Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2026ko martxoaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
1354

AGINDUA, 2026ko martxoaren 18koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Bisubi, Bizkaiko Sukaldarien Bilkura Fundazioaren estatutuen aldaketa.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2025eko azaroaren 17an eskabide bat sartu da Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailean, Bisubi, Bizkaiko Sukaldarien Bilkura Fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

Eskabide-idazkiari espedientean den dokumentazioa erantsi zitzaion.

Bigarrena.– 2025eko irailaren 22an, fundazioaren patronatuak fundazioaren estatutuak aldatzea erabaki zuen. Zehazki, 4. artikulua, fundazioaren helbidearen ingurukoa.

Estatutuen aldaketa hori fundazioak baliabide propio nahikoak edukitzetik sortu da, fundazioak bere espazio propio eta indibidualizatu bat kontratatzeko adinako baliabideak izateagatik.

Hirugarrena.– Akordioa eskritura publiko bihurtu zen Bilbon, 2025eko urriaren 17an, Lorena Lamana Riesco notarioaren aurrean (protokolo-zk.: 1.948).

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau Agindu bidez ebaztea, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikuluarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikuluarekin.

Bigarrena.– Espedienteari funtsezkotzat jo diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Fundazioaren estatutuen testu bategina, 2025eko urriaren 17an protokolizatzeko eskriturarekin batera aurkeztutakoa (1.948 protokolo-zk.) izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak kontuan hartu beharreko azken bertsio balioduna, inskribatzeari dagokionez.

Hori guztia kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bisubi, Bizkaiko Sukaldarien Bilkura Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, Agindu honen datarekin, Lorena Lamana Riesco notarioren aurrean 2025eko urriaren 17an egindako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zk.: 1.948).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 18a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala