Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2026ko martxoaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

BIOEF - BERRIKUNTZA ETA IKERKETA SANITARIOKO EUSKAL FUNDAZIOA
1322

IRAGARKIA, ebazpen honi buruzkoa: 2026ko martxoaren 11ko Ebazpena, Bioefeko ahaldun nagusiarena, zeinaren bitartez Bioef-Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioak laguntzak ematen dituen gaixotasun kardiobaskularrak ikertzeko proiektuetarako.

Osasun sailburuaren 2025eko urriaren 7ko Aginduaren bidez, Bioef-Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioak gaixotasun kardiobaskularrak ikertzeko proiektuei laguntzak emateko deialdia onesten da (EHAA, 2025-11-05, 213 zk.).

Oinarri arautzaileen 12. artikuluak xedatzen duenez, Bioefeko ahaldun nagusiak esleituko ditu laguntza horiek, Balorazio Batzordeak proposatutakoaren arabera, EHAAn argitaratuko den Ebazpen bidez.

Aurkeztu diren eskakizunak ezagutu eta Balorazio Batzordearen proposamena aztertu ondoren, eta harekin bat eginez

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean adierazitako ikerketa proiektuak finantzatzea.

Bigarrena.– II. eranskinean datozen eskakizunak atzera botatzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka errekurtsoa aurkeztu ahalko da oinarri arautzaileen 11.4 artikuluak bildutakoa beteaz, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko dute entitate interesdunek.

Bilbao, 2026ko martxoaren 11.

Bioefeko ahaldun nagusia,

IÑAKI GUTIÉRREZ IBARLUZEA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala