
58. zk., 2026ko martxoaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
1330
AGINDUA, 2026ko martxoaren 13koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinak aldatzen baitu balorazio-batzordearen osaera Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi mailako Kidegoko eta Espetxe Administrazioko Kidego Teknikoko eskaletako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak (berariazko osagarria: III-B, III-C, IV-A, IV-B eta IV-C) betetzeko lehiaketa orokorrean.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren agindu bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioko kidego eta eskaletako funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorrak deitu dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi mailako Kidegoko eta Espetxe Administrazioko Kidego Teknikoko eskaletako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak (berariazko osagarria: III-B, III-C, IV-A, IV-B eta IV-C) betetzeko lehiaketa orokorraren balorazio-batzordeko presidentea izateko izendatutako pertsonak justifikatu egin du ezingo duela horretan parte hartu. Horrenbestez, beste pertsona bat izendatu da.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legeak VIII. tituluaren II. kapituluan lanpostuak lehiaketa bidez hornitzeari buruz ezarritakoarekin bat etorriz, eta lege horren 18.2.t) artikuluaren bidez emandako eskudantziak baliatuz –Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 3.3.f) artikuluan xedatuari dagokionez–, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Miriam Berasategui Gurruchaga izendatzea presidentea Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi mailako Kidegoko eta Espetxe Administrazioko Kidego Teknikoko eskaletako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak (berariazko osagarria: III-B, III-C, IV-A, IV-B eta IV-C) betetzeko lehiaketa orokorraren balorazio-batzordean.
Bigarren artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; betiere, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 13a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS