Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2026ko martxoaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1321

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Lemoizko udalerrian (Bizkaia) dagoen Urizar Mendi putzutik urtean 1.100 m3 ur ureztatzeko aprobetxatzeko administrazio-emakida eskatzeko espedientea, eta lehendik emandako emakida iraungitzea, zeinak Andrakas errekako ur-bilketa bat ere hartzen baitzuen (A-B-2011-1461 espedientea).

– Emakida-espediente berria: A-B-2024-0014.

– Eskatzailea: María Milagros Lasa Mardaras.

– Hargunearen kokalekua: Lemoiz (Bizkaia).

– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X=508.028; Y=4.807.031.

– Eskatutako urteko bolumena: 1.100 m3/urtean.

– Uraren erabilera: ureztatzea.

– Aprobetxamenduaren deskribapena: urak ponpa baten bidez ateratzen dira zundaketatik, eta 72 m3-ko andel batean biltzen dira. Andel horretan, urak ongarriarekin nahasten dira eta grabitatearen bidez garraiatzen dira ureztatu behar diren eremuetara.

Uraren Euskal Agentziak, halaber, administrazio-prozedura hasi du lehendik emandako emakida-eskubidea iraungitzeko. Hona hemen prozedura horren ezaugarriak:

– Iraungitzen den espedientea: A-B-2011-1461.

– Hasteko modua: ofizioz.

– Interesduna: María Milagros Lasa Mardaras.

– NANa: ***3785**.

– 1. hargunea.

– Putzua: Urizar Mendi.

– Bilketa-puntua (UTM ETRS89 koordenatuak): X= 508.178; Y= 4.807.040.

– 2. hargunea.

– Ibaia: Andrakas erreka.

– Bilketa-puntua (UTM ETRS89 koordenatuak): X= 507.838; Y= 4.807.060.

– Udalerria (LH): Lemoiz (Bizkaia).

– Uraren erabilera: ureztatzea.

– Gehieneko emaria (l/s): 0,08 (Urizar Mendi putzua) eta 0,1 (Andrakas erreka).

– Ebazpenaren data: 2003ko irailaren 10a.

– Iraungitzeko arrazoia: emakidaren epearen amaiera.

Hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatzen baita Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan. Horrela, eraginpean gera daitekeen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izango du, aipatutako epean, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bitartez.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, baita Interneteko https://www.uragentzia.euskadi.eus atariko Informazio Publikoaren atalean ere.

Vitoria-Gasteizen, 2026ko martxoaren 11.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala