
60. zk., 2026ko martxoaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1369
EBAZPENA, 2026ko martxoaren 23koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita goi-kargudun baten idazkariaren lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 c) artikuluan eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuan dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariak 2026ko urtarrilaren 28an emandako Ebazpenan (otsailaren 11ko EHAA, 28. zk.) ezarritakoaren arabera, hau,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Iratxe Foronda Oquina andrea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuan goi-kargudunaren idazkari izendatzea (520010-107 kodea, 18 maila).
Bigarrena.– Izendapen honek 2026ko martxoaren 25etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzien Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 23a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
ANA MARÍA SÁNCHEZ HERRÁEZ.
RSS