
59. zk., 2026ko martxoaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
1359
AGINDUA, 2026ko martxoaren 17koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez berritzen baita Amiantoaren biktimen balorazio-taldearen osaera, urriaren 19ko 21/2022 Legearen 6.2 artikuluan aurreikusita dagoena.
Osasuneko sailburuaren 2025eko irailaren 30eko Aginduaren bidez (2025eko urriaren 7ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan lan egingo duen amiantoaren biktimen balorazio-taldea sortu eta kideak izendatu ziren, Amiantoaren Biktimentzako Konpentsazio Funts bat Sortzeko urriaren 19ko 21/2022 Legearen 6.2 artikuluari jarraikiz, eta amiantoaren eraginpean egoteak sortutako patologien ziurtagiria emateko prozedura arautu zen.
Balorazio-talde hori hiru lagunez osatuta dago, buru bat eta bi bokal, eta horretako bakoitzak ordezko bat du, aipatutako aginduan izendatuta datozenak.
Izendatu ziren pertsonetako bi aldatu behar direnez, burua eta horren ordezkoa, Amiantoaren biktimen balorazio-taldearen osaera berritzen da, Osasun Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 319/2024 Dekretuaren 4.1 artikuluan ezarritakoa betez. Horretarako, bi kargu-uzte eta bi izendapen izango dira, Osasuneko sailburuaren agindu baten bidez, hari baitagokio Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluetan ezarritako eskumenak erabiltzea, bai eta Osasun Sailari dagozkion jardun-eremuen eta egitekoen arloan indarrean dagoen legediak esleitzen dizkionak erabiltzea ere, eta eskumen horien artean dago erregelamenduak egiteko Jaurlaritzari buruzko Lege horrek aitortzen dion ahala erabiliz administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskumena.
Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– EAEko Amiantoaren biktimen balorazio-taldeko kide hauek kentzea: Idoia Camarón Echeandía burua (Osasun publikoko teknikaria) eta horren ordezkoa, Idoia López Echaniz (Osasun publikoko teknikaria).
Bigarrena.– EAEko Amiantoaren biktimen balorazio-taldeko kide hauek izendatzea: Joseba Bidaurrazaga Van-Dierdonck (Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa, Medikuntza), buru arituko dena, eta M.ª del Enar Ortuondo Diego (Bizkaiko Epidemiologiako eta osasun-informazioko unitateko arduraduna), buruaren ordezkari arituko dena.
Hirugarrena.– Amiantoaren biktimen balorazio-taldea honela osatuta geratuko da:
a) Burua: Joseba Bidaurrazaga Van-Dierdonck jauna (Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa, Medikuntza).
b) Bokala, idazkari-lanak ere egingo dituena: María Asunción Muruaga Infante andrea (Osalaneko lan-osasuneko unitateko medikua, lan-osasuneko aditua), Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak proposatuta izendatua.
c) Bokala: Iván García Angulo jauna (osasun publikoko teknikaria, ingurumen-osasuneko aditua).
Laugarrena.– Hauek izendatzea aurrekoen ordezko:
a) Buruaren ordezkoa: M.ª del Enar Ortuondo Diego (Bizkaiko Epidemiologiako eta osasun-informazioko unitateko arduraduna).
b) Idazkari-lanak egiten dituen bokalaren ordezkoa: María Jesús Martín Díez andrea (Osalaneko lan-osasuneko unitateko medikua, lan-osasuneko aditua), Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak proposatuta izendatua.
c) Ingurumen-osasuneko aditua den bokalaren ordezkoa: Jesus Ángel Ocio Armentia jauna (osasun publikoko teknikaria, ingurumen-osasuneko aditua).
Bosgarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 17a.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.
RSS