
59. zk., 2026ko martxoaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1366
IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, espediente bat irekitzeko erabakia jakinarazteari buruzkoa.
Aipatutako iragarkia Uren Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuari egindako arau-hausteagatik izapidetutako SIN-2025-0076 zehapen-espedienteari buruzkoa da.
Alferrekoak izan dira adierazitako erabakia zuzenean jakinarazteko ahaleginak. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Jakinarazten zaio hamar (10) eguneko epea izango duela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bidezkotzat hartzen dituen alegazio, dokumentu eta informazio guztiak aurkezteko eta, hala badagokio, froga proposatzeko, baliatu nahi dituen baliabideak zehaztuta.
Ohartarazten zaio, halaber, adierazitako epean prozeduraren hasieraren edukiari buruzko alegaziorik aurkezten ez badu prozedurari hasiera emateko erabakia ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango dela, adierazitako 39/2015 Legearen 64. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Azkenik, adierazten zaio argitaratzen den egintzaren testu osoa eta espediente osoa interesdunaren eskura daudela Uraren Euskal Agentziaren egoitzan (Boulevard eraikina. Gamarrako Atea kalea 1.A – 11. Solairua, 01013), aztertu eta ezagutu ditzan.
Hori guztia argitara ematen da interesduna jakinaren gainean egon dadin, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 20a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.
RSS