
59. zk., 2026ko martxoaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (116 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
1361
IRAGARKIA, judizioko kostuen tasazio-espedienteen gaineko administrazio-egintzen jakinarazpenei buruzkoa.
Ezinezkoa izan da eranskinean adierazitako zordunei epaitegiek onartutako kostuen tasazioen eta dagokien ordainketa-gutunen jakinarazpen pertsonala egitea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko, eta interesdunei jakinarazten zaie honako epe hauek dituztela zor dituzten kopuruak borondatez ordaintzeko:
A) Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 1etik 15era bitartean argitaratzen bada, argitaratu denetik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
B) Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 16tik azken egunera bitartean argitaratzen bada, argitaratu denetik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Zorrak borondatezko epean ordaintzen ez badira, premiamendu-bidera joko dela ohartarazten zaie, abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduaren 59. Artikuluarekin eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 139.5 artikuluarekin bat etorriz, dagozkion errekarguak aplikatuta.
Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren BBVAren kontu honetan egin beharko da ordainketa (prozedura-zenbakia eta organo judiziala aipatuta):
IBAN ES66 0182 5685 0700 0022 6271.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik Aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 17a.
Zerbitzu zuzendaria,
DOMINGO JULIÁN GUTIÉRREZ ROBLEDO.
RSS