Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2026ko martxoaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1358

AGINDUA, 2026ko martxoaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, Orio udalerriko «Orioko Haurreskola-Maria Maestra» partzuergoko haur-eskolaren baimena aldatzen duena, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko unitate bat gehitzeagatik.

Aztertu egin da Orioko udalerrian (Gipuzkoa) dagoen «Orioko Haurreskola-Maria Maestra» partzuergoko haur-eskolaren titularra den Orioko Udalak eskatuta hasitako espedientea (ikastetxearen kodeak: 013388 eta 20013709).

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta gai horretan eskumena duten organismoek horri buruzko txostena egin dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua); 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan). Horiek eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Orio udalerriko «Orioko Haurreskola-Maria Maestra» partzuergoko haur-eskolaren baimena aldatzea, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko 1-2 urte bitarteko haurrentzat unitate bat gehitzeagatik.

2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, ikastetxe hori Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:

Kode-zenbakiak: 013388 (EAE) eta 20013709 (unibertsala).

Izen generikoa: Partzuergoko haur-eskola (PHE).

Izen espezifikoa: «Orioko Haurreskola-Maria Maestra».

Titularra: Orioko Udala.

Helbidea: Baxoalde 14.

Udalerria: Orio.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa: 6 unitate, honako banaketa honekin,

• 0-1 urte bitarteko haurrentzat 2 unitate, 8 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.

• 1-2 urte bitarteko haurrentzat 4 unitate, 13 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.

Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak ezingo du erabili erregistroko inskripzioan agertzen den izena ez den beste izenik.

Hirugarrena.– Hezkuntza-administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio guztietan, norberaren dokumentazioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen entitate titularrak izen generikoa erabili beharko du, eta, ondoren, espezifikoa eta ikastetxearen kodea, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.

Halaber, ikastetxearen publizitateak Estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.

Laugarrena.– Ikastetxearen entitate titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Bosgarrena.– Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren entitate titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 13a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala