Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2026ko martxoaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
1340

AGINDUA, 2026ko martxoaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2024ko ekainaren 13ko Agindua, zeinaren bidez onartu egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren menpeko irakasle funtzionarioen erkidego-mailako 2023-2024 lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena, kidego hauei dagokiena: Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen Kidegoa, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa (desagertzear dagoena), Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa eta Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten Kidegoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

2024ko ekainaren 13ko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko irakasle funtzionarioen arteko autonomia-erkidego mailako 2023-2024 lekualdatze-lehiaketaren, Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 22ko Aginduaren bidez deitu zenaren (2023ko abenduaren 1eko EHAA), destinoen behin betiko esleipena onartzen du, kidego hauetarako: Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen Kidegoa, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa (desagertzear dagoena), Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa eta Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten Kidegoa.

Arkaitz Rezola Mendikute jaunak Agindu horien aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa dela eta, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak aipatutako errekurtsoa baiesten duen epaia eman zuen 2025eko urriaren 20an.

Hezkuntzako sailburuaren 2025eko abenduaren 15eko Aginduaren bidez, Arkaitz Rezola Mendikutek jarritako 204/2024 prozedura laburtuan Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 1. Epaitegiak emandako 270/2025 epaia betetzea xedatzen da.

Aipatutako epaia betez, lekualdatze-lehiaketan destinoa esleitzeko eskubidea aitortzen zaio, zehazki, Zizurkilgo Fraisoro Eskola LHIIn, nekazaritza-produkzioko eragiketak eta ekipoen espezialitatean, 2. hizkuntza-eskakizuna.

Horregatik guztiagatik, eta eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2024ko ekainaren 13ko Aginduan jasotako lekualdatze-lehiaketaren behin betiko ebazpena aldatzea. Agindu horren bidez, onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren menpeko irakasle funtzionarioen erkidego-mailako 2023-2024 lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena, kidego hauei dagokiena: Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen Kidegoa, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa (desagertzear dagoena), Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa eta Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten Kidegoa. Aldaketa honela egingo da:

– Arkaitz Rezola Mendikute jaunari behin betiko destinoa esleitzen zaio Zizurkilgo Fraisoro Eskola LHII ikastetxean (20006869), nekazaritza-produkzioko eragiketak eta ekipoen espezialitatean, 2. hizkuntza-eskakizuna.

Bigarrena.– Arkaitz Rezola Mendikute izendatzen da, eta 2024ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Eskatutako baldintzak betetzen ez dituen lanpostu bat betetzeko destinatu badute, izendapena deuseztatu egingo da.

Ebazpen honetan lortutako plazari ezin zaio uko egin.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 6a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala