Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2026ko martxoaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1338

IRAGARKIA, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren erabakiak jakinarazteko. Erabaki horien bidez, hasiera ematen zaie itsas arrantzaren arloko arau-hausteei buruzko zenbait zehapen-espedienteri.

Ezinezkoa izan da erabaki horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunak 15 egun balioduneko epea du espedientea aztertzeko (espedientea Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan dago ikusgai: Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz), bere defentsarako egokitzat jotzen dituen alegazio, agiri eta informazio guztiak aurkezteko, eta, kasua bada, frogak proposatzeko. Hori guztia prozedura honen instrukzio-egileari aurkeztu behar dio.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako pertsonek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 18a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

IXONE SOROA GUENAGA.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala