
59. zk., 2026ko martxoaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (124 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
1363
IRAGARKIA, 2026ko martxoaren 16koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroko zenbait espedientetan emandako ebazpenak.
Aipatutako ebazpenen jakinarazpena egiten saiatu baina lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan araututakoa betetzeko.
Eranskinean zerrendatzen diren espedienteetan interesdunak direnek (eranskinean daude identifikatuta) ebazpenaren testu osoa ikusi ahal izango dute, bai eta espedientea kontsultatu eta espedientean dauden agirien kopiak lortu ere. Horretarako, Izatezko Bikoteen Erregistroaren Arabako Lurralde Ordezkaritzara jo beharko dute (Samaniego kalea 2, 01008, Vitoria-Gasteiz).
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez ere espedientearen sar daiteke edukian: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/
Halaber, aipatutako ebazpenek ez dute administrazio-bidea amaitzen; beraz, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordeari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 16a.
Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,
GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.
RSS