
59. zk., 2026ko martxoaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1356
EBAZPENA, 2026ko martxoaren 18koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren 2026ko martxoaren 3ko Ebazpena zuzendu eta osatzen duena. Ebazpen haren bidez, Oiartzungo udalerrian ST Oiartzun izeneko 132/30 kV transformazio-azpiestazioa eraberritzeko aurretiazko administrazio-baimena eta eraikuntza-baimena eman ziren. Erref. ATY-2025-141.
AURREKARIAK
1.– 2026ko martxoaren 3an, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariak ebazpena eman zuen, Oiartzungo udalerrian ST OIARTZUN izeneko 132/30 kV-ko transformazio-azpiestazioa eraberritzeko aurretiazko administrazio-baimena eta eraikuntza-baimena emateko.
2.– Sinatu ondoren, erreparatu zaio testuan ez dela aipatzen baimendutako instalazioaren baldintza aplikagarri orokorrei eta hori gauzatzeko baldintza aplikagarri orokorrei buruzko atala, hori ebazpenean sartzea beharrezkoa izanik hura behar bezala interpretatzeko eta aplikatzeko.
ZUZENBIDE OINARRIAK
1.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak dio administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ahal izango dituztela beren egintzetako akats materialak, egitezkoak edo aritmetikoak, ofizioz zein interesdunek eskatuta.
2.– Ebazpen honen bidez egiten den zuzenketaren helburua da lehen aipatutako ebazpenaren idazketan egindako omisio bat zuzentzea, hartutako erabakiaren funtsezko edukia aldatu gabe eta hirugarrenen eskubideei eragin gabe.
3.– Ondorioz, falta den atala gehitu behar da, ebazpena behar bezala aplikatuko dela bermatzeko.
4.– Gipuzkoako Lurralde Ordezkariak du espediente hau ebazteko eskumena, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala xedatzen dituen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein kasuari berez aplikagarriak zaizkion gainerakoak ere ikusita, nik, Gipuzkoako lurralde ordezkariak,
EBATZI DUT:
1.– Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariak 2026ko martxoaren 3an emandako Ebazpena zuzentzea eta osatzea, ebazpen horretan honako atal hau sartzeari dagokionez, «EBATZI DUT» atalaren ondoren:
«Ebazpen hau ematen da Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan xedatutakoaren arabera eta baldintza orokor hauek aplikatuta:
1.– Onartutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatzen eta baimentzen diren aldaketekin.
2.– Martxan jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.
3.– Lanak amaitzean, instalazioen titularrak Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman eta abian jartzeo akta egiteko.
4.– Abian jartzen denetik gehienez hilabeteko epean, zarata- neurketak egin beharko ditu lursailaren mugan ENACek akreditatutako eta kanpoko AEL (Administrazioaren Enpresa Laguntzaile) baimendu batek.
5.– Abian jartzen denetik gehienez bi hilabeteko epean, AELak Gipuzkoako lurralde Ordezkaritza honetara bidali beharko du egindako zarata-neurketari buruzko txostena.
6.– Obrak egiteko behar diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimen edo lizentziak edozein direla ere, horiek aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak berak eskuratu beharko ditu, nahitaez, baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita».
2.– Bere osotasunean mantentzea Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren 2026ko martxoaren 3ko Ebazpenaren gainerako edukia.
3.– Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta bere aurka Gora Jotzeko Errekurtsoa jar daiteke Deskarbonizazioaren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.
Donostia, 2026ko martxoaren 18a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
ANTTON ARRIETA INSAUSTI.
RSS