk diren adierazteko, hau gehitu behar da deialdiaren bigarren oinarri gisa:

«2.– Lanpostuaren funtzio nagusiak:

– Populazio-baheketa programen koordinazio estrategiko eta operatiboa egitea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan.

– Paziente onkologikoaren arreta integrala koordinatzea maila asistentzial guztietan.

– Comprehensive Cancer Centers (CCC) eredua Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan garatzeko eta ezartzeko lidergo-eginkizunak egitea, zentroen arteko koordinazioa, integrazio asistentziala, ikerketa-jarduera eta irakaskuntza, baita nazioko eta nazioarteko estandarrekin lerrokatzea ere, errazteko.

– Laguntza teknikoa ematea Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzari, arreta onkologikoarekin eta baheketa-programekin lotutako antolaketa-estrategiak planifikatzeko, ebaluatzeko eta hobetzeko.».

Bigarrena.– Eskabideak aurkezteko 15 egun balioduneko epea hutsak zuzentzeko ebazpen hau aldizkari ofizialetan azkenekoz argitaratu eta hurrengo egun baliodunean hasiko da berriro ere.

Hirugarrena.– Gainerako jardueretarako, mantentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 17ko 304/2026 Ebazpenean ezarritakoa.

Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena dagozkion aldizkari ofizialetan azkenekoz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 16a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala