
59. zk., 2026ko martxoaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
1341
AGINDUA, 2026ko martxoaren 16koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira jabetza, merkataritza eta ondasun higigarrien erregistratzaileak, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden lanpostuak betetzeko lehiaketa ebatzi izanaren ondorioz.
Aztertu da Jabetza, Merkataritza eta Ondasun Higigarrien Erregistroak betetzeko hasitako espedientea, zeina Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2026ko otsailaren 2ko Ebazpenaren bidez deitutako lehiaketa arruntean sartu baitzen (2026ko otsailaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua). Horrenbestez, Autonomia Estatutuko 10.22 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak emandako ahalmenez baliatuta –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena–, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Eva Leal Colino andrea izendatzea Portugaleteko Jabetza Erregistrorako (Manuel del Pilar Bernal Domínguez andrea lekuz aldatu delako, 2025eko irailaren 17ko Aginduarekin bat etorriz).
Bigarrena.– Gonzalo Concheso Paniagua jauna izendatzea Bilboko 7 zenbakiko Jabetza Erregistrorako (Antonio Fernández Martín jauna lekuz aldatu delako, 2025eko irailaren 24ko Ebazpenarekin bat etorriz).
Hirugarrena.– Nuria Lander Fernández andrea izendatzea Durangoko Jabetza Erregistrorako (Miguel José Octavio Uranga jauna lekuz aldatu delako, 2025eko irailaren 24ko Foru Dekretuarekin bat etorriz).
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 16a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
RSS